Heltze-aroa: Kalkulua, Formula eta Kontzeptuak

Ekonomia2,99 KB

Heltze-aroa

Ziklo laburra, merkataritza zikloa edo ustiapen zikloa (dirua → salgaiak → dirua) deitzen zaion prozesuaren iraupena da. Iraupen hori, egunetan neurtua, heltze-aroa deitzen da.

Bi heltze-aro mota bereizten dira:

  • Heltze-aro ekonomikoa
  • Heltze-aro finantziarioa

Heltze-aro ekonomikoa

Heltze-aro ekonomikoa enpresaren ziklo osoa neurtzen du, lehengaiak erosten direnetik salmentak kobratu arte. Formula hau da:

Heltze-aro ekonomikoa = Be + Fe + Se + Ke (egunetan)

Be: Biltegiratze epea

Zenbat denbora pasatzen den lehengaietan inbertitu dugun momentutik lehengai horiek ekoizpen prozesuan sartu arte neurtzen du.

Formula: (Biltegiko lehengaien batez bestekoa / Urteko lehengaien kontsumoa) * 365

Fe: Fabrikatzeko epea

Lehengaiak ekoizpen prozesuan sartu direnetik produktu amaitua lortu arte zenbat denbora pasa den neurtzen du.

Formula: (Ekoizten ari diren produktuen batez bestekoa / Urteko ekoizpenaren balioa) * 365

(Oharra: Urteko ekoizpenaren balioak amortizazioak eta gastu zuzenak barne hartzen ditu.)

Se: Salmenta epea

Produktuak amaitu diren momentutik saltzen diren arte zenbat denbora pasatzen den neurtzen du.

Formula: (Bukatutako produktuen batez bestekoa / Salmentak kostu prezioan) * 365

(Oharra: Salmentak kostu prezioan gastu orokorrak barne hartzen ditu.)

Ke: Kobratze epea

Produktua saldu dugun momentutik kobratu dugun arte zenbat denbora pasatzen den neurtzen du.

Formula: (Bezeroen batez bestekoa / Salmentak salmenta prezioan) * 365

Heltze-aro finantziarioa

Heltze-aro finantziarioak enpresak bere funtsak zenbat denboraz finantzatu behar dituen adierazten du. Formula hau da:

Heltze-aro finantziarioa = Heltze-aro ekonomikoa - Oe

Oe: Ordainketa epea

Lehengaiak erosi ziren unetik lehengai horiek ordaindu arte zenbat denbora pasatzen den neurtzen da.

Formula: (Hornitzaileen batez bestekoa / Urteko lehengaien erosketa) * 365

Ohar garrantzitsuak

  • Bi salmenta ematen badizkigute, txikiena izango da kostu prezioetan baloratuta dagoena.
  • Salmenta bakarra ematen badigute, beti izango da salmenta prezioetan baloratuta dagoena.
  • Formula batean goiko aldean behar dugun datua ematen ez badigute, aurreko formulan goian daukagun datua jarriko dugu.
  • Lehengaien erosketak eta lehengaien kontsumoa bereizten ez badizkigute, biak berdinak izango direla suposatuko dugu.
  • Heltze-aro finantziarioa negatiboa izan daiteke, eta horrek esan nahi du gure hornitzaileez finantzatzen garela. Hori enpresarentzat oso ona da.
  • Batzuetan datuen artean egun kopuru bat emango digute. Kasu horretan, formula baten emaitza izango da.
  • Merkataritza enpresa baten (ekoizten ez duen enpresa) heltze-aro ekonomikoa honako hau da: Be + Ke.

Deskargatu

PDF Word HTML