Arte erromatarra: arkitektura eta eskultura, epe historikoak eta ezaugarriak

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,82 KB

Laburpena

Dokumentu honek Erromako historiako hiru epe nagusiak (monarkia, errepublika eta inperioa) azaltzen ditu, eta, ondoren, arte erromatarraren bi alor nagusiak: arkitektura eta eskultura. Arkitekturan materialak, eraikuntza-elementuak eta eraikin motak aztertzen dira; eskulturan ezaugarri errealistak, gaiak eta erabilitako materialak. Irakurleak ikasiko du erromatarrek zergatik hautatu zuten egitura estetikaren gainetik eta zer helburu zuten beren obra monumentalek.

Funtsezko puntuak

  • Erromako historia hiru epetan banatzen da: monarkia, errepublika (K.a. VI.-K.a. I.) eta inperioa.
  • Inperioa K.a. 30ean hasi zen Augusto enperadorearekin; K.o. IV. mendean Mendebaldeko eta Ekialdeko Inperioetan zatitu zen.
  • Mendebaldeko Inperioa V. mendean erori zen germaniar inbasioen ondorioz; Ekialdekoak XV. mendera arte iraun zuen.
  • Erromatarrek hormigoia edo mortairua asmatu zuten, eta honekin eraikin sendo eta iraunkorrak egin zituzten.
  • Eraikuntza-elementu nagusiak arku erdi-puntukoa eta gangak (kanoi-ganga, ertz-ganga eta kupula) ziren.
  • Erromatar eskulturak errealistak dira eta, Greziakoaren aurka, jantzita agertzen dira pertsonaiaren garrantzi soziala adierazteko.
  • Eskulturaren gai nagusia gizakia da, eta erretratuak eta erliebe historikoak dira gai ohikoenak.

Frogatu zeure burua

Epe Historikoak

Erromako historian hiru epe nagusi bereizten dira:

  • Monarkia garaia
  • Errepublika garaia (K.a. VI. - K.a. I.): Garai honetan erromatarrak Italiar penintsulatik lehenengo eta gero Mediterraneotik zehar hedatu ziren.
  • Inperio garaia: K.a. 30. urtean hasi zen Augusto enperadorearekin. K.o. IV. mendean inperioa bitan zatitu zen: Mendebaldeko Inperioa, hiriburua Erroman; eta Ekialdeko Inperioa, hiriburua Konstantinoplan. Mendebaldeko Inperioa erori zen V. mendean germaniar inbasioen ondorioz, eta Ekialdekoak XV. mendera arte iraun zuen.

Arkitektura

Ezaugarri orokorrak

Erromatarrek oso izaera praktikoa izan zuten eta horregatik beraien arkitektura erabilgarria izango da. Beraz, garrantzi handiagoa ematen diote egiturari estetikari baino.

Arkitektura monumentala (tamaina handikoa) izango da. Erromatarrek honen bitartez beraien handitasuna eta boterea adierazi nahi zuten.

Materialak

Material berria asmatu zuten: hormigoia edo mortairua (ura, harea, karea eta harriak). Honekin eraikin sendoak eta iraunkorrak egin zituzten. Adreilua ere erabili zuten eraikuntza zakarragoak egiteko. Haiekin batera marmola ere erabili zuten, batez ere tenpluetan. Hormigoia eta adreilua material pobreak eta merkeak direnez, dekorazio-elementu aberatsez estaltzen ziren; hau da, pinturaz edo mosaikoz.

Eraikuntza-elementuak

Arkua (erdi-puntukoa) eta ganga (kanoi-ganga, ertz-ganga eta kupula).

Eraikuntzak

Obra zibil handiak egin zituzten erromatarrek, eta aisiarako loturiko hainbat eraikin mota jaso zituzten. Hona hemen esanguratsuak: tenplua, antzokia edo teatroa, anfiteatroa, zirkua, termak, basilika, domus, insula, akueduktoa, galtzadak, zubiak eta estolderia.

Erromako Eskultura

Ezaugarri orokorrak

  • Oso izaera errealista, Grezia Klasikoaren idealizazioaren ordez. Salbuespena (eta ez beti) enperadoreen erretratuetan ematen da.
  • Grezian ez bezala, erromatar eskulturak jantzita agertzen dira, pertsonaiaren garrantzi soziala adierazteko.
  • Gai nagusia gizakia da, ez atleten ezta jainkoen irudiak.
  • Eskultoreen anonimatua.

Gaiak

  • Erretratuak: Helburua pertsonaia konkretu bat goraipatzea zen (enperadoreak, militarrak edota pater familias). Izan daitezke: buruak soilik, bustoa, gorputz osokoa zutunik, zaldi gainekoak...
  • Erliebe historikoak: Garaipen militarrak gehienbat, eta ez mitologikoak.

Materialak

  • Brontzea
  • Marmola

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein dira Erromako historiaren epe nagusiak?

Dokumentuaren arabera, hiru epe nagusi daude: monarkia garaia, errepublika garaia (K.a. VI.-K.a. I.) eta inperio garaia. Inperio garaia K.a. 30ean hasi zen Augusto enperadorearekin.

Zergatik dira erromatar eskulturak errealistak?

Grezia Klasikoaren idealizazioaren ordez, erromatar eskulturak errealistak dira, batez ere erretratuetan. Salbuespena enperadoreen erretratuak dira, nahiz eta ez beti.

Zein materialekin egin zuten erromatarrek eskultura?

Dokumentuak bi material aipatzen ditu: brontzea eta marmola.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan hasi zen Inperio garaia?
2. Zein material asmatu zuten erromatarrek eraikuntzarako?
3. Zein izan zen Mendebaldeko Inperioaren amaiera?
4. Zer izaera dute erromatar eskulturak Grezia Klasikoarekin alderatuta?
5. Zergatik agertzen dira erromatar eskulturak jantzita?
6. Zein da erromatar eskulturaren gai nagusia?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.