DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

XVIII. eta XIX. mendeetako nekazaritza eta industria iraultzak: eraldaketa ekonomiko eta sozialak

Historia-n eguneratua2,58 KB

XVIII. mendeko nekazaritza hedapena

XVIII. mendean, nekazariek elikagai gehiago ekoizteko beharra zuten, eta horrek aldaketa ekonomikoak eragin zituen lehen sektorean. Hainbat hobekuntza eman ziren:

  • Nekazaritza teknikak hobetu ziren: makina berriak eta ongarriak erabiltzen hasi ziren.
  • Abeltzaintza hobetu zen: hortik aurrera, okela ez zen aberatsentzako bakarrik izan.
  • Nekazaritza egiturak aldatu ziren: herri lurrak pribatizatu zituzten.

Ondorioak:

  • Ekoizpenak gora egin zuen.
  • Teknologia eta makina berriak erabiltzean, eskulan soberakinak sortu ziren, eta nekazari askok hirietara emigratu behar izan zuten.

Pentsamolde berria

Gizartean eta ekonomian, liberalismo ekonomikoaren ideologia hedatu zen. Ekonomia hazkundea ekimen pribatuak eragiten zuela zioen...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. eta XIX. mendeetako nekazaritza eta industria iraultzak: eraldaketa ekonomiko eta sozialak" »

Estamentu gizartea eta klase gizartea: laburpena

Historia-n eguneratua1,47 KB

Estamentuzko gizartea:Antzinako erregimenaren gizarte antolakea non inmobilismo bertikala eta gizarte 2 zatitan zeuden, Pribilegiatuek eta ez pribilegiatuek. Klase gizartea: Aberaztasunen arabera banatzen zituen gizarte antolaketa eta goi erdi eta behe klasean banatzen ziren industria iraultza eta gero sortu zen gizarte antolaketa. Sindikatua:bere interesak defendatzeko sortutako langile elkarteak. Sozialismoa:Industria

iraultzaren garaiak langileei boterea ematea eta kapitalismoa suntsitzea helburua zen ideologi politikoa da.

Nukleoaren egitura: mintz nuklearra, nukleoplasma, kromatina eta nukleoloa

Biologia-n eguneratua1,07 KB

Nukleoa zelula eukariotaren osagai handiena da.

 Informazio genetikoa gordetzen du DNA eta zelularen funtzioak kontrolatu eta arduratzen da.

Nukleoaren egitura:

-Mintz nuklearra: Bi mintzez osatuta, bi mintzetan nukleo-poroak daude substantzia trukea egiteko

-Nukleoplasma: Nukleoaren barne-ingurunea urstua da.

-Kromatina: Histona deritzen proteina batzuez osatutako materiala da.

 Kromosomak eratzen dituzte molekula bakarra du, lineala eta oso luzea. Zelularen kromosoma kopurua eta kromatinazko harizpi kopurua berdinak dira.

-Nukleoloa: korpuskulu biribila mintzik gabea. Funtzio nagusia erribosomak eratzea da. Zelula batek nukleolo bat edo gehiago izan daitezke.

Atomoaren eredu atomikoa: nukleoa, protoiak, neutroiak eta masa-zenbakia

Kimika-n eguneratua1,35 KB

GAUR EGUNGO EREDU ATOMIKOA: James Chadwick 1891-1974 oinarrizko beste partikula bat aurkitu zuen nukleo barruan:neutroia, ia protoiak besteko masa duena baina karga elektrikorik ez duena.

Nukleoa:
Atomoaren parte zentrala.Bertan protoiak eta neutroiak daude:
•Protoia deritzon partikulak 1.6 x 10
-19 C-eko karga elektriko positiboa du, eta masa 1.67x 10-27 kg-koa.
•Neutroia izeneko partikulak ez du kargarik eta haren masa protoien masaren berdina da.

•Geruza:
Atomoaren kanpoaldea, non elektroiak dauden. Elektroien karga elektrikoa negatiboa da, eta protoien kargaren balio absolutu bera du elektroien masa --- 9.11 x 10-31 kg ----
protoiena baino 2000 aldiz txikiagoa da

Orbitalak: Nukleoaren inguruko eskualdeak dira, eta haietan nahiko handia
...
Jarraitu irakurtzen "Atomoaren eredu atomikoa: nukleoa, protoiak, neutroiak eta masa-zenbakia" »

Erreakzio kimikoak: eredu atomiko-molekularra, legeak eta kalkulu kimikoak

Kimika-n eguneratua4,7 KB

Eredu Atomiko-Molekularra eta Erreakzio Kimikoak

Eredu atomiko-molekularra: Erreakzio kimiko baten hasieran, atomoen arteko loturak (ionikoak, kobalenteak zein metalikoak) apurtu egiten dira. Ondorioz, erreaktiboak desagertu egiten dira, nahiz eta osatzen zituzten atomoak bertan geratzen diren. Erreakzioaren ondoren, atomoen artean lehengoak ez bezalako beste lotura batzuk sortzen dira, substantzia berriak (produktuak deiturikoak) eratuz (baina atomoak berdinak dira).

Talken Eredua

Talken eredua: Molekulak etengabe mugitzen ari direla kontuan hartuta, aldaketa kimikoak osagai kimikoen arteko talken bidez gertatzen direla esaten da. Hala ere, talka guztiek ez dituzte erreakzioak sortzen; hiru baldintza bete behar dira:

  1. Molekula egokien arteko talka
...
Jarraitu irakurtzen "Erreakzio kimikoak: eredu atomiko-molekularra, legeak eta kalkulu kimikoak" »

Antzinako Egipto: zibilizazioaren gakoak eta gizarte egitura

Latina-n eguneratua3,22 KB

Antzinako Egipto: Zibilizazioaren Sarrera

Duela 5.000 urte baino gehiago, Afrikako ipar-ekialdean, Historiako zibilizazio garrantzitsuenetako bat sortu zen. Egiptoar inperioa oso handia zen, baina biztanleak Nilo ibaiaren ertzetako lur-zerrenda estu batean biltzen ziren.

Lur Beltzak eta Lur Gorriak

Egiptoarrek "lur beltzak" esaten zioten zerrenda horri, Nilo ibaiko urek eremu horretan lokatz iluna eta oso emankorra uzten zutelako. Lur beltzez gain, "lur gorriak" zeuden, hau da, basamortuak.

Lur gorriak bi arrazoirengatik ziren garrantzitsuak:

  • Ondoko herrialdeetako inbasioen aurkako babes naturala izateagatik.
  • Eraikuntzarako metal preziatuak eta harria erauzten zirelako handik.

Faraoiaren Agintea eta Dinastiak

Antzinako Egiptoren jatorria K.a. 3100....

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Egipto: zibilizazioaren gakoak eta gizarte egitura" »

Ekosistemen segidak, karbonoaren eta nitrogenoaren zikloak eta hautapen naturala

Biologia-n eguneratua2,66 KB

Bigarren mailako segidak

1- Ekosistema heldu batek aldaketa handiak jasan ditzake, bai hondamendi naturalen eraginez (suak, uholdeak...), bai giza jardueren eraginez (basoak botatzea, euri azidoa...).

2- Ekosistema heldugabe bihurtzen da.

3- Apurka-apurka berriro antolatzen hasten da.

4- Berreskuratzen ari diren espezieen ordez, beste batzuk agertzen dira, eta harreman konplexuagoak sortzen dira.

5- Askotan, klimax komunitate bihurtzen dira berriro, baina hondamendia oso bortitza izan bada, posible da ekosistema ez berreskuratzea eta basamortu bat agertzea.

Karbonoaren zikloa

1- Karbono-depositu nagusia atmosfera da. Uretan kantitate txikiak daude disolbaturik.

2- Fotosintesia egiten duten organismoek atmosferan dagoen karbono dioxidoa (CO2) finkatzen...

Jarraitu irakurtzen "Ekosistemen segidak, karbonoaren eta nitrogenoaren zikloak eta hautapen naturala" »

Frantziako Iraultzaren etapak: kronologia eta ezaugarriak

Historia-n eguneratua3,55 KB

Frantziako Iraultzaren Etapak: Kronologia eta Ezaugarriak

Asanblea Konstituziogilea

Data: 1789-1791

Helburua

  • Antzinako Erregimena desagerraraztea.
  • Konstituzio bat idaztea.

Sistema politikoa

Parlamentuzko monarkia

Neurriak

  • Eskubide feudalak abolitzea.
  • Giza eta Herritarren Eskubideen Adierazpena.
  • Konstituzioa* (subiranotasun nazionala, botere banaketa: legegilea asanblea, betearazlea erregea, judiziala epaileak; sufragio zentsitarioa).

Gertaerak

  • Bastilla hartzea.
  • Landa-eremuetan nobleen gazteluak erasotzea eta erretzea.

Asanblea Legegilea

Data: 1791-1792

Helburua

  • Burgesek iraultza gelditzea nahi zuten.
  • Herri xeheak aldaketa sakonagoak nahi zituen.

Sistema politikoa

Parlamentuzko monarkia

Neurriak

  • Emigratuen ondasunen aurkako dekretua.
  • Elizjendea kanporatzeko dekretua.
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultzaren etapak: kronologia eta ezaugarriak" »

ADNaren funtzioa eta kromosomen egitura

Biologia-n eguneratua2,65 KB

Nukleoa: ADNari loa tutako proteina metaketa bat da, eta bertan sortzen da ARNak.

Adn: Informazio genetikoa biltzen duen molekula da.

Zatiketa zelularrarik gertatzen ez denean, ADNak zuntz laxo luzeen forma izaten du; hori kromatina deritzo. Zatiketa zelularra gauzatuatzen denan lehenbizi bikoiztu egiten da ADNa eta gero kromosomak eratu arte kondentsatu egiten da.

Nukleo bilkina: babesten eta bereizten du nujleoaren edukia.

MIntz bikoitz batek osatzen du, eta gune jakin butzuetan nukleoaren poroak deritzen kanal batzuk ditu.

Kromosomak: ADNzatiketa zelularra hasi baino lehen bikoizten dela.

Bikoiztearen ondorioz sortutako kopietako vbakoitza da. Zatiketa zelularra hasten denean bi kromatido berdin ditu kromosoma batek. kromatida ahizpak zentromeroa_...

Jarraitu irakurtzen "ADNaren funtzioa eta kromosomen egitura" »

Historiaurrea: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa

Arteak eta humanitateak-n eguneratua6,57 KB

1. gaia: Historiaurrea

Zer da historiaurrea?

Historiaurrea lehen hominidoak agertu zirenetik (duela bost milioi urte) idazkera asmatu zenera arte (duela 5.000 urte inguru) igarotako aldia da.

Historiaurreari buruz dakizkigun gauzak arkeologiari esker ateratakoak baino ez dira, historiaurreko gizakiek ez baitziguten utzi inolako agiri idatzirik.

Aztarna arkeologikoak aurkitu eta horien azterketak egin ahala, ondorio berriak ateratzen dira.

Zer da hominizazio prozesua?

Gizakiok hominizazioaren emaitza gara. Eboluzio prozesu luze horren bidez, beste primate batzuengandik bereizten gaituzten ezaugarriak hartzen joan ginen. Eboluzio horretan gertatutako eraldaketa fisiko nagusiak honako hauek izan dira:

  • Gizakia hankabikoa bihurtzea.
  • Eskuak beste hainbat
...
Jarraitu irakurtzen "Historiaurrea: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa" »