Federico Etxebarriaren Hitzaldia: Librekanbismoa vs. Protekzionismoa

Historia5,1 KB

TESTUA: Federico Etxebarriaren Hitzaldia Librekanbismoari eta Protekzionismoari Buruz

Kokapena

Testu hau lehen mailakoa da, garai hori bizi izan zuten pertsonek idatzi zutelako. Dokumentuaren izaera narratiboa eta lekukotasunezkoa da, eta, zehazki, gai ekonomikoa jorratzen du.

  • Idazketa Lekua eta Data: Mitina Bilbon idatzita dago, 1893ko abenduaren 9an.
  • Kronologia: Ma Kristinaren Erreinaldian (1885-1902) eta Berrezarkuntza Garaian (1875-1902) kokatzen da, 98ko krisia baino lehenago.
  • Egilea eta Hartzailea: Testuaren egilea pribatua da (Federico Etxebarria), eta hartzailea kolektiboa (herria eta gobernua).

Analisia

Testu honen helburua gobernuari lege librekanbista sinatu ez dezan eskatzea da. Analisi logikoarekin hasi baino lehen, izenburuko bi hitzak definitzea ezinbestekoa da:

Protekzionismoa: Estatuak produktu edo sektore jakin batzuei ematen dien sostengua, atzerriko komertzioa saihesteko.

Librekanbismoa: Estatuen arteko merkataritza truke libreak eta tarifarik gabeko aduanak dituen ekonomia sistema. Estatuak ez du esku hartu behar ekonomian.

Testua bi zatitan banatzen da:

  1. Lehenengo paragrafoan, Alemaniarekin ituna sinatzeak ekonomian izango lituzkeen ondorio txarrak azaltzen dira, adibidez, “lantegiei zauri hilgarria eragingo” zietela eta horrek porrot ekonomikoa ekarriko zuela.
  2. Bigarren paragrafoan, industriaren hondamendia ekiditeko, herritarrek gobernuari ituna ez sinatzeko eskatu behar diotela dio; hau da, gauzak orain dauden bezala geratzea eskatzen du, bestela, itun horrek Espainiako ekonomiari sekulako kalteak eragingo baitzizkion.

Testuingurua

Testuan aipatzen den itun hispano-alemaniarrak sortutako kexak ulertzeko, Berrezarkuntzaren garaira atzera jo behar dugu.

Berrezarkuntza eta Hazkunde Ekonomikoa

Berrezarkuntza garaian, industria asko garatu zen, batez ere meatzaritza eta siderurgia. Meatzaritzak arrakasta handia izan zuen ustiaketengatik eta esportazioarengatik. Meatzaritzaren kapitala kontrolatzen zutenek burgesak ziren, eta lortutako kapitala ontzigintzan eta metalgintzan inbertitu zuten. Garai hartan ere Bilboko Bankua ireki zen, trenbideekin hasi ziren eta Deustuko Unibertsitatea ireki zuten. Sekulako ekonomia garapen hori gertatzeko hainbat arrazoi zeuden:

  • Teknika kapitalistak.
  • Kokapena (itsasoa alboan).
  • Euskaldunen itsas tradizioak.
  • Eskulangile kualifikatua.
  • Aduanak kostaldean.
  • Kalitate bikaineko burdina.

Protekzionismoaren Rola

Protekzionismoari esker, meatzaritza kapital handia erakarri zuen atzerriatik Euskal Herrira. Izan ere, Britainia Handian burdin gutxi zegoen, baina Bizkaian asko eta kalitate onekoa. Gainera, meatzeak haize zabalekoak ziren eta itsasoa alboan zeukaten. Kapitalak Bizkaian asko handitu ziren.

Siderurgiaren Garapena

Lortutako kapital hori ontzigintzan, metalgintzan eta azpiegituretan inbertitu zen. Horrekin siderurgian garapen handia egon zen. Hasteko, lehengo Ibaizabal ezker Ibarreko enpresa siderurgiko handia eratu zituzten: Boluetako Santa Ana, Nuestra Señora de la Merced eta Nuestra Señora del Carmen. Atzerriko kapitalarekin beste enpresa batzuk agertu ziren, hala nola, The Bilbao River. Hauetan burges garrantzitsuak parte hartu zuten: Chávarri, Sota y Aznar… Azkenean, La Vizcaya eta La Iberia elkartu ziren eta 1902an Sociedad Altos Hornos de Vizcaya sortu zen.

Dilema Ekonomikoa

Siderurgiaren garapen horrengatik, librekanbismoaren eta protekzionismoaren arteko dilemak egon ziren. Horren aurrean, 1869an Laureano Figerola ministroak muga-zerga berria ezarri zuen, produktuei babesa emateko (protekzionismoa) eta industria produktuak emateko (librekanbismoa). Baina, geroxeago Canovasek muga zerga protekzionista berria ezarri zuen 1891an, eta horrek industria garapena bermatu zuen. Hala ere, zenbait urte geroago zenbait saio librekanbista agertuko dira, hala nola, itun hispano-alemaniarra (librekanbista) sinatzeko gaira.

Garrantzia

Testu honen garrantzia ukaezina da; izan ere, testu honekin itun hispano-alemaniarra deuseztatu egin zen, muga-zergen legea mantenduz. Horren ondorioz, 1907ko legeak Espainiako herri-lanetan material espainola erabiltzea derrigortzen zuen.

Industrializazioari esker migrazioa handitu zen, kulturen arteko talka, euskal abertzaletasuna eta oligarkia politiko eta ekonomikoa bermatuz. Gainera, 1902an Altos Hornos de Bizkaia eratu zen, eta honek, Euskal Herrian kapital kopuru handiak metatzea eragin zuen.

Beraz, XIX. mendean industrializazio garatu bazen ere, industria espainola eta euskalduna ez zeuden prest atzerriko produktu merkeagoei lehia egiteko, eta horregatik, Euskal fabrikak protekzionismoaren babesaren beharrean zeuden. Hona hemen hortaz, mitin-protesta honen beharra.

Deskargatu

PDF Word HTML