Eskaintza eta eskaria: printzipioak eta enpresen formak
G.L:
Eskaintzaren eta eskariaren legea
Kontsumitzaileentzat: Prezioa zenbat eta handiagoa izan, kantitatearen eskaria gero eta txikiagoa izango da; eta prezioa zenbat eta txikiagoa izan, kantitatearen eskaria handiagoa izango da.
Enpresentzat: Prezioa zenbat eta handiagoa izan, kantitatearen eskaintza gero eta handiagoa izango da; eta alderantziz, prezioa zenbat eta txikiagoa izan, kantitatearen eskaintza txikiagoa izango da.
Gehiegizko eskaria
Enpresek ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte merkatuan kontsumitzaileen eskaria asetzeko. Behar adineko kopururik ez badago, eskaintzaren prezioak igotzen dira. Etekinak lortzeko itxaropenak bultzatuta, enpresek eskaintza handitzen dute eskaria asetzeko; ondoren, eskaintzak eskaria gainditzen du eta prezioak jaisten dira. Azkenean, merkatua egonkortzen da, eskaria eta eskaintza orekatzen dituen prezioan.
Gehiegizko eskaintza
Enpresek ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte merkatuan kontsumitzaileen eskaria asetzeko. Kontsumitzaileek eskatu baino kopuru handiagoa eskaintzen bada, prezioak jaitsi egiten dira. Ekoizitakoaren zati bat ez denez saltzen, enpresek eskaintza murrizten dute eta prezioak jaisten jarraitzen dute; ondorioz, produktuak merke daudenez, kontsumitzaileek gehiago eskatzen dute eta prezioak igotzen hasten dira. Azkenean, merkatua egonkotzen da, eskaria eta eskaintza orekatzen dituen prezioetan.
Enpresen forma juridiko mota nagusiak
Banakako enpresak
Banakako enpresek ez dute forma juridikorik. Lege-arduraz erantzukizuna mugagabea da; eratzeko gutxieneko kapitalik ez dago; kapitala zatitzeko aukera ez dago; eta zerga-kargak ez dira oso altuak.
Sozietateak
Sozietateek forma juridikoa dute eta hiru mota bereizten dira:
Sozietate anonimoa
- Lege-erantzukizuna: mugatua.
- Gutxieneko kapitala: 60.000 euro.
- Kapitala: akzioetan zatitu daiteke eta hauek libreki transferitu daitezke.
- Erabakiak: ehunekoen arabera hartzen dira, bozketa bidez.
- Zergak: ordaindu beharreko kargu nagusia irabazien zati handia izaten da.
Sozietate mugatua
- Lege-erantzukizuna: mugatua.
- Gutxieneko kapitala: 3.000 euro.
- Kapitala: partizipazioetan zatitu daiteke.
- Erabakiak: ehunekoetan hartzen dira, bozketa bidez.
- Zergak: ordaindu beharreko zergak irabazien zatiak eragin handia dute.
Kooperatibak
- Lege-erantzukizuna: mugatua.
- Gutxieneko kapitala: estatuak finkatzen du.
- Kapitala: langileen artean zatituta egoten da.
- Erabakiak: bozketa bidez hartzen dira; normalean, bakoitzak boto bat du.