Estatua: definizioa, eginkizunak eta gobernu motak
Laburpena
Dokumentu honek estatuaren definizioa eta elementu nagusiak azaltzen ditu: lurraldea, herritarrak eta legeak. Era berean, estatuak betetzen dituen eginkizunak, diktadura eta monarkia motak eta errepublika motak deskribatzen ditu. Azkenik, merkatuko nekazaritza eta tresna ekonomiko berriak laburki aipatzen dira.
Funtsezko puntuak
- Estatua lurralde bat gobernatzen duen batasun politiko eta administratibo gorena da.
- Estatuaren elementuak: herritar multzoa, lurraldea, legeak eta konstituzioa, arau nagusia.
- Estatuaren eginkizunak: nazioarteko harremanak, segurtasun nazionala, ekonomia arautzea eta oinarrizko zerbitzuak ematea.
- Diktaduran botere guztia pertsona edo talde bakar batek du eta herritar gehienek ez dute parte hartzen.
- Monarkia konstituzionalean monarkak gobernu-zereginetan parte hartzen du; monarkia parlamentarioan ez.
- Errepublika parlamentarioan parlamentuak aukeratzen du estatuburua; errepublika presidentzialistan herritarrek zuzenean aukeratzen dute.
Eman Estatuaren definizioa eta azaldu Estatuaren elementuak.
Lurralde bat gobernatzen duen batasun politiko eta administratibo gorena da estatua.
Herritar multzo batek eta lurralde batek osatzen dute estatua.
Herritarrek eskubideak aitortu behar dituzte eta zergak ordaintzea ere.
Lege multzo bat dute, arautzen dute bizikidetza eta konstituzioa da arau nagusia.
Hala ere, zenbait erakunde sortzen dituzte, beren erabakiak betearazteko: polizia, ordena publikoa mantentzeko adibidez.
Azaldu Estatuaren eginkizunak.
Nazioarteko harremanak sustatzen ditu: Enbaxadak eta kontsulatuak sortzen ditu beste herrialdeetan. Kasu gehienetan, estatuen arteko auziak era baketsuan konpontzen dira, hitzarmenen bidez adibidez.
Segurtasun nazionala bermatzen du: Ordena publikoa eusten du mugen barruan eta haiek babesten dituzte kanpoko erasoen aurka.
Ekonomia eta lan harremanak arautzen ditu: Arauak sortzen ditu eta ekonomia-hazkundea sustatzeko politikak.
Oinarrizko zerbitzuak ematen dizkie: Biztanleei, hezkuntza, osasuna eta garraioa.
Azaldu diktaduraren ezaugarriak.
Pertsona edo talde bakar batek ditu estatuaren botere guztia.
Herritar gehienek ez dute parte hartzen.
Gobernuak ez ditu giza eskubideak aitortzen; berak ematen dituen legeak soilik errespetatzen ditu.
Gobernuak zapalkuntza erabiltzen du oposizio politiko oro ezabatzeko.
Herrialde askotan, demokrazia faltsuak daude, diktadura estaliak.
Nolakoak izan ahal dira monarkiak? Azaldu.
Monarkia konstituzionala: Monarka gobernu-zereginetan parte hartzen badu.
Monarkia parlamentarioa: Monarka bada estatuburua, baina gobernu-zereginik egiten ez badu; esaterako, Espainia monarkia parlamenatarioa da.
Definitu “errepublika” eta azaldu errepublika motak.
Estatuburutzat presidente bat duten estatuak dira errepublikak.
Errepublika parlamentarioa: Baldin eta parlamentuak aukeratzen badu estatuburua, eta estatuburua eta gobernuburua ez badira pertsona bera.
Errepublika presidentzialista: Baldin eta estatuburua eta gobernuburua pertsona bera badira eta herritarrek zuzenean aukeratzen badute estatuburua. Esaterako, Estatu Batuak errepublika presidentzialista bat da.
Merkatuko Nekazaritza
6) Merkatuko nekazaritza: zertan datza eta nola lortzen da hau?
Merkatuko nekazaritza: Salmenta du helburu baita ahalik eta etekin handia lortzea ere.
Ekoizpenaren espezializazioa: Labore bakar bat hazten da ustiategi bakoitzean.
Nekazaritza lanen mekanizazioa: Aukera ematen du langile kopurua murrizteko eta lanak denbora gutxiagoan eta kostu txikiagoekin egiteko.
Nekazaritza teknika aurreratuen erabilera: Ongarriak erabiltzen dira, baita errendimendu handiko haziak eta landareen gaixotasunak prebenitzen eta sendatzen dituzten produktuak ere.
Eskala handiko biltegiratze eta garraio eta merkaturatze sistemak: Urruneko merkatuetara iristen dira produktuak kostu txikiarekin.
Tresna Ekonomiko Berriak
10. Tresna ekonomiko berriak
Bai Amerikaren aurkikuntzaren ondorioz eta Afrika ertzetik Asiara iristeko bide berrien ondorioz, merkataritza eginkizunek kapital inbertsio handiak behar zituzten.
Merkataritza konpainietan biltzen ziren irabazi zein galerak banatzeko.
Bankariek kredituak eman zizkieten merkatariei eta txeke zein kanbio letren erabilera hedatu zen.
Banku jarduera gero eta garrantzitsuagoa zen eta horri eskerrak zenbait familia nabarmentzen hasi ziren.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da estatua?
Lurralde bat gobernatzen duen batasun politiko eta administratibo gorena da. Herritar multzo batek eta lurralde batek osatzen dute.
Zein dira errepublika motak?
Errepublika parlamentarioan parlamentuak aukeratzen du estatuburua, eta errepublika presidentzialistan estatuburua eta gobernuburua pertsona bera da eta herritarrek zuzenean aukeratzen dute.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.