Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Sozietate Anonimoa eta Kooperatiboa: Ezaugarriak eta Eraketa

Ekonomia3,7 KB

Sozietate Anonimoa (SA)

Sozietate Anonimoak sozietateen gaineko zergaren bidez ordaintzen ditu bere zergak.

Eraketa

Merkataritza-sozietateak bezala, sozietate anonimoa ere eskritura publikoaren bidez eratzen da. Eraketa-eskrituran, beste gauza batzuen artean, sozietatearen estatutuak egon behar dira, eta hauek gutxienez honakoa izan behar dute:

  • Sozietatearen izena.
  • Sozietatearen xedea.
  • Kapital soziala banatuta dagoen akzio kopurua, beren balio nominala, mota eta seriea.

Sozietatearen Organoak

Sozietate anonimoek bi organo nagusi dituzte:

  • Akziodunen Batzar Nagusia: Enpresaren gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzeko bazkideen bilera da.
  • Administratzaileak: Urteko kontuak egin beharko dituzte (balantzea, galdu-irabazien kontua eta memoria).

Akziodunak

Akziodunak...

Jarraitu irakurtzen "Sozietate Anonimoa eta Kooperatiboa: Ezaugarriak eta Eraketa" »

Eskaintza eta Eskariaren Oinarriak Ekonomian

Ekonomia3,74 KB

Oinarrizko Kontzeptuak

  • Merkatua: Elkartruke ekonomikoa egiten den lekuari edo inguruari deritzo, non erosleak eta saltzaileak harremanetan jartzen diren. Hau da, eskari eta eskaintzaren arteko erlazioa da.
  • Eskaria: Ondasun kopuru jakin bat, prezio jakin batzuetan, erosteko ahalmena eta nahia da. Oinarria prezioa izaten da erabaki bat hartzeko garaian. Prezioa zenbat eta handiagoa izan, jendeak ondasun hori gutxiago erosiko du; eta prezioa gero eta txikiagoa izan, eskari kopurua handiagoa izango da.
  • Eskaintza: Ondasun kopuru jakin bat, prezio jakin batzuetan, saltzeko ahalmena eta nahia da. Hau ere prezioaren araberakoa da.

Eskari eta Eskaintza Kurbak

  • Eskari kurba: Beherakorra (prezioa gora, kopurua behera). Aldi jakin batean ondasun baten prezioaren
...
Jarraitu irakurtzen "Eskaintza eta Eskariaren Oinarriak Ekonomian" »

Lehia Monopolistikoa: Ezaugarriak eta Inpaktua

Ekonomia3,69 KB

Bestela, noiz edo noiz enpresek hitzarmenak bere aldetik urratzeko pizgarriak izango baitituzte.

Lehia Monopolistikoa: Sarrera

Intuizioz, lehia monopolistikoko merkatuak badirela azaltzeko, aski da monopolio zorrotzeko kasuak oso gutxi direla ikustea. Izan ere, monopolista batek eskaintzen dituen ondasunek eta zerbitzu gehienek badute ondasun ordezko bat, edo antzeko ezaugarriak dituen ondasunen bat, berea.

Ondasunen Heterogeneotasuna Merkatuetan

Merkatuetan, elkarren artean lehiatzen diren agenteek eskaintzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak oso heterogeneoak dira. Ondasunen arteko ezberdintasunak, zenbaitetan, benetakoak baino gehiago itxurazkoak izaten dira: ondasunen arteko ezberdintasun fisikoak hor direla ere, eskaintzaileek, publizitatearen...

Jarraitu irakurtzen "Lehia Monopolistikoa: Ezaugarriak eta Inpaktua" »

Merkaturatze-sistema eta merkatuaren oinarrizko kontzeptuak

Ekonomia3,34 KB

Merkaturatze-sistema eta merkatu kontzeptuak

1. Zer da merkaturatze-sistema (marketing)?

Produktu bukatuak diru-sarreretan bihurtzen duen prozesuari merkaturatze-sistema (marketing) deitzen zaio. Prozesuaren azken etapa da, eta osagai nagusiak honako hauek dira: hornikuntza – ekoizpena – salmenta.

2. Zer da merkatuak? Zein merkatu mota daude?

Merkatua behar dituzten pertsona multzo bat da, eta horiek erosteko ahalmena eta prestasuna badituzte. Testuinguru hori kontuan hartuta, merkatu orokorraren barruan zein den iritsi nahi den merkatu-helburua aztertu behar da. Merkatu motak, adibidez:

  • Merkatu potentziala
  • Merkatu erreala

3. Enpresaren jarduera komertzialean inguruneak dituen eragina

Enpresaren jarduera merkatarian ingurune anitzen menpe dago....

Jarraitu irakurtzen "Merkaturatze-sistema eta merkatuaren oinarrizko kontzeptuak" »

Enpresa Motak: Sailkapena Forma Juridikoaren Arabera

Ekonomia2,66 KB

Enpresak, beren forma juridikoaren arabera, honela sailka daitezke:

Enpresa Indibiduala

Nortasun fisikoa duen enpresa da; hau da, enpresaren jabea pertsona bakarra da. Enpresaburu indibiduala izan edo sozietate pribatua izan, sailkapen desberdinak egin ditzakegu enpresa indibidualen barruan:

Enpresaburu Indibiduala

Merkataritza-, industria- edo profesional-jarduera egiten duen pertsona fisikoa da (bere izenean edo enpresa baten izenean). Enpresaburu izateko, honako hau da beharrezkoa: adinez nagusia izatea eta ondasun propioak erabiltzeko baliabide guztiak izatea. Enpresa sortzeko ez da gutxieneko diru-kapitalik jarri behar. Enpresaren izenak titularraren izen bera izan behar du. Enpresaburu indibidualek beren zergak ordaintzen dituzte, PFEZ bidez;...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa Motak: Sailkapena Forma Juridikoaren Arabera" »

Balantzearen Egitura eta Finantza Ratioen Analisia

Ekonomia4,17 KB

AKTIBOA

Aktibo ez-korrontea

Ibilgetu ukiezina

  • 203 Jabetza industriala
  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 280 Ibilgetu ukiezinaren amortizazio metatua

Ibilgetu materiala

  • 210 Lurrak eta ondasun naturalak
  • 211 Eraikuntzak
  • 213 Makineria
  • 216 Altzariak
  • 217 Informazio prozesuetarako ekipamenduak
  • 218 Garraio elementuak

Aktibo korrontea

Izakinak

  • 300 Salgaiak
  • 310 Lehengaiak
  • 350 Produktu bukatuak

Zordun komertzialak eta kobratzeko bestelako kontuak

  • 430 Bezeroak
  • 431 Bezeroak, kobratzeko merkataritza-efektuak
  • 440 Zordunak

Eskudirua eta bestelako baliokideak

  • 570 Kutxa, euroak
  • 572 Bankuak k/k

ONDARE GARBIA ETA PASIBOA

Ondare garbia

Fondo propioak

  • 100 Kapital soziala
  • 112 Erreserbak
  • 113 Legezko erreserbak
  • 114 Borondatezko erreserbak
  • 118 Estatutu-erreserbak
  • 129 Ekitaldiko emaitzak

Pasibo ez-korrontea

Epe

...
Jarraitu irakurtzen "Balantzearen Egitura eta Finantza Ratioen Analisia" »

Heltze-aroa: Kalkulua, Formula eta Kontzeptuak

Ekonomia2,99 KB

Heltze-aroa

Ziklo laburra, merkataritza zikloa edo ustiapen zikloa (dirua → salgaiak → dirua) deitzen zaion prozesuaren iraupena da. Iraupen hori, egunetan neurtua, heltze-aroa deitzen da.

Bi heltze-aro mota bereizten dira:

  • Heltze-aro ekonomikoa
  • Heltze-aro finantziarioa

Heltze-aro ekonomikoa

Heltze-aro ekonomikoa enpresaren ziklo osoa neurtzen du, lehengaiak erosten direnetik salmentak kobratu arte. Formula hau da:

Heltze-aro ekonomikoa = Be + Fe + Se + Ke (egunetan)

Be: Biltegiratze epea

Zenbat denbora pasatzen den lehengaietan inbertitu dugun momentutik lehengai horiek ekoizpen prozesuan sartu arte neurtzen du.

Formula: (Biltegiko lehengaien batez bestekoa / Urteko lehengaien kontsumoa) * 365

Fe: Fabrikatzeko epea

Lehengaiak ekoizpen prozesuan sartu...

Jarraitu irakurtzen "Heltze-aroa: Kalkulua, Formula eta Kontzeptuak" »

Garapen Adierazleak eta Ongizatea: BPG, GGI eta Gehiago

Ekonomia2,95 KB

Garapen eta Ongizate Adierazle Nagusiak

Jarraian, garapen ekonomikoa eta giza ongizatea neurtzeko erabiltzen diren adierazle nagusien definizioak aurkituko dituzu:

AdierazleaDefinizioa
Barne Produktu Gordina (BPG)Herrialde baten guztizko diru-sarrerak, produktu eta zerbitzuen balioari atzerritik jasotako dirua gehituta eta nazioarteko dolarretara trukatutako zerga garbiak salbu.
Per capita BPGHerrialdearen BPG herrialdeko biztanle-kopuruarekin zatituta lortzen da.
Alfabetatze-indizeaIrakurtzeko eta idazteko gai diren 15 urtetik gorako biztanleen ehunekoa.
Bizi-itxaropenaHaur jaioberri batek bizitzea espero den urte-kopurua.
Haurren heriotza-tasaUrtea bete baino lehen hiltzen diren haurren kopurua, 1.000 jaiotzeko.
Giza Garapenaren Indizea (GGI)Indize
...
Jarraitu irakurtzen "Garapen Adierazleak eta Ongizatea: BPG, GGI eta Gehiago" »

Finantza Ratio Nagusiak: Azterketa eta Aholkuak

Ekonomia7,3 KB

1. Erabilgarritasun Ratioa

Eskudirua eta beste aktibo likidoak / Pasibo korrontea = (0,3 - 0,4)

Emaitza tarte horretan dagoenean, enpresak bankuan eta kutxan epe labur-laburrean edo berehala egin behar dituen ordainketak egiteko nahiko diru baduela esan nahi du. Beraz, hemen ez diogu aholkurik emango.

Emaitza erreferentzia-datua baino handiagoa denean, enpresak bankuan eta kutxan diru gehiegi dauka, eta hori ez da ona enpresarentzat, diruari ez diolako etekinik ateratzen. Aholkua: Diru hori inbertitzea izango da, eta aurrerago esango diogu non inbertitu dezakeen.

Emaitza erreferentzia-datura iristen ez bada, enpresak ez dauka behar duen dirua epe labur-laburrean edo berehala egin behar dituen ordainketak egiteko. Hau kezkagarria da; beraz, dirua...

Jarraitu irakurtzen "Finantza Ratio Nagusiak: Azterketa eta Aholkuak" »

Enpresaren Finantza Analisia: Ondare, Finantza eta Ekonomia Ratioak

Ekonomia3,56 KB

Ondare Analisia

  • Maniobra-fondoa: (OG + Pek) - Aek EDO AK - PK

    > 0: Balio positiboa izatea komeni da, bestela ordainketa-etendura arriskua dago. Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta arazo gutxiago epe laburreko zorrak ordaintzeko.

  • Epe Laburreko Kaudimena: MF / A

    > 5%: %5etik gora ordaintzeko gaitasun handiagoa adierazten du. Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta inbertsio gutxiago eta mozkinari uko egiteko joera.

  • Epe Luzeko Kaudimena: OG / A

    > 50%: %50etik gora enpresa bere baliabideekin gehiago finantzatzen dela adierazten du, zorrekin baino. %50 baino askoz gehiago bada, inbertsiorik ez egiteko, zorrik ez egiteko eta errentagarritasun-aukerak galtzeko arriskua dago.

  • Finantza Mendekotasuna: P / OG

    = 1: Hala bada, inbertsio-iturri nagusia

...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Finantza Analisia: Ondare, Finantza eta Ekonomia Ratioak" »