Gutun hunkigarria: distantzia, amaren osasuna eta maitasuna
Mikel maitea,
Dagoeneko igaro dira zortzi hilabete Kanadara joan zinenetik eta umezurtz sentitzen naiz zu gabe. Bakardade sentsazio hau oso bitxia egiten zait, edozein momentutan agertzen delako:
- Parrandan egon eta bat-batean zure begirada botatzen dut faltan.
- Klaseko mahaikidea zu ez izatea sinesgaitza egiten zait oraindik.
- Zapatuetan portaleko txirrinak jotzen duenean “Mikel da” pentsatzen dut, eta gero errealitateak kao uzten nau.
Nori bururatu behar zitzaion Batxillergoa atzerrian ikastea?
Sentimenduak paperean
Badakizu gutunak idaztea zaila egiten zaidala, are gehiago bihotzeko kontuak letren bitartez kanporatu behar baditut. Baina horretan ere exijentea izan zinen: “Idaztekotan, gutunak idatzi gero! Ez ditut nahi posta elektroniko hotzak,
...