Gizakien Ugalketa: Prozesu Biologikoen Azterketa
1. Gizakien Ugalketa
Gametoen Ernalketa
Gametoak ugaltze zelulak dira, eta gurasoen informazio genetikoa garraiatzen espezializatuta daude. Ernalketa: obilu batek eta espermatozoide batek bat egiten dutenean gertatzen da. Bat egite horretatik sortzen den zelulari zelula arrautza edo zigotoa deitzen zaio.
Enbrioi Garapena
Zigotoa amaren umetokian gertatzen da behin eta berriz, zelula berriak sortzeko. Jaiotza: enbrioi garapena amaitzen denean, erditzea geratzen da.
2. Haurtzarotik Helduarora
Nerabezaroa haurtzaroaren eta helduaroaren arteko transitzio aldia da. Nerabezaroaren hasiera prozesu biologiko batek markatzen du: pubertaroak. Prozesu honetan zehar, sexu organoak heldu egiten dira. Neskiei hileroa etortzen zaie eta mutilek lehenbiziko eiakulazio izaten dituztenean.
4. Gizonaren Ugaltze Sistema
Gizonaren ugaltze sistema: barrabilak, zakila, bide genitalak eta guruin erantsiak. Barrabilak eskroto izeneko azal zorro batean dauden bi organo dira. Espermatozoideak ekoizten dituzte. Zakila organo zutikor bat da eta koitoan espermatozoideak emakumearen bide genitalean barruan askatzeko balio du.
Espermatozoideak
Oso oso zelula txikiak dira, eta oso espezializatuak. Aurreko zatiari buru deritzo, eta han nukleoa dago. Aitaren gerentziazko materiala darama. Espermatozoideek flagelo izeneko filamentu luze bat dute eta horren bider mugitzen dira.
Semena
Semen besikulek eta prostatak jariatzen dituzten substantziak semen izeneko likidoa osatzen dute. Espermatozoideei igeri egitea ahalbidetzen die likido horrek.
5. Ernalketa eta Haurdunaldia
Ernalketa espermatozoide bat obulu batekin elkartzen deneko prozesua da, eta falopioren tronpetan gertatzen da. Sexu-harremana izan eta 36-60 ordura gerta daiteke. Obulura iristen diren espermatozoideetatik, bakarrak lortuko du haren zelula-koroa babeslea zeharkatzea. Jarraian, obuluaren mintza urratu eta haren nukleoarekin bat egingo du.
Obuluak eta espermatozoideak bat egitean, zelula arrautza edo zigotoa sortzen da.
Ernalketaren osteko lehen eta bigarren egunean artean, zigotoa zatitzen hasten da, umetokira hurbildu ahal. Horrela sortzen den egitura konplexuagoari enbrioi deritzo. Lehengo astea igaro denean, enbrioia umetokira iristen da.