Inbertsioen sailkapena eta mailegu-terminoa
Inbertsioen sailkapena
Irizpide hauen arabera sailkatzen dira.
Likidezia
Likidezia: inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da. Likidezia askoko inbertsioak interesgarriak dira, inbertitzaileak dirua eskura erraz izan nahi badu.
Segurtasuna
Segurtasuna: inbertsio orok dauka espero baino gutxiago eskuratzeko arriskua, eta gerta daiteke dirua galtzea ere. Arriskua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta seguruagoa da inbertsioa, eta alderantziz.
Errentagarritasuna
Errentagarritasuna: hasierako inbertsioaren gainean etekin gehigarriak lortzeko gaitasuna da.
Mailegu kontratuan agertzen diren termino ohikoenak
- Printzipala: mailegatu den diru kantitatea da. Haren gainean kalkulatzen dira maileguaren interesak.
- Maileguaren interes nominala: dirua alokatzearen kostua erakusten duen ehunekoa.
- Epea: mailegua ordaintzeko hitzartutako denbora-epea.
- Mailegu emailea: dirua uzten duen pertsona edo finantza-erakundea.
- Mailegu hartzailea: maileguko dirua jasotzen duen pertsona edo enpresa.
- UTBa: maileguaren interesa, komisioak eta gastuak adierazle bakar batean biltzen dituen tasa da.
- Komisioak: aparteko gastuak —azterketa, irekiera edo ezeztatzearekin lotutakoak—.
- Beste gastu batzuk: notario-gastuak eta ordainketak ziurtatzeko aseguruak.
Zein dira zorrik ohikoenak?
Hipoteka maileguak
Etxearen erosketari lotutako maileguak dira; etxeak berak babesten du haren ordainketa. Interes-tasa txikia izaten da.
Mailegu pertsonalak edo kontsumorako
Hipotekarekin batera mailegu kontratu ohikoena da; gastu jakin baterako erabiltzen da: autoa, ikasketak eta bidaiak. Interes-tasa ertaina du.
Kreditu txartelak
Kreditu txartelen erabileraren aukeretako bat da bankuei egin beharreko ordainketak atzeratzea da; hileroko kuota finkoen bidez mailegu bat balitz bezala kudeatzen da. Interes-tasa handia du.
Beste saltoki batzuen txartelak
Kreditu txartelen antzeko funtzionamendua dute, baina dagokion saltokian soilik funtzionatzen dute. Interes-tasa txikia izaten da.
Banku-kontuko zorpekoak
Zenbaki gorriak ere esaten zaie; bankuko kontuan dagoena baino gehiago gastatzen denean sortzen dira. Interes-tasa oso altua da.
Kreditu azkarrak
Kopuru txikiko kredituak ematen dira eta denbora epe txikian itzuli behar dira; baina interes-tasa, bereziki UTBa, izugarri handia izaten da.