Merkatu-egiturak: oligopolioa eta monopolioa

Ekonomia4,08 KB

Merkatu-egiturak: oligopolioa eta monopolioa

Oligopolioa:

Enpresa gutxi: merkatu-kuota osoa enpresa gutxi batzuen artean banatzen da. Enpresa horietako baten merkataritza-politikak eragin handia du gainerako enpresen erabakietan.

Merkatu homogeneoa:behar bera asetzeaz gain, trukagarriak dira elkarren artean (ordezko produktuak).

Kapital-inbertsio handiak (sartzeko hesia): petrolioaren enpresak, adibidez.

Oligopolioen funtzionamendua:

* Kolusiorik gabe (ados gabe):

Aurrea hartzeko merkataritza-politikak: enpresa bakoitza lehiakideek zer egingo duten igartzen saiatzen da, horren arabera jarduteko.

Prezio-gerrak: enpresa oligopolista batek salmenta-prezioa jaisten badu, besteek jaitsi gabe, haren merkatu-kuotak eta diru-sarrerak gora egingo dute, gainerako enpresen kontura. Enpresa guztiek proportzio berean jaisten badute prezioa, kontsumitzaileak izango dira egoera horren onuradun bakarrak.

Prezioen lidergoa: merkatuan lider den enpresak prezioa eta eskaintzaren gainerako baldintzak finkatzen ditu, eta gainerako enpresek onartu, negoziorik gabe.

* Koluziozkoa:

Prezioa alde batera utzita lehiatuz: enpresen lehia diseinuan, kalitatean... baina aurrez aurretik elkarrekin adostutako prezioa errespetatu behar dute.

Merkatu-banaketa eginez: merkatua zati berdinetan bana daiteke, edo geografia-eremutan. Ekoizpen-kuotak adosten dira.

Monopolioa:

Enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitziko duen, eta zer preziotan. Merkatuan sartzeko hesiak daude:

  • Baliabide bat eskuratzeko esklusiba izatea: enpresa batek ondasun edo zerbitzu jakin bat lortzeko ezinbesteko ekoizpen-faktoreren bat kontrolatzen badu, berak bakarrik eskaini ahal izango du produktu edo zerbitzu hori.
  • Lege-eskubideak izatea:
  • Patenteak: lege-babesa lortzeko formula bat da. Patenteen bidez, asmakizuna egin duenari aitortzen zaio hura esklusiban ustiatzeko eskubidea, denbora jakin baterako. Adibidez, GIBaren aurkako sendagaiak, hepatitisaren aurkako txertoak.
  • Administrazio-emakida: askotan, sektore publikoak ondasun jakin bat ekoizteko edo zerbitzu jakin bat emateko eskubidearen esklusiba du. Administrazio-emakiden bidez, sektore publikoak enpresa bati lagatzen dio eskubide horren ustiaketa aldi baterako, zenbateko baten truke. Esate baterako, autonomia-erkidegoek lizentziak ematen dizkiete bidaiarien garraio-enpresei, linea jakin batzuk ustiatzeko.
  • Emandako zerbitzuaren ezaugarriak: batzuetan, zenbait zerbitzuren ezaugarriak direla eta, ez da komeni merkatu berean enpresa bat baino gehiago aritzea. Adibidez, uraren hornidura efizienteagoa da zerbitzua enpresa bakar batek ematen badu, enpresa gehiago egotea baliabideak xahutzea izango litzatekeelako. Horrelako monopolioari monopolio naturala esaten zaio. Adibidez, Espainiako trenbide-sarea, Renfe.
  • Kostu-abantailak: enpresa batek lehiakideek baino kostu txikiagoan ekoizten badu, merkatuan nagusitu egingo da.

Monopolioen funtzionamendua:

Litekeena da egokiago iriztea ale gutxi batzuk saltzea prezio altuan, asko prezio baxuan saltzea baino. Ondasun horren eskariaren elastikotasunaren arabera aukeratuko da bata ala bestea.

  • Eskaria oso ez-elastikoa duten ondasunak: ordezko gutxi dituzten edo ordezkorik ez duten ondasunak dira eta premia bizikoak kontsumitzailearentzat. Enpresari komeni zaio prezioak igotzea.
  • Eskari elastikoa duten ondasunak: kontsumitzailearentzat ezinbestekoak ez diren ondasunak dira, edo ordeztu egin daitezkeenak. Hori dela eta, enpresak prezioak jaitsi egin behar ditu.

Produktu baten elastikotasuna, zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta zailagoa da beste batez ordeztea, eta, horrenbestez, ekoizleei merezi die prezioa igotzea.

Deskargatu

PDF Word HTML