Merkatu Motak: Ezaugarriak, Bilakaera eta Funtzionamendua
1. Lehia perfektuko merkatuak
Eskariaren eta eskaintzaren legearen arabera funtzionatzen dute. Sartzeko askatasuna dutenez, enpresa asko daude. Prezio-onartzaileak dira; hau da, oreka-prezioa nola kalkulatzen den badakite eta prezio hori onartu behar dute, produktua homogeneoa delako. Lehia handia dago eta, produktu-desberdintzerik ez dagoenez, erraza da merkatuan sartu eta merkatu-kuota lortzea. Sartzeko eta irteteko askatasuna dute merkatu hauek, inbertsio handirik egin behar ez dutelako.
Merkatu hauen bilakaera
- Hazkundea: Produktua berria denez, jende askok erosten du eta horrek irabaziak sortzen ditu. Mozkinak handitu egiten dira.
- Asealdia: Jende asko sartzen denez, gehiegizko eskaintza sortzen da eta mozkinak enpresa gehiagoren artean banatu