Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Estatuko Aurrekontu Orokorrak: Diru Sarrerak eta Gastuak

Ekonomia3,32 KB

Estatuko Aurrekontu Orokorrak: gertatu baino lehen egiten diren diru sarreren eta gastuen kalkuluak. Espainian, zerga-politikaren tresnak estatuko aurrekontu orokorretan zehazten dira. Aurrekontuak Estatuaren ekonomia planen aurreikuspenekin eta ekonomia helburuekin joan behar dira lotuta.

1. Diru Sarrera Publikoak

Sektore publikoak funtzioak betetzeko diru sarrera publikoak behar ditu. Horretarako bitartekoak:

  • Gizarte kotizazioak: gizarte segurantzan afiliatutako langileek egiten dituzten ekarpenak, beharra sortzen zaienean (gaixotu, erretiratu) laguntza izan dezaten.
  • Tributuak: derrigorrez ordaindu beharreko diru kopurua. Aurrekontuetarako diru-sarrera publikoen iturri nagusia: Zergak derrigorrez ordaindu behar. Zerga ordaindutakoek ez dute onurarik
...
Jarraitu irakurtzen "Estatuko Aurrekontu Orokorrak: Diru Sarrerak eta Gastuak" »

Enpresa Inbertsioak eta Politika Makroekonomikoa

Ekonomia3,55 KB

Enpresa inbertsioek bi funtzio nagusi dituzte ekonomia orotan:
Eskariari tira egiten dio; eskaria handitzen da, enpresa batek inbertsio-ondasunak edo kapital-ondasunak erosten dituenean, horrek, epe laburrean, ekonomia osoko ekoizpenari eta enpleguari eragiten dio.
Herrialde bateko instalatutako ekoizpen-ahalmena handitzen du, ondasun-kapitalak pilatzen baitira, eta, beraz, epe luzerako ekonomia-hazkundea sustatzen du.
Enpresen inbertsioa hiru kategoria handitan banatzen da:
Plantan eta ekipamenduan egindako inbertsioa. Ondasun iraunkorrak eskuratzea helburu duena da, zenbait urtetan enpresaren ekonomia-jarduera gauzatzen lagunduko duten ondasunak eskuratzeko inbertsioak dira.
Eraikuntza. Bereziki eraikuntzarako diren ondasunetan eta ekipamenduan
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa Inbertsioak eta Politika Makroekonomikoa" »

Banaketa-politikak: Nola Heldu Azken Kontsumitzailearengana

Ekonomia4,33 KB

Zer da Banaketa-politika?

Banaketa-politikak produktuak eta bere jabetza azken kontsumitzaileengana iristea ahalbideratzen du.

Merkatuko behar, gustu eta nahiekin bat datorren produktu bat egitea, salneurri egokia ezartzea eta era zabalean sustatzea, ez dira nahikoa produktuaren arrakasta ziurtatzeko. Negozio batzuetan izan ezik (adibidez, gero eta arraroagoak diren beren produktuak egiten eta detailean saltzen duten okindegiak; beren produktuak bertan egin eta saltzen dituzte), beharrezkoa da produktuak kontsumitzaileengana iristarazteko prozedurak garatzea.

Banaketa-sareak eta Bitartekariak

Banaketa-sareak aukeratzeko erabaki eta jarduerak, eta bertako partaideak ongi zaintzea ere erabat garrantzitsua da. Salmenta ez da guztiz gauzatzen produktua...

Jarraitu irakurtzen "Banaketa-politikak: Nola Heldu Azken Kontsumitzailearengana" »

Ekonomia, Premiak eta Eragileak

Ekonomia3,18 KB

1. Ekonomia-jarduera

Ezaugarriak:

Helburu nagusia gizakien premiak eta nahiak ondasunen eta zerbitzuen bidez asetzea da, gehienetan dirua lortzeaz gain. Ondasunak salgai ukigarriak dira. Zerbitzuak, berriz, ondasun materialik sortzen ez dituzten jarduerak dira. Haiek ekoizten dituztenak ekoizleak dira, eta kontsumitzaileak, berriz, ondasun eta zerbitzu horiek kontsumitzen dituztenak.

Ekoizleek produktu jakin baten kantitate bat jartzen duten salgaia eskaintza da. Eta, berriz, kontsumitzaileek erosi nahi duten produktuaren kantitatea eskaria da. Barne Produktu Gordina (BPG) lurralde batean urtebetean ekoizten diren ondasunen eta zerbitzuen diru-balioa da.

Faseak:

Ekoizpena: Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko edo fabrikatzeko beharrezko jarduera guztiak....

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia, Premiak eta Eragileak" »

Merkatu-egiturak: oligopolioa eta monopolioa

Ekonomia4,08 KB

Merkatu-egiturak: oligopolioa eta monopolioa

Oligopolioa:

Enpresa gutxi: merkatu-kuota osoa enpresa gutxi batzuen artean banatzen da. Enpresa horietako baten merkataritza-politikak eragin handia du gainerako enpresen erabakietan.

Merkatu homogeneoa:behar bera asetzeaz gain, trukagarriak dira elkarren artean (ordezko produktuak).

Kapital-inbertsio handiak (sartzeko hesia): petrolioaren enpresak, adibidez.

Oligopolioen funtzionamendua:

* Kolusiorik gabe (ados gabe):

Aurrea hartzeko merkataritza-politikak: enpresa bakoitza lehiakideek zer egingo duten igartzen saiatzen da, horren arabera jarduteko.

Prezio-gerrak: enpresa oligopolista batek salmenta-prezioa jaisten badu, besteek jaitsi gabe, haren merkatu-kuotak eta diru-sarrerak gora egingo dute, gainerako...

Jarraitu irakurtzen "Merkatu-egiturak: oligopolioa eta monopolioa" »

Ekonomia Mundiala: Industria Iraultza eta Gerraosteko Erronkak

Ekonomia3,13 KB

Bigarren Industria Iraultza eta Merkataritza

Nazioarteko Merkataritzaren Zabalkundea

Bigarren Industria Iraultzaren testuinguruan, nazioarteko merkataritzak zabalkunde handia izan zuen, hainbat faktorek bultzatuta:

  • Munduko merkataritzarako eremu berriak irekitzea.
  • Garraioaren prezioa murriztea.
  • Ordainketa-sistema aldeaniztun bat eskuragarri izatea.
  • Munduko ekonomiaren garapena.
  • Emigrazio handiak eta biztanleriaren hazkundea.

Nazioarteko Diru-Sistema: Urre-Patroia

Urre-Patroiaren Ezaugarriak

Nazioarteko diru-sistema bat eratu zen, urre-patroia izenekoa, ezaugarri hauekin:

  • Urrearekiko truke-tipo finko bat ezartzea.
  • Billeteen erabateko bihurgarritasuna.
  • Urrearen inportazio eta esportazio librea.

Urre-Patroiaren Abantailak

Urre-patroiak abantaila garrantzitsuak...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Mundiala: Industria Iraultza eta Gerraosteko Erronkak" »

Marketingaren Oinarriak: Produktua, Prezioa eta Banaketa

Ekonomia2,92 KB

2. Produktu Motak eta Funtzioak

  • Produktu liderra: Mozkin handienak ematen dituzte eta salmenten ehunekorik handiena dakarte enpresara.
  • Ekarpen-produktuak: Beste produktu batzuk saltzeko erakargarriak diren produktuak dira. Erakarpena sortako produktu merkeenek eta luxu handienekoek lortzen dute.
  • Enpresaren etorkizuna prestatzen duten produktuak: Produktu liderrak ordezkatuko dituzte.
  • Produktu erregulatzaileak: Enpresako salmentak egonkortzeko erabiltzen dira.
  • Produktu taktikoak: Lehiakideei kalte egiteko erabiltzen dira.

2. Marketing Helburuak

  • Inbertitutako kapitalaren gaineko errentagarritasun-marjinal zehatz bat lortzea.
  • Merkatuaren parte bat lortzea.
  • Mozkinak maximizatzea.

3. Prezioarekiko Sentikortasuna Eragiten duten Faktoreak

  • Produktuaren berezitasuna:
...
Jarraitu irakurtzen "Marketingaren Oinarriak: Produktua, Prezioa eta Banaketa" »

70eko Hamarkadako Krisi Ekonomikoak: Zergatiak, Ondorioak eta Erantzunak

Ekonomia3,45 KB

Lehenengo Ezegonkortasunaren Arrazoiak

Hiru arrazoi nagusik eragin zuten lehenengo ezegonkortasuna:

  1. Ekonomiaren etengabeko hazkundea: Lehengaien eskaria eskaintzaren gainetik zegoen, eta honek tentsio inflazionistak sortu zituen. Energiaren arazoak egoera larriagotu zuen.
  2. Moneta sistema: Dolarraren patroiaren amaierak eta AEBen kanpoko defizit altuak likidezia ugari sortu zuen, dolarraren debaluazioa eraginez. Honek, ganbio-tipo ezegonkorrak eta inflazio gorakorra ekarri zituen. Europa, bere aldetik, Europar Moneta Batasuna proiektua abiarazi zuen.
  3. Industria ekoizpenaren eta nazioarteko lanaren zatiketaren aldaketak: Garapen bidean zeuden herrialdeak azkar sartu ziren munduko ekonomian. Honek munduko populazioa eta eskaria handitu zituen, lehengaien
...
Jarraitu irakurtzen "70eko Hamarkadako Krisi Ekonomikoak: Zergatiak, Ondorioak eta Erantzunak" »

Industrializazioaren Hedapena: Baldintzak, Garraioa eta Merkataritza

Ekonomia2,11 KB

Industrializazioaren Hedapena

Baldintzak

Industrializazioaren hedapena hainbat baldintzaren menpe egon zen. Lehen Industria Iraultzan, manufaktura tradizioa, ikatza eta ura beharrezkoak ziren. Teknologia eta fabrika antolaketa Ingalaterratik transferitu ziren, finantziazioa izan ezik. Bigarren Industria Iraultzan, konkurrentziak eragin handia izan zuen. Prezioak ekonomia aurreratuenen arabera ezartzen ziren eta beste herrialdeek egokitu behar zuten. Teknologia berriek, produktu berriek eta eskala ekonomiek prezioen berdintzea ahalbidetu zuten. Produkzio-ahalmena handituz eta kostuak murriztuz, lurraldeen arteko konkurrentzia handitu zen.

Garraio Sarea

Garraioak funtsezko papera izan zuen Industria Iraultzan, salgaien garraio masiboa errentagarri

...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioaren Hedapena: Baldintzak, Garraioa eta Merkataritza" »

Ekonomia: Merkataritza Askea, Protekzionismoa, Ordainketa Balantza, Dibisa eta Globalizazioa

Ekonomia2,55 KB

Merkataritza Askea

Merkataritza askea nazioarteko merkataritzan herrialde ezberdinen arteko merkataritzak oztoporik ez izateko aplikatzen den politika mota da, non enpresen arteko lehia askea bultzatzea funtsezkoa den. Egoera honek abantaila konparatiboaren teoria gauzatzen du: herrialde jakin batek abantaila ematen ez dioten produktuak ekoizten baditu, baliabideak xahutzen ari da, produktu horiek merkeago lor ditzakeelako nazioarteko merkatuan.

Protekzionismoa

Protekzionismoa nazioarteko merkataritzan herrialde batean atzerriko produktuen inportazioa edo sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoaz osaturiko politika mota da, non bertako industria babestea eta, horrekin batera, enplegua sustatzea helburu nagusia den. Inportazioak murrizteko...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia: Merkataritza Askea, Protekzionismoa, Ordainketa Balantza, Dibisa eta Globalizazioa" »