DBH mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Merkatu Inperfektuak

Ekonomia2,92 KB

Merkatu Inperfektuak: Merkatu Ohikoenak

Enpresen kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta handiagoa da prezioan eragiteko ahalmena.

Monopolioa

Lehiarik ez dago. Enpresa bakar batek ekoizten du. Ahalmen osoa du prezioan eragiteko. Enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitziko duen eta zer preziotan.

Monopolioaren arrazoiak

  • Baliabide bat eskuratzeko esklusiba izatea.
  • Lege-eskubideak izatea.
    • Patenteak: asmakizuna egin duenari aitortzen zaio hura esklusiban ustiatzeko eskubidea denbora jakin baterako. Oinordetzan uzteko eskubidea izango du. Adibidez: Chupa Chups.
    • Administrazio-emakida: sektore publikoak enpresa bati lagatzen dio eskubide horren ustiaketa aldi baterako, zenbateko baten truke.
  • Emandako
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu Inperfektuak" »

Multinazionalak eta ETEak: Definizioa eta Ezaugarriak

Ekonomia3,54 KB

Multinazionalak: Definizioa

Ekoizpen-ahalmen handia duten merkataritza-sozietateak dira, edo merkatu berrien bila dabiltzan enpresen kontzentrazioen edo bat-egiteen bidez sortutakoak. Merkatu horietan dagoen premia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta interesgarriagoak izango zaizkie enpresa horiei bertan kokatzeko. Merkatu horiek ez daude enpresaren jatorrizko herrialdean.

Ezaugarriak

  • Multzo osoaren emaitzei esker, elkar konpentsatzen dira eta oreka lortzen dute.
  • Punta-puntako teknologia dute. Hori dela-eta, etengabe hazten dira, eta, apurka-apurka, merkatua bereganatu eta enpresa txikiagoak xurgatzen dituzte.
  • Haien egituran, enpresa nagusia taldeak jarraitu beharreko estrategia zehazteaz arduratzen da, eta plangintza- eta kontrol-jarduerak egiten
...
Jarraitu irakurtzen "Multinazionalak eta ETEak: Definizioa eta Ezaugarriak" »

Enpresen Finantzaketa, Moneta Politika eta Sarrera Publikoak

Ekonomia3,13 KB

Enpresen Finantzaketa: Baliabide Propioak eta Kanpokoak

Finantzaketa Propioa

Enpresaren baliabide egonkorrenak dira, inoiz itzuli beharrik ez dagoelako eta haien truke interesik ordaindu ez delako.

  • Jabeen (edo akziodunen) ekarpenak: Akzioak erosten dituenak baliabideak jartzen ditu enpresaren esku, haren jarduerak finantzatzeko. Horren truke, enpresaren kudeaketan eta etekinen banaketan parte hartzeko eskubidea ematen zaio.
  • Erreserbak: Enpresan banatu gabe geratzen diren baliabideak dira, autofinantzaketarako baliatzeko; erreserba horiek inbertsio berriak egiteko erabil daitezke, eta horrela, enpresaren hazkundea sustatu.

Besteren Baliabideen Bidezko Finantzaketa (Kanpo Finantzaketa)

Enpresak kanpoko iturrietatik lortzen dituen baliabideak dira,

...

Jarraitu irakurtzen "Enpresen Finantzaketa, Moneta Politika eta Sarrera Publikoak" »

Energia Elektrikoa: Konbentzionalak eta Alternatiboak

Ekonomia2,58 KB

Sailkatu elektrizitatea sortzeko moduak:

  • Konbentzionalak: nuklearra, hidroelektrikoa eta termikoa.
  • Alternatiboak: haizea, eguzkia, biomasa eta biogasa, geotermikoa eta marea.

Zergatik esaten da energia alternatiboak naturaren mende daudela?

Naturaren bidez lortzen dugulako.

Zer ingurumen arazo sortzen dituzte energia konbentzionalek?

  • Uranioa oso kutsagarria.
  • Hidroelektrizitatea energia oso garbia baina urtegiak eta presak sortu.
  • Erregai fosilak erretzearen ondorioz klima aldaketak.

Nork kontsumitzen dute energia elektrik gehien? Zergatik?

Herrialde garatuak/izateko herrialde garatua kantitate handiko ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar da energia kontsumitzea.

Zer dira industria iraultza eta lanaren banaketa?

  • Industria iraultza: baserri jardueretan
...
Jarraitu irakurtzen "Energia Elektrikoa: Konbentzionalak eta Alternatiboak" »

Ekoizpena, Kostuak eta Enpresaren Funtzioak

Ekonomia3,13 KB

GAIA: Zer teknologia erabili?

Ekoizpen-prozesua teknologiaren bidez ekoizpen baliabideak edo ekoizpen faktoreak ondasun eta zerbitzu bihurtzen dira.
EKOIZPEN-FAKTOREAK......EKOIZPEN PROZESUA.......AZKEN PRODUKTUA.
Prozesu honek 2 pauso ditu:
1- Teknologia efizientea aukeratu: Ikuspegi batetik ondasun jakin bat ekoizteko zenbait teknologia badaude, enpresek efizienteena aukeratuko dute, baliabide gutxien erabiltzen dituena.
2- Teknologia efizienteen artean merkeena aukeratu: Ekonomikoki merkeena aukeratzen da, eskura dauden teknologietatik merkeena aukeratzen da.

KOSTU ETA SARRERAK: ENPRESEN ETKINA

Enpresa etekina izaten da enpresa gizarteak eskuratutako hura ekoizteko pizgarria.
Ee: Enpresa etekina; SG: Guztizko sarrera; KG: Guztizko kostua....Ee=SG-
...
Jarraitu irakurtzen "Ekoizpena, Kostuak eta Enpresaren Funtzioak" »

Ekonomia, Premiak eta Eragileak

Ekonomia3,18 KB

1. Ekonomia-jarduera

Ezaugarriak:

Helburu nagusia gizakien premiak eta nahiak ondasunen eta zerbitzuen bidez asetzea da, gehienetan dirua lortzeaz gain. Ondasunak salgai ukigarriak dira. Zerbitzuak, berriz, ondasun materialik sortzen ez dituzten jarduerak dira. Haiek ekoizten dituztenak ekoizleak dira, eta kontsumitzaileak, berriz, ondasun eta zerbitzu horiek kontsumitzen dituztenak.

Ekoizleek produktu jakin baten kantitate bat jartzen duten salgaia eskaintza da. Eta, berriz, kontsumitzaileek erosi nahi duten produktuaren kantitatea eskaria da. Barne Produktu Gordina (BPG) lurralde batean urtebetean ekoizten diren ondasunen eta zerbitzuen diru-balioa da.

Faseak:

Ekoizpena: Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko edo fabrikatzeko beharrezko jarduera guztiak....

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia, Premiak eta Eragileak" »

Ekonomia Mundiala: Industria Iraultza eta Gerraosteko Erronkak

Ekonomia3,13 KB

Bigarren Industria Iraultza eta Merkataritza

Nazioarteko Merkataritzaren Zabalkundea

Bigarren Industria Iraultzaren testuinguruan, nazioarteko merkataritzak zabalkunde handia izan zuen, hainbat faktorek bultzatuta:

  • Munduko merkataritzarako eremu berriak irekitzea.
  • Garraioaren prezioa murriztea.
  • Ordainketa-sistema aldeaniztun bat eskuragarri izatea.
  • Munduko ekonomiaren garapena.
  • Emigrazio handiak eta biztanleriaren hazkundea.

Nazioarteko Diru-Sistema: Urre-Patroia

Urre-Patroiaren Ezaugarriak

Nazioarteko diru-sistema bat eratu zen, urre-patroia izenekoa, ezaugarri hauekin:

  • Urrearekiko truke-tipo finko bat ezartzea.
  • Billeteen erabateko bihurgarritasuna.
  • Urrearen inportazio eta esportazio librea.

Urre-Patroiaren Abantailak

Urre-patroiak abantaila garrantzitsuak...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Mundiala: Industria Iraultza eta Gerraosteko Erronkak" »

Lan Merkatua eta Ekonomia Sistemak: Kontzeptu Nagusiak

Ekonomia3,2 KB

Lan Merkatua eta Biztanleria Aktiboa

Biztanleria ekonomikoki aktiboa ondasunak eta zerbitzuak sortzeko eskulana ematen duen 16 urte edo gehiagoko pertsona da. Biztanleria aktiboa enplegua duena edo langabezian egon arren lana bilatzen eta lan egiteko prest dagoena da. Biztanleria ez-aktiboa, berriz, landuntzat edo langabetzat hartzen ez diren 16 urtetik gorako pertsonek osatzen dute. INEak (Estatistikako Institutu Nazionalak) Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) egiten du hiru hilean behin, Espainiako lan-merkatua aztertzeko.

Lan Merkatuaren Antolaketa

Lana ordaindua edo ordaindu gabea izan daiteke, adibidez, etxeko lanak egiten dituzten familiako kideen lana. Hiru motatako ordaindutako langileak daude:

  • Gehienek besteren kontura egiten dute lan;
...
Jarraitu irakurtzen "Lan Merkatua eta Ekonomia Sistemak: Kontzeptu Nagusiak" »

Ekonomia Jarduera: Definizioa, Sektoreak, Ezkutuko Ekonomia eta Estatuaren Funtzioak

Ekonomia2,63 KB

Ekonomia jarduera: Ekonomia jarduera behar horiek asebetetzeko produktuak eta zerbitzuak lortzeko edozein prozesu da. Hiru fase ditu: ekoizpena, banaketa eta kontsumoa. Ekonomia jarduerak hiru jarduera sektore ditu:

Ekonomia Jardueraren Sektoreak

  • Lehen sektorea: Naturatik elikagaiak eta lehengaiak (landare eta animalietatik) lortzeko gauzatzen diren jarduerak dira: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena.
  • Bigarren sektorea: Naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia jarduerak dira: industria, eraikuntza, meatzaritza...
  • Hirugarren sektorea: Ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzua emateaz arduratzen da: merkataritza, garraioa, osasuna, hezkuntza...

Ezkutuko Ekonomia

Ezkutuko ekonomian ofizialki...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Jarduera: Definizioa, Sektoreak, Ezkutuko Ekonomia eta Estatuaren Funtzioak" »

Merkatu motak eta ekonomiaren zirkuitu fluxua

Ekonomia3,45 KB

Banaketa-kanalak

Enpresek beren produktuak eta zerbitzuak bezeroengana iristeko erabiltzen dituzten bideak dira banaketa-kanalak. Bi mota nagusi daude:

Kanal propioa

Enpresaren jabetzakoa da. Bezeroari eman behar zaion informazioa eta aholkularitza garrantzitsuak direnean erabiltzen da. Kanal horretan, enpresa zuzen-zuzenean heltzen da bezeroarengana, bitartekaririk gabe.

Kanpo-kanala

Ez da enpresarena. Zenbait enpresaren negozioa beste enpresa batzuen produktuak banatzea da. Kasu horretan, enpresa horien plangintza, antolaketa eta kudeaketa zehatz-mehatz pentsatuta daude banaketa-lan hori behar bezala egiteko. Baliteke enpresa batek baino gehiago parte hartzea produktu baten banaketan. Kanpo-kanalaren hedadura banaketan parte hartzen duten bitartekarien...

Jarraitu irakurtzen "Merkatu motak eta ekonomiaren zirkuitu fluxua" »