Merkatu Inperfektuak

Ekonomia2,92 KB

Merkatu Inperfektuak: Merkatu Ohikoenak

Enpresen kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta handiagoa da prezioan eragiteko ahalmena.

Monopolioa

Lehiarik ez dago. Enpresa bakar batek ekoizten du. Ahalmen osoa du prezioan eragiteko. Enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitziko duen eta zer preziotan.

Monopolioaren arrazoiak

  • Baliabide bat eskuratzeko esklusiba izatea.
  • Lege-eskubideak izatea.
    • Patenteak: asmakizuna egin duenari aitortzen zaio hura esklusiban ustiatzeko eskubidea denbora jakin baterako. Oinordetzan uzteko eskubidea izango du. Adibidez: Chupa Chups.
    • Administrazio-emakida: sektore publikoak enpresa bati lagatzen dio eskubide horren ustiaketa aldi baterako, zenbateko baten truke.
  • Emandako zerbitzuaren ezaugarriak: zenbait zerbitzuren ezaugarriak direla eta, ez da komeni merkatu berean enpresa bat baino gehiago aritzea: ura eta gasa. Baliabideak xahutzen dira. Monopolio naturala esaten zaio.
  • Kostu-abantailak: enpresa batek lehiakideek baino kostu txikiagoan ekoizten badu, merkatuan nagusituko da.

Oligopolioa

Enpresa gutxi batzuek jarduten dute. Prezioan eragina dute. Petrolioaren merkatua eta telefonia mugikorrarena.

Ezaugarriak

  • Enpresa gutxi.
  • Merkatu homogeneoa: produktuak behar bera asetzeaz gain, trukagarriak dira elkarren artean (ordezko produktu perfektuak dira).
  • Kapital-inbertsio handiak (sartzeko hesiak): inbertsioak eta teknologiak enpresa handien esku daude soilik.

Funtzionamendua

  • Kolusiorik gabe:
    • Merkataritza-politikak: lehiakideek zer egingo duten igartzen saiatzen da, horren arabera jarduteko.
    • Prezio-gerrak.
    • Prezioen lidergoa.
  • Kolusiozkoa: enpresak lankidetzan aritzen dira. Prezioak eta ekoizpen-mugak akordioen bidez finkatzen dira. Debekatuta daude, kontsumitzailearen kalterako baitira.
    • Kartelak: enpresen elkarketa informalak dira, merkatuko lehiakideak gutxitzeko edo paretik kentzeko sortutakoak, baina enpresa bakoitzak bere independentziari eusten dio.
    • Prezioa alde batera utzita lehiatzea.
    • Merkatu-banaketa.

Lehia Monopolista

Enpresa askok eskaintzen dituzte antzeko produktuak. Produktuen bereizgarritasuna premiatzen da. Marjina dute prezioan.

Ezaugarriak

  • Enpresa asko.
  • Produktu-desberdintzea (sartzeko hesiak): produktuak ez dira ordezkoak: markak, diseinu ezberdinak...

Funtzionamendua

Publizitatearen bitartez.

Deskargatu

PDF Word HTML