Sozietate Zerga EAEn: Kuota eta Kenkariak
Tributu-zorra
Kuota osoan kenkariak eta hobariak aplikatu behar dira. Estatu mailan karga tasa orokorra %25 da, baina badaude karga tasa txikiagoak. Adibidez, kooperatiben kasuan %20; edo inbertsio kolektiboko erakundeen kasuan, soilik %1.
Kenkarietan hiru multzo bereiz daitezke:
- Zergapetze bikoitza saihesteko kenkaria.
- Salbuespen partzialak; arrazoia lurralde, subjektu edo jardueraren araberakoa da.
- Kenkariak, jarduera batzuk sustatzeko (adibidez, I+D).
Eraentza Bereziak
Eraentza berezi asko daude. Doktrinak honetatik guztitik ezaugarri batzuk ateratzen ditu:
- Eraentza garrantzitsu batzuk ez daude araututa sozietateen gaineko zergaren legean. Adibidez, kooperatibek beren lege propioa dute; pentsio fondoekin eta fundazioekin ere gauza bera gertatzen da.
- Eraentzak ezberdinak dira. Kasu batzuetan modu sakonean arautzen da. Adibidez, sozietate taldeak. Aldiz, beste batzuetan eraentza oso eskasa da, adibidez, inbertsio kolektiborako erakundeen kasuan.
- Kasu batzuetan eraentza orokorraren ia berdina da. Adibidez, enpresa txikien kasuan.
- Eraentza bereziek helburu ezberdinak dituzte. Kasu batzuetan hobariak aplikatuko dira. Adibidez, enpresa etxebizitzen alokairura dedikatzen bada. Beste batzuetan eraentza orokorra egokitu egiten da sektore ekonomiko zehatzera. Adibidez, meategietara dedikatzen diren enpresen tributazioak.
EAEko Egoera
EAEn, oinarri likidagarria eta oinarri zergagarria kopuru bera dira, ez dagoelako kenkaririk oinarri zergagarrian.
Karga tasari dagokionez:
- Modu orokorrean, %28.
- Enpresa txikiak, %24.
- Erakunde batzuk, karga tasa bereziak (adibidez, kolegio profesionalak, enpresari eta profesionalen elkarteak, kamara ofizialak, etab.). Hauek %21.
- Inbertsio kolektiboko erakundeak, %1.
- Lur azpiko hidrokarburuak bilatzen dituzten enpresak, %35.
- Pentsio fondoak eta prebisio sozialeko erakundeak, karga tasa %0.
Kuota likidoa
Kuota osoari zergapetze bikoitza kenduta ateratzen da. Araudiak dio ezin duela negatiboa izan.
Kuota efektiboa eta gutxieneko tributazioa
Kuota likidoari kenkariak aplikatuta kuota efektiboa ateratzen da. Kenkariak dira zehazki:
- Aktibo berrietan inbertitzea. Adibidez, pabiloi bat erostea.
- Ikerkuntza jarduerak garatu.
- Ingurugiroa hobetzen inbertitzea eta energia iturriak hobeto erabiltzen inbertitzea.
- Enplegua sortzea.
Kenkari hauek aplikatuta kuota efektiboa gehienez gutxitu ahalko da muga hauek arte:
- Enpresa txikiak, oinarri zergagarriaren %11.
- Erakundeak %21 ordaintzen bazuen, kasu honetan, oinarri zergagarriaren %9,75.
- Karga tasa %35 bazen, oinarri zergagarriaren %16,25.