Bokal-elkarketak, harmonia eta diptongoak euskaran
1.4 Bokal-elkarketak
Bi bokal elkartzen direnean (bereziki e+a, o+a eta u+a elkarketetan) hainbat bilakaera sortzen dira euskalkietan, eta baita euskalki baten barruan ere. Gogoratu: -a itsatsiari mugatzaile singularra gehitzen zaionean gertatzen dira bokal-elkarketa berezi hauek.
-a + a → -ia, -ea, -ie
- (c) arreba → arrebea; arrebia
- (c) meza → mezea; mezie (B)
- (c) pena → penea; penia; penie (B)
-e + a → -ia, -ie, -ea
- (c) maitea → maitia (G); maitie (B); maitea (EB)
- (c) etxea → etxia; etxie; itxea (G)
- (c) semea → semia (G); semie (B)
-o + a → ua, ue
- (c) basoa → basua (G); basue (B)
- (c) itsasoa → itsasua (G); "itzasue" (B)
-u + a → -ia
- (c) orduan → ordian (Ipar.)
1.5 Harmonia bokalikoa
/i/ eta /u/ bokalen eraginez hurrengo silaban dagoen...