Marketingaren Oinarriak: Produktua, Prezioa eta Banaketa

Ekonomia2,92 KB

2. Produktu Motak eta Funtzioak

  • Produktu liderra: Mozkin handienak ematen dituzte eta salmenten ehunekorik handiena dakarte enpresara.
  • Ekarpen-produktuak: Beste produktu batzuk saltzeko erakargarriak diren produktuak dira. Erakarpena sortako produktu merkeenek eta luxu handienekoek lortzen dute.
  • Enpresaren etorkizuna prestatzen duten produktuak: Produktu liderrak ordezkatuko dituzte.
  • Produktu erregulatzaileak: Enpresako salmentak egonkortzeko erabiltzen dira.
  • Produktu taktikoak: Lehiakideei kalte egiteko erabiltzen dira.

2. Marketing Helburuak

  • Inbertitutako kapitalaren gaineko errentagarritasun-marjinal zehatz bat lortzea.
  • Merkatuaren parte bat lortzea.
  • Mozkinak maximizatzea.

3. Prezioarekiko Sentikortasuna Eragiten duten Faktoreak

  • Produktuaren berezitasuna: Zenbat eta bereziagoa izan produktua, orduan eta txikiagoa izango da kontsumitzaileen prezioarekiko sentikortasuna.
  • Ordezko produktuak: Zenbat eta gutxiago balioetsi ordezko produktuak, orduan eta txikiagoa izango da prezioarekiko sentikortasuna.

6. Prezio Estrategiak

  • Dekrematze-estrategia: Enpresa batzuek, hasieran, prezio altuak jartzen dizkiete beren produktu berriei, merkatua "dekrematzeko" asmoz.
  • Barneratze-estrategia: Prezio baxuak finkatzean datza, merkatuan azkarrago barneratzeko eta jende gehiagorengana heltzeko.

Banaketa: Marketing Tresna Gakoa

Banaketa ekoizpena eta kontsumoa elkartzen dituen marketing-tresna da.

Banaketa-sarearen ezaugarri nagusiak:

  • Banaketa-sarea diseinatzea eta aukeratzea.
  • Banaketa-sarearen mailen arteko harremanak ezarri eta indartu.
  • Banaketa fisikoa nola egin zehaztu.
  • Saltokien kokapena eta tamaina erabaki.

4. Banaketa Motak

  • Banaketa esklusiboa: Enpresaren produktuak, herrialde batean, bitartekari bakar batek salduko ditu.
  • Banaketa hautakorra: Bitartekari gutxi erabiltzen dira, eta horiek baldintza zehatz batzuk bete behar dituzte.

5. Xehekari Motak

a) Saltokia duten xehekariak:

  • Denda espezializatuak: Produktu sorta txiki batekin aritzen dira.
  • Saltegi handiak: Produktu asko eta mota askotakoak eskaintzen dituzte.
  • Supermerkatuak: Oinarrizko produktuak saltzen dituzte.
  • Hipermerkatuak: Supermerkatuak baino produktu gehiago eskaintzen dituzte.
  • Deskontu-dendak: Produktuak oso merke saltzen dituzte.

b) Saltokirik gabeko xehekariak:

  • Katalogo bidezko salmentak
  • Salmenta zuzenak
  • Salmenta automatikoa
  • Telebista bidezko salmentak

Deskargatu

PDF Word HTML