DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Turismoaren ondorioak: ekonomia, gizartea eta ingurumena

Geografia1,93 KB

Ondorio ekonomikoak

  • Enpleguaren sorrera: Turismoak enpleguaren % 12 inguru sortzen du Espainian (2014ko datuen arabera). Hala ere, horren zati handi bat urte-sasoiko enplegua da.
  • Aberastasunaren sorrera: Turismoak BPGd-aren % 11 inguru sortzen du, nahiz eta batzuetan prezioen igoera eragiten duen.
  • Biderkatze-efektua: Turismo-eskariak beste jarduera batzuk bultzatzen ditu, hala nola nekazaritza, industria, eraikuntza, garraioa eta merkataritza.
  • Azpiegituren hobekuntza: Zerbitzu eta azpiegituren hornidura hobetzen du. Alabaina, turista gehiegi heltzean, zerbitzuen gainezkatzea gerta daiteke sasoi jakin batzuetan.

Ondorio politiko, kultural eta soziologikoak

Turismoak herrien arteko hurbiltze politikoa eta kultura desberdinen arteko harremanak sustatzen...

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren ondorioak: ekonomia, gizartea eta ingurumena" »

Materiaren egoerak eta lotura metalikoen propietateak

Kimika2,71 KB

Lotura metalikoen propietateak

Lotura metalikoek honako propietateak dituzte:

  • Fusio eta irakite-puntu altuak: Orokorrean, periodoan zehar handitu eta taldean txikitzen dira, nahiz eta salbuespenak egon.
  • Dentsitate altua: Egitura trinkoak osatzen dituzte.
  • Eroankortasuna: Eroale termiko eta elektriko oso onak dira.
  • Bestelakoak: Distiratsuak, zailak eta harikorrak dira.

Materiaren egoerak

Materiaren egoera partikulen arteko energia zinetikoaren eta erakarpen-indarren arteko balantzeak definitzen du.

Gasak

Molekulak distantzia handira daude eta mugimendu kaotiko konstantean daude. Molekulen batez besteko energia zinetikoa beraien arteko erakarpen-indarrak baino handiagoa da.

Likidoak

isuri daitezke eta ontziaren forma hartzen dute.

Solidoek erakarpen indar...

Jarraitu irakurtzen "Materiaren egoerak eta lotura metalikoen propietateak" »

Federico Etxebarriaren Hitzaldia: Librekanbismoa vs. Protekzionismoa

Historia5,1 KB

TESTUA: Federico Etxebarriaren Hitzaldia Librekanbismoari eta Protekzionismoari Buruz

Kokapena

Testu hau lehen mailakoa da, garai hori bizi izan zuten pertsonek idatzi zutelako. Dokumentuaren izaera narratiboa eta lekukotasunezkoa da, eta, zehazki, gai ekonomikoa jorratzen du.

  • Idazketa Lekua eta Data: Mitina Bilbon idatzita dago, 1893ko abenduaren 9an.
  • Kronologia: Ma Kristinaren Erreinaldian (1885-1902) eta Berrezarkuntza Garaian (1875-1902) kokatzen da, 98ko krisia baino lehenago.
  • Egilea eta Hartzailea: Testuaren egilea pribatua da (Federico Etxebarria), eta hartzailea kolektiboa (herria eta gobernua).

Analisia

Testu honen helburua gobernuari lege librekanbista sinatu ez dezan eskatzea da. Analisi logikoarekin hasi baino lehen, izenburuko bi hitzak...

Jarraitu irakurtzen "Federico Etxebarriaren Hitzaldia: Librekanbismoa vs. Protekzionismoa" »

Hirien Ezaugarriak, Munduko Hiri-Sarea eta Bilakaera

Geografia2,82 KB

Hiri bat hiri-eremuan dagoen herri mota bat da. Beste herrietatik honengatik bereizten da:

  • Biztanle kopuru handia, eremu txikian bildua. Espainian, 10.000 biztanle baino gehiago izaten dituzte.
  • Lurzoruaren erabilera artifizialak nagusi dira. Biztanle oso gutxik egiten du lan nekazaritzan.
  • Administrazio-estatutua: "hiri" gisa aitortua izatea.

1. Munduko hiri-sarea

Hiriek harremanak dituzte elkarrekin eta munduko hiri-sare bat osatzen dute. Horrek gure bizitza planetan antolatzen du:

  • Hiriak garraio-sareen gune banatzaileak bilakatzen dira.
  • Hirietan hartzen dira ekonomia- eta politika-arloko erabaki garrantzitsuenak. Ekonomiaren eta politikaren gune nagusiak dira.
  • Informazioa sortzen duten enpresak eta bestelako erakundeak hirietan egoten dira. Informazioa
...
Jarraitu irakurtzen "Hirien Ezaugarriak, Munduko Hiri-Sarea eta Bilakaera" »

Zer molekula bakun dira molekula konplexu horietako bakoitza osatzen dutenak?

Biologia3,69 KB

¡Eskkk







MITOSIA-zelula bikoizteko prozesua-gorputzeko zelula ia guztietan,salbuespena gametoetan-gorpuz osoan zehar-zelula amaren kopia,zelula ama eta alabak berdinak-F:biziraun eta hazi berritzea.Faseak:1Pro: kromatina kondentsatu kromosometan-DNA kokatzen hasi-nukleoaren mintza desagertu2.Meta: kromosomak plano eukatorialean lerrokatu.3Ana:kromatiden banaketa/bereizketa,bakoitza bere aldera  4Telo:kromatida zabaltzen eta zitoplasma zatitu-bi zelula banakak

MEIOSIA-gametoetan-zelula ama eta alabak desberdinak-F:bizia aurrera egin-23x+23x=46x emango due ta espezi bakoitza bere zenbakia mantendu-karga genetikoa erdibitu,espezieari dagokion kromosoma mantenduz-Aldakortasuna:bizitza aurrera egiteko aukera gehio-autespen naturalaren ondorioz-profasean...

Jarraitu irakurtzen "Zer molekula bakun dira molekula konplexu horietako bakoitza osatzen dutenak?" »

Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak eta Kontzeptuak

Historia2,36 KB

Bigarren Mundu Gerra

Ezaugarriak

  • Hedadura handia: Lurralde edo herrialde askotara hedatu zen.
  • Iraupen handiko gerra.
  • Erabateko gerra: Arlo guztietan izan zuen eragina (ekonomia, gizartea).
  • Krudela: Hilketak, torturak...

Etapak

  • Ardatzen garaipenak (1939-1941): Tximista gerra (Alemaniak tankeak eta hegazkinak erabili zituen aldi berean).
  • Indarren oreka (1941-1943): Alemania eta Japonia gelditu zituzten.
  • Aliatuen nagusitasuna (1943-1945): Normandiako lehorreratzea, Sobietarren Armada Gorriak hainbat lurralde okupatu zituen eta Alemania nazia garaitu zuten.

Bakearen diseinua eta NBE

Konferentziak:

  • Yalta (1945eko otsaila): AEB, SESB, EB. Buruzagiak: Churchill, Stalin, D. Roosevelt. Erabakiak: Poloniako mugak zehaztu; Alemania eta Berlin 4 okupazio-zonatan zatitu.
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak eta Kontzeptuak" »

Industria Iraultzaren Ondorioak eta Berrezarpen Garaia

Historia6,52 KB

Industria Iraultzaren Ondorioak

Ondorio ekonomikoak

Industria Iraultzek egitura ekonomikoen goitik beherako aldaketa ekarri zuten, makinei, enpresa-kontzentrazioari eta finantzaketa-sistema berriei esker. Industria ekoizpen-jarduera nagusia bihurtu zen, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren kaltetan. Pixkanaka, industria-ekoizpenak gora egin zuen, eta ordura arte inoiz lortu gabeko mailetara iritsi zen Mendebaldeko Europan, Estatu Batuetan eta Japonian. Nagusitasun horrek are gehiago nabarmendu zituen herrialde horien eta gainerakoen arteko aldea.

Industria Iraultzek lanaren nazioarteko banaketa sistema konplexu bat sortu zuten; hala, toki bakoitza mundu osoko merkaturako produktu jakin batzuen ekoizpenean espezializatu zen. Azkenik, garraioen esparruko...

Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultzaren Ondorioak eta Berrezarpen Garaia" »

Sozializazio Eragileak: Familia, Eskola eta Haur Taldearen Garrantzia

Psikologia eta soziologia2,58 KB

Sozializazio Eragileak: Familia, Eskola eta Haur Taldea

Sozializazio-eragileak haurrarengan eta bere gizarte-garapenean eragina duten pertsonak edo erakundeak dira.

Familia

Familia da lehen sozializazio-eragilea eta funtsezkoa haurraren garapenean. Bere funtzio nagusiak hauek dira:

  • Ugalketa eta funtzio sexuala: Familiaren oinarrizko funtzio biologikoa.
  • Funtzio ekonomikoa: Kideen behar materialak asetzea.
  • Funtzio asistentziala: Segurtasun fisikoa, emozionala eta morala bermatzea.
  • Funtzio hezitzailea: Nortasuna garatzen laguntzea eta arauak, balioak eta kultura transmititzea.
  • Eredu izatea: Haurrentzako erreferente izatea, imitazio bidez ikasten baitute.

Hezkuntza eta Atxikimendu Estiloak

Haurtzaroan garatzen diren atxikimendu-estiloak gurasoek haurrekin...

Jarraitu irakurtzen "Sozializazio Eragileak: Familia, Eskola eta Haur Taldearen Garrantzia" »

Merkatu-egiturak: Sarrera-hesi eta Lehia Perfektua

Ekonomia2,51 KB

Sarrera-hesi nagusiak

Produktu-desberdintzea

Produktuen kalitatea, diseinua edo funtzioak bereziak dira. Produktuak desberdintzea garrantzitsua den merkatu batean sartzeko, inbertsio handiak egin behar dira publizitatean; kontsumitzaileak bereizitasun horretaz ohartzea beharrezkoa da. Bezeroa leial bihurtzean esaten zaio fenomeno horri. Horregatik, merkatuan finkatuta dauden enpresek abantaila dute.

Kapital-inbertsioak

Oso inbertsio handiak egin behar dira. Hori industria-enpresen ezaugarri tipikoa da, makina astunak edo instalazio espezializatuak behar baitituzte ekoizpen-prozesuetan.

Bestelako oztopoak

Produktu jakin bat eskuratzeko esklusibotasuna izatea edo lege-xedapenak ere oztopoak izan daitezke enpresa berriak merkatuan aritzeko.

Irteteko

...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu-egiturak: Sarrera-hesi eta Lehia Perfektua" »

Alemaniako II. Reicha: Historia, Ekonomia eta Politika

Historia2,72 KB

Alemaniako II. Reicharen sorrera

1871n Alemaniako II. Reicha (Bigarren Inperioa) sortu zen. Bi gertaera nagusik lagundu zuten Reicha sortzen: batetik, Prusiak bultzatutako Alemaniaren batasuna eta, bestetik, Prusiak Frantziari irabaztea 1870eko Sedango guduan. Gilen I.a Alemaniako enperadore aldarrikatu zuten 1871n, Versaillesen.

3.1. Ekonomia-hedapena eta antolaketa politikoa

1834ko aduana-batasunak eta, 1870 baino lehen, industria- eta trenbide-batasunek Alemaniako batasun politikoa lortzen lagundu zuten. Horrela, merkatu nazional bat sortu zen. Markoa (1871) eta Banku Inperiala (1875) sortu zirenean lortu zen moneta bateratzea.

Bismarckek trenbide-sare gehiena nazionalizatu zuen, eta hori funtsezkoa izan zen Alemaniako ekonomiaren hazkundean....

Jarraitu irakurtzen "Alemaniako II. Reicha: Historia, Ekonomia eta Politika" »