Enpresen Finantzaketa, Moneta Politika eta Sarrera Publikoak
Enpresen Finantzaketa: Baliabide Propioak eta Kanpokoak
Finantzaketa Propioa
Enpresaren baliabide egonkorrenak dira, inoiz itzuli beharrik ez dagoelako eta haien truke interesik ordaindu ez delako.
- Jabeen (edo akziodunen) ekarpenak: Akzioak erosten dituenak baliabideak jartzen ditu enpresaren esku, haren jarduerak finantzatzeko. Horren truke, enpresaren kudeaketan eta etekinen banaketan parte hartzeko eskubidea ematen zaio.
- Erreserbak: Enpresan banatu gabe geratzen diren baliabideak dira, autofinantzaketarako baliatzeko; erreserba horiek inbertsio berriak egiteko erabil daitezke, eta horrela, enpresaren hazkundea sustatu.
Besteren Baliabideen Bidezko Finantzaketa (Kanpo Finantzaketa)
Enpresak kanpoko iturrietatik lortzen dituen baliabideak dira, itzuli beharrekoak eta, gehienetan, interesak ordainduz.
- Merkataritza-kreditua: Enpresek hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uztean lortzen den finantzaketa automatikoa da, fakturak ordaindu arteko aldi horretan.
- Maileguak eta kredituak: Enpresek bitartekari bankarioei eskatzen dieten diru-kantitatea da. Adostutako interesekin, epeetan itzultzeko ematen dira. Maileguak epe laburrekoak edo epe luzekoak izan daitezke.
- Jaulkapenak (Obligazioak): Enpresa jakin batek mailegu bat behar badu, baina bankuek eta kutxek eskaintzen dizkioten maileguen baldintzak komenigarriak ez bazaizkio, partikularrei eska diezaieke mailegua, kreditu-titulu batzuk jaulkita.
- Funts espontaneoak: Enpresek eskuragarri dituzten baliabideak dira, oraindik aurreikusitako helbururako erabili ez dituztelako; adibidez, langileei oraindik ordaindu gabeko soldatak.
Moneta Politika: Hedatzailea eta Murriztailea
Moneta-politikaren esparruan hartutako erabakiak bi alderdi nagusiri dagozkie: zirkulazioan dagoen diru-kantitateari eta diruaren prezioari. Honen arabera, bi moneta-politika bereizten dira:
- Hedatzailea: Zirkulazioan dagoen diru-kantitatea handitzean eta diruaren prezioa jaistean gertatzen da. Diru-kantitatea handitzen denez, kontsumoa, ekoizpena eta abar handitzen dira. Horrela, adibidez, langabezia gutxituz. Horri esker, politika makroekonomikoaren helburuak (ekoizpena, enplegua eta prezioak) betetzen dira.
- Murriztailea: Alderantzizko efektua du: zirkulazioan dagoen diru-kantitatea murrizten da eta diruaren prezioa igotzen da, kontsumoa eta inbertsioa gutxituz.
Sarrera Publikoak: Estatuaren Baliabideak
Beste Sarrera Batzuk
- Transferentzia korronteak: Estatuak beste erakunde batzuetatik jasotzen dituen diru-sarrerak.
- Ondare bidezko sarrerak: Estatuaren ondasunetatik datozen errentak. Adibidez, RENFEren etekinak.
- Inbertsioen besterentzea: Estatuaren ondasunak saltzetik lortzen diren sarrerak dira. Adibidez, REPSOLen pribatizazioa.
- Kapital-transferentziak: Estatuak beste erakunde batzuetatik jasotzen dituen kapital-sarrerak.