DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Musika oinarriak: notak, isiluneak, alterazioak eta konpas-adierazlea

Musika-n eguneratua2,78 KB

Musika-Oinarriak: Notak, Isiluneak eta Alterazioak

Musika-Figurak eta Balioak

Musika-figurak soinuaren iraupena adierazten dute. Hauek dira ohikoenak:

  • Biribila: 4 denbora
  • Zuria: 2 denbora
  • Beltza: 1 denbora
  • Kortxea: 1/2 denbora
  • Kortxerdia: 1/4 denbora

Isiluneek ere iraupen bera dute, baina isiltasuna adierazten dute.

Alterazio-Zeinuak

Alterazio-zeinuek notaren altuera aldatzen dute:

  • Sostenitua (#): Tonu erdia igotzen du.
  • Bemola (b): Tonu erdia jaisten du.
  • Bekoadroa (♮): Aurreko alterazioaren eragina ezeztatzen du.

Konpas-Adierazlea

Konpas-adierazleak bi zenbakiz osatuta dago:

  • Goiko zenbakia: Konpas bakoitzeko zati kopurua adierazten du.
  • Beheko zenbakia: Zati bakoitzak irauten duen figura mota adierazten du (adibidez, 4 = beltza).

Adibidea: 4/4 konpasean, lau...

Jarraitu irakurtzen "Musika oinarriak: notak, isiluneak, alterazioak eta konpas-adierazlea" »

Higidura: definizioak, magnitudeak eta ekuazioak

Fisika-n eguneratua3,39 KB

Gorputz bat, denboran zehar gorputz batean posizioa aldatzen badu, gorputza higitzen dela esaten dugu. Higidura erlatiboa da, behatzailearen arabera desberdina izan daitekeelako.

Higidura

Gorputz bat higitzen dela esaten dugu erreferentzia-sistemarekiko haren posizioa denbora igaro ahala aldatzen bada. Horregatik esaten da higidura erlatiboa dela. Erreferentzia-sistema finkoa dela esaten da, baina errealitatean hori ez da gertatzen, lurra mugitzen baita.

Posizioa

Une bakoitzean higikaria dagoen puntua. Definitzeko, erreferentzia-sistema behar dugu.

Erreferentzia-Sistema

Koordenatu-sistema da. Hiru mota daude:

  • Dimentsiobakarrak (x edo y ardatza)
  • Bidimentsionalak (x,y ardatzak)

Ibilbidea

Higikari baten posizio guztiak lortzen baditugu, sortzen den lerroa...

Jarraitu irakurtzen "Higidura: definizioak, magnitudeak eta ekuazioak" »

Biziaren antolakuntza mailak eta mantenugaien gida

Biologia-n eguneratua3,33 KB

Biziaren Antolakuntza Mailak

Izaki bizidunak egitura konplexu eta antolatuetan oinarritzen dira, maila sinpleenetatik hasi eta organismo osora iritsi arte. Hauek dira maila nagusiak:

Atomoa
Elementu baten ezaugarriak mantentzen dituen zatirik txikiena.
Molekula
Bi atomo edo gehiagoz (berdinak edo desberdinak) osatutako partikula. Materiaren propietateak dituen unitaterik txikiena da.
Makromolekula
Molekula handiak dira, polimero bezala ere ezagunak. Bizitzarako funtsezkoak dira, hala nola:
  • Gluzidoak
  • Lipidoak
  • Proteinak
  • Azido nukleikoak
  • Bitaminak
Zelula
Bizia duen unitaterik txikiena da.
Ehuna
Funtzio bereko zelulak elkartuz osatzen da. Lau mota nagusi daude:
  • Gihar-ehuna
  • Nerbio-ehuna
  • Ehun konektiboa
  • Ehun epiteliala
Organoa
Ehun multzo batek osatzen du, funtzio zehatz
...
Jarraitu irakurtzen "Biziaren antolakuntza mailak eta mantenugaien gida" »

Taulen funtzioa eta osagaiak: datu estatistikoak antolatzeko gida

Informatika-n eguneratua2,64 KB

Informazio Estatistikoaren Adierazpena: Taulen Funtzioa eta Osagaiak

Taulak oso erabilgarriak dira; batik bat, ikerketetan datu asko gobernatu behar direnean, edo grafikoak osatzeko euskarri gisa erabili behar direnean. Datuak taulatan antolatuz gero, informazioa azkar eskura daiteke, eta datuen arteko konparazioak eta loturak erraz egin.

Funtzio horiek behar bezala bete ditzaten, bi irizpide nagusi izan behar dira kontuan taulak egiteko garaian: batetik, taularen diseinua eta osagaiak zaindu behar dira; bestetik, zenbakiz ematen den informazioa erraz aurkitzeko moduan jarri behar da, eta esanahia aise ulertzeko moduan.

Taulen Osagai Nagusiak

  • Izenburua. Argia eta zehatza izan behar du, eta aditzak saihestu behar dira. Zer?, non? eta noiz? galderei
...
Jarraitu irakurtzen "Taulen funtzioa eta osagaiak: datu estatistikoak antolatzeko gida" »

Estatua: definizioa, eginkizunak eta gobernu motak

Gizarte zientziak-n eguneratua6,97 KB

  1. Eman Estatuaren definizioa eta azaldu Estatuaren elementuak.

Lurralde bat gobernatzen duen batasun politiko eta administratibo gorena da estatua.

  • Herritar multzo batek eta lurralde batek osatzen dute estatua.

  • Herritarrek eskubideak aitortu behar dituzte eta zergak ordaintzea ere.

  • Lege multzo bat dute, arautzen dute bizikidetza eta konstituzioa da arau nagusia.

  • Hala ere, zenbait erakunde sortzen dituzte, beren erabakiak betearazteko: polizia, ordena publikoa mantentzeko adibidez.

  1. Azaldu Estatuaren eginkizunak.

  • Nazioarteko harremanak sustatzen ditu: Enbaxadak eta kontsulatuak sortzen ditu beste herrialdeetan. Kasu gehienetan, estatuen arteko auziak era baketsuan konpontzen dira, hitzarmenen bidez adibidez.

  • Segurtasun nazionala bermatzen du: Ordena publikoa

...
Jarraitu irakurtzen "Estatua: definizioa, eginkizunak eta gobernu motak" »

Arte erromatarra: arkitektura eta eskultura, epe historikoak eta ezaugarriak

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,82 KB

Epe Historikoak

Erromako historian hiru epe nagusi bereizten dira:

  • Monarkia garaia
  • Errepublika garaia (K.a. VI. - K.a. I.): Garai honetan erromatarrak Italiar penintsulatik lehenengo eta gero Mediterraneotik zehar hedatu ziren.
  • Inperio garaia: K.a. 30. urtean hasi zen Augusto enperadorearekin. K.o. IV. mendean inperioa bitan zatitu zen: Mendebaldeko Inperioa, hiriburua Erroman; eta Ekialdeko Inperioa, hiriburua Konstantinoplan. Mendebaldeko Inperioa erori zen V. mendean germaniar inbasioen ondorioz, eta Ekialdekoak XV. mendera arte iraun zuen.

Arkitektura

Ezaugarri orokorrak

Erromatarrek oso izaera praktikoa izan zuten eta horregatik beraien arkitektura erabilgarria izango da. Beraz, garrantzi handiagoa ematen diote egiturari estetikari baino.

Arkitektura

...
Jarraitu irakurtzen "Arte erromatarra: arkitektura eta eskultura, epe historikoak eta ezaugarriak" »

Erantzun immunitario espezifikoa: B eta T linfozitoen funtzioak

Biologia-n eguneratua3 KB

Eider-Onin 3. Definitu erantzun immunitarioa. Azaldu erantzun immunitario espezifiko motak: zein da B eta T linfozitoen funtzioa?

Erantzun immunitarioa sistema immunitarioak antigenoren bat sartzen denean duen erreakzioa da.

Sistema immunitarioa

Sistema immunitarioa izaki bizidunok defendatzeko eta barruan sartzen diren kanpoko substantziak, antigenoak, ukatzeko ditugun mekanismoen multzoa da. Jarduteko modu berezia du: lehenik kanpoko defentsak aktibatzen dira eta ondoren barrukoak. Barruko erantzunetan bi motatakoak bereizten dira: erantzun ez-espezifikoa eta erantzun espezifikoa.

Erantzun espezifikoa: hirugarren defentsa-lerroa

Erantzun espezifikoa hirugarren defentsa-lerroa da eta hainbat ezaugarri ditu:

  • Erantzuna eragin duen antigenoaren aurka
...
Jarraitu irakurtzen "Erantzun immunitario espezifikoa: B eta T linfozitoen funtzioak" »

Zelularen biologia: organuluak, zelula zikloa eta zatiketa (mitosia eta meiosia)

Biologia-n eguneratua5,66 KB

Bi Organulu Mintzdun eta Mintz Gabekoen Egitura eta Funtzioa

Organulu Mintzdunak

  1. Mitokondrioak
    • Funtzioa: Zelula-arnasketa gertatzen da bertan.
    • Egitura: Bi mintz ditu, kanpokoa laua eta barrukoa tolestua (kristak).
  2. Kloroplastoa
    • Funtzioa: Fotosintesia egiten da bertan.
    • Egitura: Bi mintz dituen organulua da.

Organulu Mintz Gabekoak

  1. Golgi Aparatua
    • Funtzioa: Sintetizatutako substantziak eraldatu, zelulatik kanporatu eta molekulak eratu.
    • Egitura: Elkarren artean konektatu gabeko zaku (zisterna) batzuez osatua.
  2. Zentrioloak
    • Funtzioa: Zelula zatiketan parte hartzen dute.
    • Egitura: Zutik jarritako bi egitura zilindriko osatuz (9+0 eraketa).

Prokariotoaren eta Eukariotoaren Desberdintasunak eta Eukariotoaren Agertzea

Desberdintasunak

  • Zelula Eukariotoa: Material genetikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Zelularen biologia: organuluak, zelula zikloa eta zatiketa (mitosia eta meiosia)" »

Hezkuntza Inklusiboa: Paradigmak, Bilakaera eta Erronkak

Magisteritza-n eguneratua5,12 KB

Zergatik hitz egiten dugu Hezkuntza Inklusiboaz?

  • Desgaitasunaren paradigma-aldaketa XXI. mendean.
  • Hezkuntzaren paradigma-aldaketa: hezkuntza bereziaren bilakaera.
  • Hezkuntzaren ikuskera soziala, diferentziaren balio soziala.

Hezkuntza praktikak gizartea eraldatzeko tresna

Hezkuntza-praktikek gizartea eraldatzeko bidea irekitzen dute, ikuspegi hauek aldatuz:

  • Anormalak → Pertsonak
  • Berariazko instituzioak → Denontzako zerbitzu sozialak
  • Mehatxu diren pertsonak → Eskubidea duten pertsonak
  • Hitz gabeko pertsonak → Iritzia duten pertsonak

Desgaitasunaren paradigma-aldaketa XXI. mendean

Desgaitasuna duen pertsonak bizi, jolastu, lan egin eta erlazionatzen diren testuinguruaren eta gaitasun pertsonalen interakzioaren funtzioa da.

Arazoa ez da ikasleen “defizientzia”,...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Inklusiboa: Paradigmak, Bilakaera eta Erronkak" »

Kimikako oinarrizko kontzeptuak: atomoak, elementuak eta loturak

Kimika-n eguneratua2,79 KB

Kimikako Oinarrizko Kontzeptuak

Atomoa: Elkarrengandik bereizitako eta zatiezinak diren partikulak.

Elementuak: Atomo berdinak dituzten substantziak.

Konposatuak: Elementu desberdinetako atomo kopuru zehatzak elkartzen direnean eratzen direnak.

Partikula Subatomikoak

Elektroiak: Karga negatiboa eta masa oso txikia duten partikulak.

Protoiak: Karga positiboko partikulak, elektroiak baino handiagoak.

Neutroiak (N): Protoiaren masa berbera, baina ez karga elektrikorik.

Zenbaki Atomikoa eta Masa Zenbakia

Zenbaki atomikoa (Z): Elementu baten atomoen nukleoak duen protoi kopurua.

Masa zenbakia (A): Atomo baten nukleoan dauden protoi eta neutroi kopuruen batura. A = Z + N.

Isotopoak: Elementu beraren forma atomiko desberdinak, masa zenbaki berdinaz.

Orbital Atomikoa

Orbital

...
Jarraitu irakurtzen "Kimikako oinarrizko kontzeptuak: atomoak, elementuak eta loturak" »