Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Dirua eta Moneta-Politika: Funtzioak eta Motak

Ekonomia3,82 KB

Dirua: Definizioa eta Funtzioak

Dirua, oro har, onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa- eta kobrantza-bitartekoa da. Truke-bitarteko gisa erabiltzeaz gain, hiru funtzio nagusi betetzen ditu:

  • Balore-gordailua: Aberastasuna metatzeko balio du.
  • Kontu-unitate komuna: Unitate komuna oinarri hartuta alderaketak eta multzoketak egiteko bide ematen du.
  • Truke-bitartekoa: Salgaiak eta zerbitzuak erosteko erabiltzen da.

Egungo diru-sistemak konfiantza du oinarri.

Diru-eskaria

Lehen bi funtzio horietarako (balore-gordailua eta kontu-unitate komuna), jendeak dirua eskatzen du. Eskatutako kopurua zenbait faktoreren mende dago:

  • Prezioen maila
  • Errenta edo aberastasuna
  • Merkatuko interes-tasa
  • Arriskua

Interesa

Interesa kapitalaren zerbitzuengatiko ordainketa da; hots,...

Jarraitu irakurtzen "Dirua eta Moneta-Politika: Funtzioak eta Motak" »

Kontsumoa, Inbertsioa eta Ekonomia Politika: Funtsezko Faktoreak

Ekonomia2,77 KB

Kontsumoa Baldintzatzen Duten Faktoreak

  • Urtean Erabilgarri Dagoen Errenta: Herrialde bateko kontsumoan gehien eragiten duen faktorea da.
  • Errenta Iraunkorra: Familia batek izango lukeen errenta, behin-behineko edo aldi baterako gertaeren eragina kenduta.
  • Bizi-zikloaren Hipotesia: Hipotesi honek dio pertsonek bizitza osoan kontsumo bera egin ahal izateko aurrezten dutela.
  • Aberastasunaren Eragina: Aberastasuna ez da asko aldatzen urte batetik bestera, eta, beraz, faktore horrek ez dakar kontsumo-aldakuntza handirik.

Inbertsioa Baldintzatzen Duten Faktoreak

  • Sarrerak: Inbertitzea interesgarria izango da sarrera handiagoak sortzen badira (gehiago salduko bada).
  • Kostuak: Errentagarritasun-tasa kostua baino handiagoa bada, merezi du zorretan sartzea inbertitzeko.
...
Jarraitu irakurtzen "Kontsumoa, Inbertsioa eta Ekonomia Politika: Funtsezko Faktoreak" »

Finantza Kontzeptu Gakoak Enpresentzat

Ekonomia2,68 KB

Kaxa-fluxua

Inbertsioaren aldi bakoitzean izandako kobrantzen eta ordainketen arteko aldea da. Formula: Fi = Ki - Oi.

Kreditu Kontua

Enpresak behar izango duen kopuru zehatza ez dakienean, kreditu-kontu bat eska dezake. Bankuak diru-muga bat duen kontu korronte bat emango dio, eta enpresak kontu horretako dirua behar ahala erabil dezake. Ondoren, interesak ordaindu beharko ditu erabilitako zenbatekoagatik, eta komisio bat erabili gabeko zenbatekoagatik.

Merkataritza Kreditua

Enpresak hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztean lortzen den finantzaketa autonomikoa da, fakturak ordaindu arte. Hornitzaileak eskura ordaintzeagatik deskonturik egiten ez badu, finantzaketa hau doakoa izango da.

Autofinantzaketa Motak

Aberaste-autofinantzaketa

Erreserbek...

Jarraitu irakurtzen "Finantza Kontzeptu Gakoak Enpresentzat" »

Lan Merkatua eta Ekonomia Sistemak: Kontzeptu Nagusiak

Ekonomia3,2 KB

Lan Merkatua eta Biztanleria Aktiboa

Biztanleria ekonomikoki aktiboa ondasunak eta zerbitzuak sortzeko eskulana ematen duen 16 urte edo gehiagoko pertsona da. Biztanleria aktiboa enplegua duena edo langabezian egon arren lana bilatzen eta lan egiteko prest dagoena da. Biztanleria ez-aktiboa, berriz, landuntzat edo langabetzat hartzen ez diren 16 urtetik gorako pertsonek osatzen dute. INEak (Estatistikako Institutu Nazionalak) Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) egiten du hiru hilean behin, Espainiako lan-merkatua aztertzeko.

Lan Merkatuaren Antolaketa

Lana ordaindua edo ordaindu gabea izan daiteke, adibidez, etxeko lanak egiten dituzten familiako kideen lana. Hiru motatako ordaindutako langileak daude:

  • Gehienek besteren kontura egiten dute lan;
...
Jarraitu irakurtzen "Lan Merkatua eta Ekonomia Sistemak: Kontzeptu Nagusiak" »

Ekonomia Jarduera: Definizioa, Sektoreak, Ezkutuko Ekonomia eta Estatuaren Funtzioak

Ekonomia2,63 KB

Ekonomia jarduera: Ekonomia jarduera behar horiek asebetetzeko produktuak eta zerbitzuak lortzeko edozein prozesu da. Hiru fase ditu: ekoizpena, banaketa eta kontsumoa. Ekonomia jarduerak hiru jarduera sektore ditu:

Ekonomia Jardueraren Sektoreak

  • Lehen sektorea: Naturatik elikagaiak eta lehengaiak (landare eta animalietatik) lortzeko gauzatzen diren jarduerak dira: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena.
  • Bigarren sektorea: Naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia jarduerak dira: industria, eraikuntza, meatzaritza...
  • Hirugarren sektorea: Ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzua emateaz arduratzen da: merkataritza, garraioa, osasuna, hezkuntza...

Ezkutuko Ekonomia

Ezkutuko ekonomian ofizialki...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Jarduera: Definizioa, Sektoreak, Ezkutuko Ekonomia eta Estatuaren Funtzioak" »

Merkatuaren Hutsegiteak eta Ongizatearen Estatua

Ekonomia3,87 KB

Gaia: Merkatuaren Hutsegiteak eta Ongizatearen Estatua

Merkatuaren Hutsegiteak

Merkatuaren hutsegitea merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarria da, eta merkatuak baliabideak modu ez-eraginkorrean erabiltzen dituenean gertatzen da.

Ziklo Ekonomikoen Ezegonkortasuna

Ziklo ekonomikoak urteetan zehar gertatzen diren gorabeherak dira:

  • Depresioa edo hondoa: punturik baxuena.
  • Hedaldia: igoera.
  • Goraldia edo gailurra: punturik altuena.
  • Atzeraldia: beheraldia.

Ekonomiaren atzeraldia gertatzen denean, baliabide asko erabili gabe geratzen dira. Hori kezkagarria da, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenaren balioak behera egiten duelako.

Arazoa: Atzeraldietako jaitsieraren ondorioz, enpresek lana murrizten dute beti lehenengo, eta jaitsierak gertatzen dira soldatetan....

Jarraitu irakurtzen "Merkatuaren Hutsegiteak eta Ongizatearen Estatua" »

Finantza Zerbitzuak eta Txartelak: Gida Praktikoa

Ekonomia2,77 KB

Gaia: Finantza Zerbitzuak eta Txartelak

Titularraren kontuan nominaren zenbatekoa sartzeko finantza-zerbitzua:

a) Bankuko helbideratzea.

Kreditu-txartelei buruzko baieztapen zuzena:

c) Erabilerak finantziazioa eskaintzen dio titularrari.

4B txartela:

b) Zordunketa-txartela.

Helbideratzeak honelakoak izan daitezke:

c) Aurreko biak zuzenak.

Zordunketa-txartela:

a) Unean ordaintzeko modua da.

Kreditu-txartelek sortzen ez dituzten komisioak:

c) Mantentze-zerbitzukoak.

Titularrak kreditu-txartela erabiltzen duenean, nork aterako du etekina komisioa kobratzetik?

c) Finantza erakundeak.

Kreditu-txartelarekin atzeratutako ordainketaren modalitateak dakarrena:

b) Ordainketa banatzea, hilabete bakoitzean ordaindu nahi dena aukeratuta.

Kreditu-txartela zordunketa-txartel

...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Zerbitzuak eta Txartelak: Gida Praktikoa" »

Ekoizpenaren eta Banaketaren Oinarriak: Enpresen Analisia

Ekonomia3,04 KB

Ekoizpenaren Ikuspegitik

Lanaren banaketak eta espezializazioak gizarteek ongizatea lortzeko beharrezko efizientzia maila ahalbidetzen dute.

  • Enpresa: Ekoizpen baliabideak erabiliz gizarteak eskatzen dituen ondasunak/zerbitzuak ekoizteko eta kontsumitzailearen eskura jartzeko helburua du, etekin bat lortuz.
  • Balio Erantsia: Ekoizpenak gauzei gehitzen dien erabilgarritasun gehigarria da.
  • Teknologia: Faktore materialak, giza faktoreak eta antolaketa uztartzen ditu ondasunak lortzeko.

Nola Ekoitzi?

Bi alderdi nagusi ditu ekoizpen prozesuak:

  • a) Zer teknologia erabili?
    Teknologia bat beste bat baino efizienteagoa da ekoizpen-faktore gutxiago erabilita ekoizpen bera/gehiago lortzen badu, edo ekoizpen faktoreen kantitate bera erabiliz ekoizpen handiagoa lortzen
...
Jarraitu irakurtzen "Ekoizpenaren eta Banaketaren Oinarriak: Enpresen Analisia" »

Merkatu motak eta ekonomiaren zirkuitu fluxua

Ekonomia3,45 KB

Banaketa-kanalak

Enpresek beren produktuak eta zerbitzuak bezeroengana iristeko erabiltzen dituzten bideak dira banaketa-kanalak. Bi mota nagusi daude:

Kanal propioa

Enpresaren jabetzakoa da. Bezeroari eman behar zaion informazioa eta aholkularitza garrantzitsuak direnean erabiltzen da. Kanal horretan, enpresa zuzen-zuzenean heltzen da bezeroarengana, bitartekaririk gabe.

Kanpo-kanala

Ez da enpresarena. Zenbait enpresaren negozioa beste enpresa batzuen produktuak banatzea da. Kasu horretan, enpresa horien plangintza, antolaketa eta kudeaketa zehatz-mehatz pentsatuta daude banaketa-lan hori behar bezala egiteko. Baliteke enpresa batek baino gehiago parte hartzea produktu baten banaketan. Kanpo-kanalaren hedadura banaketan parte hartzen duten bitartekarien...

Jarraitu irakurtzen "Merkatu motak eta ekonomiaren zirkuitu fluxua" »

Merkataritza eta Zerga Legedia: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,47 KB

Merkataritza Legedia

Merkata kodea, merkataritza eragiketak arautzen dituen lege esparru nagusia.

Eskubideak eta Obligazioak

Kontabilitate ordenatua eramatea, empresaburuaren erantzukizuna akta liburu bat izan behar dute.

Lehia

Eragotzi, murriztu edo faltsutzea dakarten jarrerak zigortzen dituen legea.

Publizitatearen Legea

Publizitate zintzoa bilatu.

Asmakuntza eta Ikur Berezien Legea (Patentea)

Patenteen eta merken Espainiako bulegoa da industria jabetza notak erregistratzen dituena.

Merkataritza Erregistroa

Empresaburuen egoera juridikoen berri ematea ofizialki; lurralde erregistroa eta erregistro nagusia.

Zerga Legedia

Zerga Motak

  • Progresiboak: Zerga oinarria handitzea, tasa inpositiboa handitu.
  • Erregresiboak: Zerga oinarria handitzea, tasa inpositiboa
...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza eta Zerga Legedia: Oinarrizko Kontzeptuak" »