Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Merkataritza Legedia: Enpresen Obligazioak eta Eskubideak

Ekonomia2,88 KB

Merkataritza Legedia

Zuzenbidean, Merkataritza Zuzenbidea izeneko adarrak arautzen du enpresaburu batek elementu pertsonalen eta errealen bidez egiten duen jarduera ekonomikoa; hots, zuzenbidearen adar horrrek arautzen du enpresa batek egiten duen jarduera ekonomikoa.
Merkataritzako Kodea da Espainian merkataritza-eragiketak arautzen dituen lege-esparru nagusia.
Baina Merkataritzako Kodeak ez du bere baitan hartzen merkataritza-legedia guztia.


A) Enpresaren Obligazioak eta Eskubideak

Kontabilitate Arauak


Merkataritzako Kodeak kontabilitatearen alorreko obligazioak ezartzen ditu:
  • Enpresaburuak enpresaren jardueraren kontabilitate ordenatua eraman behar du, urteko kontuen liburua eduki behar dute.
  • Kontabilitatea enpresaburuak zuzenean eraman dezake,
...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Legedia: Enpresen Obligazioak eta Eskubideak" »

Dirua, Bankuak eta Ekonomia: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,2 KB

Diruaren Funtzioak

Diruak hiru funtzio nagusi betetzen ditu ekonomian:

Truke Bitartekoa

Ez bagenu ordainketa eta kobrantza bitartekorik, trukea erabili beharko genuke; hau da, ondasunak ondasunekin trukatu beharko genituzke. Diruari esker, asko sinplifikatzen da gure eskaintza eta eskaria egokitzeko arazoa.

Balio Gordailua

Dirua ondasun iraunkorra da eta edukitzaileak aukera du egoki iruditu bitartean gordetzeko, aurrerago erabiltzeko. Kontuan izan behar da diruak balioa gal dezakeela inflazioaren eraginez.

Kontu Unitate Komuna

Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa. Neurri unitate horri esker, ondasunen arteko alderaketak eta multzokatzeak egin daitezke.

Banku Gordailu Motak

Ageriko gordailuak eta epe finkoko gordailuak daude.

Banku Kontu Motak

Orokorrean,...

Jarraitu irakurtzen "Dirua, Bankuak eta Ekonomia: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Ekoizpen Kostuak eta Banaketa Estrategiak Enpresan

Ekonomia2,78 KB

Ekoizpen Kostuak eta Mozkinaren Optimizazioa

Ekoizteak kostuak dakartza. Enpresaren arduraren ikuspegitik, ekoizpen maila desiragarria guztizko mozkina maximizatzen duena izango da; hau da, guztizko sarreren eta guztizko kostuen arteko alderik handiena duena.

Guztizko Kostua (GK)

Guztizko Kostua (GK) ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabilitako baliabide guztien merkatu balioa da. Kostu finkoa eta kostu aldakorra batuz lortzen da guztizko kostua (GK = KF + KA).

Kostu Finkoak (KF)

Kostu Finkoak (KF) ekoizpen maila aldatzen ez diren kostuak dira; adibidez, lantegiaren eta makinen kostua.

Kostu Aldakorrak (KA)

Kostu Aldakorrak (KA) ekoizpen maila aldatzen denean aldatzen diren kostuak dira; adibidez, lehengaiak eta energiaren kostua.

Bataz Besteko Kostua

...
Jarraitu irakurtzen "Ekoizpen Kostuak eta Banaketa Estrategiak Enpresan" »

Subjektu Pasiboak Eta Erantzuleak

Ekonomia3,13 KB

Subjektu pasiboak pertsona fisikoak dira, eta bi obligazio mota daude: obligazio pertsonala, eta obligazio erreala. Kontuan hartu behar da, ohiko erresidentzia Espainiako lurraldean dagoen ala ez, posible baita kanpoko batek Espainian izatea ondarea. Ohiko egoitza zehazteko PFEGZ kontuan hartzen da. Beraz, obligazio pertsonala gertatzen da ohiko egoitza Espainian dagoenean. Kasu honetan, gauza edo eskubide guztiak geratzen dira zergapetuta, ez du garrantziarik gauzak non dauden, edo nun egikaritu ahal diren eskubideak.

Gauzak Espainian baldin badaude, edo eskubideak hemen egikaritu ahal badira, baina pertsona hori ez bada Estatu Espainiarrean bizi, gauza edo eskubide horiek soilik kargatuko dira, hau da, soilik estatuan dauden gauzak. Kasu honetan,...

Jarraitu irakurtzen "Subjektu Pasiboak Eta Erantzuleak" »

Sozietate Zerga EAEn: Kuota eta Kenkariak

Ekonomia2,77 KB

Tributu-zorra

Kuota osoan kenkariak eta hobariak aplikatu behar dira. Estatu mailan karga tasa orokorra %25 da, baina badaude karga tasa txikiagoak. Adibidez, kooperatiben kasuan %20; edo inbertsio kolektiboko erakundeen kasuan, soilik %1.

Kenkarietan hiru multzo bereiz daitezke:

  • Zergapetze bikoitza saihesteko kenkaria.
  • Salbuespen partzialak; arrazoia lurralde, subjektu edo jardueraren araberakoa da.
  • Kenkariak, jarduera batzuk sustatzeko (adibidez, I+D).

Eraentza Bereziak

Eraentza berezi asko daude. Doktrinak honetatik guztitik ezaugarri batzuk ateratzen ditu:

  • Eraentza garrantzitsu batzuk ez daude araututa sozietateen gaineko zergaren legean. Adibidez, kooperatibek beren lege propioa dute; pentsio fondoekin eta fundazioekin ere gauza bera gertatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Sozietate Zerga EAEn: Kuota eta Kenkariak" »

Merkatu Inperfektuak

Ekonomia2,92 KB

Merkatu Inperfektuak: Merkatu Ohikoenak

Enpresen kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta handiagoa da prezioan eragiteko ahalmena.

Monopolioa

Lehiarik ez dago. Enpresa bakar batek ekoizten du. Ahalmen osoa du prezioan eragiteko. Enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitziko duen eta zer preziotan.

Monopolioaren arrazoiak

  • Baliabide bat eskuratzeko esklusiba izatea.
  • Lege-eskubideak izatea.
    • Patenteak: asmakizuna egin duenari aitortzen zaio hura esklusiban ustiatzeko eskubidea denbora jakin baterako. Oinordetzan uzteko eskubidea izango du. Adibidez: Chupa Chups.
    • Administrazio-emakida: sektore publikoak enpresa bati lagatzen dio eskubide horren ustiaketa aldi baterako, zenbateko baten truke.
  • Emandako
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu Inperfektuak" »

Multinazionalak eta ETEak: Definizioa eta Ezaugarriak

Ekonomia3,54 KB

Multinazionalak: Definizioa

Ekoizpen-ahalmen handia duten merkataritza-sozietateak dira, edo merkatu berrien bila dabiltzan enpresen kontzentrazioen edo bat-egiteen bidez sortutakoak. Merkatu horietan dagoen premia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta interesgarriagoak izango zaizkie enpresa horiei bertan kokatzeko. Merkatu horiek ez daude enpresaren jatorrizko herrialdean.

Ezaugarriak

  • Multzo osoaren emaitzei esker, elkar konpentsatzen dira eta oreka lortzen dute.
  • Punta-puntako teknologia dute. Hori dela-eta, etengabe hazten dira, eta, apurka-apurka, merkatua bereganatu eta enpresa txikiagoak xurgatzen dituzte.
  • Haien egituran, enpresa nagusia taldeak jarraitu beharreko estrategia zehazteaz arduratzen da, eta plangintza- eta kontrol-jarduerak egiten
...
Jarraitu irakurtzen "Multinazionalak eta ETEak: Definizioa eta Ezaugarriak" »

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Errenten Egozpena

Ekonomia3,3 KB

c) Langabezia-prestazioa (ordainketa bakarreko modalitatea)

Langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jaso baldin bada, lan-araudian aurreikusten denaren arabera, baina zergatik salbuesteko baldintzak betetzen ez baditu, ordainketa modalitate bakarrean egin izan ez balitz, prestazioa jasotzeko eskubidea emango zuten zergaldi guztietan egotzi ahal izango da prestazioa. Egozpena proportzionalki egingo da, hau da, ordainketa bakarra egin izan ez balitz, zergaldi bakoitzean zenbat denbora izango zen prestazioa jasotzeko eskubidea kontuan hartu beharko litzateke. Langabezi-prestazioa dena batera hartzen da (lan elkartuko kooperatiba bat osatzean, adibidez) baldintza batzuk betetzen badira. Salbuetsita dago, baina posible da baldintzak...

Jarraitu irakurtzen "Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Errenten Egozpena" »

Izakinen Kudeaketa: Kontzeptuak eta Sistemak

Ekonomia3,36 KB

Izakinak: Kontzeptua eta Motak

Izakinak enpresak biltegian bilduta dituen material guztiei esaten zaie.

Enpresa guztietan ez dira izakin mota berdinak. Zertarako diren edo zer leku hartzen duten kontuan hartuta sailkatzen dira izakinak:

  • Lehengaiak
  • Produktu erdilanduak
  • Produktu bukatuak
  • Salgaiak edo merkaturatzeko izakinak
  • Beste hornidura batzuk
  • Azpiproduktuak

Inbentarioen Kudeaketako ABC Eredua

Enpresa baten izakinak garrantziaren arabera sailkatzeko erabiltzen da, batez ere enpresaren inbentarioan produktu asko daudenean eta enpresak ezin dienean produktu horietako bakoitzari denbora eta baliabide berdinak eskaini. Izan ere, izakinaren garrantziaren araberako zorroztasunez kudeatu beharko da.

ABC ereduak izakinak hiru kategoriatan banatzen ditu:

A izakinak

Horniduraren...

Jarraitu irakurtzen "Izakinen Kudeaketa: Kontzeptuak eta Sistemak" »

Enpresa Mota Desberdinak: Gida Osoa

Ekonomia4,29 KB

Enpresa Mota Desberdinak Forma Juridikoaren Arabera

Enpresa bat sortzeko orduan, bere forma juridikoa erabakitzea funtsezkoa da. Jarraian, enpresa mota nagusiak aurkezten dira, beren ezaugarri juridiko eta kudeaketa-printzipioen arabera sailkatuta.

1. Banako Enpresa

Nortasun fisikoa duen enpresa da, non enpresaburua eta enpresa bereizten ez diren juridikoki.

  • Banako Enpresaburua/Autonomoa: Bere izenean merkataritza-, industria- edo jarduera profesionala egiten duen pertsona fisikoa da. Adin nagusikoa izan behar du, bere ondasunak erabiltzeko eskubide osoa izan eta enpresaren kudeaketa bere gain hartu behar du.
  • Ondasun-erkidegoa: Ez du nortasun juridiko propiorik. Kontratu baten bidez eratzen da, non ondasun edo eskubide baten jabetza pertsona bati
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa Mota Desberdinak: Gida Osoa" »