Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak eta Kontzeptuak
Bigarren Mundu Gerra
Ezaugarriak
- Hedadura handia: Lurralde edo herrialde askotara hedatu zen.
- Iraupen handiko gerra.
- Erabateko gerra: Arlo guztietan izan zuen eragina (ekonomia, gizartea).
- Krudela: Hilketak, torturak...
Etapak
- Ardatzen garaipenak (1939-1941): Tximista gerra (Alemaniak tankeak eta hegazkinak erabili zituen aldi berean).
- Indarren oreka (1941-1943): Alemania eta Japonia gelditu zituzten.
- Aliatuen nagusitasuna (1943-1945): Normandiako lehorreratzea, Sobietarren Armada Gorriak hainbat lurralde okupatu zituen eta Alemania nazia garaitu zuten.
Bakearen diseinua eta NBE
Konferentziak:
- Yalta (1945eko otsaila): AEB, SESB, EB. Buruzagiak: Churchill, Stalin, D. Roosevelt. Erabakiak: Poloniako mugak zehaztu; Alemania eta Berlin 4 okupazio-zonatan zatitu.
- Teheran (1943ko azaroa): AEB, SESB, EB. Buruzagiak: Churchill, Stalin, D. Roosevelt. Erabakiak: SESBek errepublika baltikoak eta Poloniako ekialdea anexionatzea adostu zen.
- Potsdam (1945eko uztaila): AEB, SESB, EB. Buruzagiak: Stalin, Churchill, Truman. Erabakiak: Naziek okupatutako lurraldeak itzultzea; Alemaniaren banaketa eta desmilitarizazioa; konponketak ordaintzea eta nazi errudunak zigortzea.
Kontzeptu garrantzitsuak
- Erromako martxa: Gobernuari presioa egiteko antolatu zen; horri esker, erregeak gobernuburu izendatzea lortu zuen.
- Reichstageko sutea (1933): Berlingo parlamentua erre zuten. Komunisten ekintza zela esan zen, baina ez da inoiz argitu.
- Labana luzeen gaua (1934): Hitlerrek SAren buruzagiak atxilotzea eta hiltzea agindu zuen.
- Kristal hautsien gaua (1938): Juduen aurkako indarkeria-ekintzak; Holokaustoaren lehen pausoa.
- Holokaustoa: 6 milioi juduren genozidioa.
- Antisemitismoa: Juduen aurkako ideologia eta legeak (lanbideak debekatuz).
- Nurembergeko epaiketa: Naziek egindako gerra-krimenen aurkako epaiketa.
- NBE (Nazio Batuen Erakundea): Aliatuek sortutako nazioarteko erakunde berria.