Materiaren egoerak eta lotura metalikoen propietateak

Kimika2,71 KB

Lotura metalikoen propietateak

Lotura metalikoek honako propietateak dituzte:

  • Fusio eta irakite-puntu altuak: Orokorrean, periodoan zehar handitu eta taldean txikitzen dira, nahiz eta salbuespenak egon.
  • Dentsitate altua: Egitura trinkoak osatzen dituzte.
  • Eroankortasuna: Eroale termiko eta elektriko oso onak dira.
  • Bestelakoak: Distiratsuak, zailak eta harikorrak dira.

Materiaren egoerak

Materiaren egoera partikulen arteko energia zinetikoaren eta erakarpen-indarren arteko balantzeak definitzen du.

Gasak

Molekulak distantzia handira daude eta mugimendu kaotiko konstantean daude. Molekulen batez besteko energia zinetikoa beraien arteko erakarpen-indarrak baino handiagoa da.

Likidoak

isuri daitezke eta ontziaren forma hartzen dute.

Solidoek erakarpen indar intermolekular handiak dituzte molekulak juntu mantentzeko eta lekuetan fijatzeko. Konprimagarritasun maila baxua, molekulen artean tarte txikia baitago.

Molekula hauek energia termiko bat daukate beraien lekuetan bibratuz. Tenperatura gora, bibrazio maila gora. Energia zinetikoa gora, molekulen arteko distantzia gora.

Sustantzia baten egoera partikulen arteko Energia Zinetikoak eta erakarpen indarrak definitzen du.

Egoera fase aldaketa bakoitiak, sistemaren energia mailaren aldaketa dakar.

-Solidotik likidora, prozesu endotermikoa, energia eman beharra, tenperatura gora.

-Likidotik gasera, prozesu endotermikoa, energia eman beharra, tenperatura gora.

-Likidotik gasera, energia maila gora, solidotik likidora baino indar intermolekular guztiak gainditu behar direlako.

Materiaren egoera zehazteko, energia zinetiko eta erakarpen indar intermolekularraren arteko balantzea

Fase diagrama:

Sustantzia baten egoera ezberdinak presio eta tenperatura ezberdinetan nola definitzen diren adierazten du.

-A-B zuzena: gas-likido egoerak banandu => likido oreka

-p= 1 atm fusio puntu nominala

-B puntu kritikoa (presio eta tenperatura kritikoa), ezin da egoera gaseoso eta likido bereiztu.

A-C zuzena: Gas likido egoerak banandu, oreka puntua.

A puntua: puntu hirukoitza, hiru puntuak orekan.

Deskargatu

PDF Word HTML