Erantzun immunitario espezifikoa: B eta T linfozitoen funtzioak
Laburpena
Dokumentu honek erantzun immunitario espezifikoaren oinarriak azaltzen ditu: sistema immunitarioaren defentsa-mekanismoak, erantzun espezifikoaren ezaugarriak eta parte hartzen duten zelulak. B eta T linfozitoen eginkizunak, NK zelulak eta immunitate humoralaren eta zelularraren arteko bereizketa ere jorratzen dira.
Funtsezko puntuak
- Sistema immunitarioak antigenoak ukatzeko mekanismoen multzoa osatzen du, eta bi erantzun mota bereizten dira: ez-espezifikoa eta espezifikoa.
- Erantzun espezifikoa hirugarren defentsa-lerroa da eta autotolerantzia, antigeno espezifikotasuna eta oroimen immunologikoa ditu.
- B linfozitoak hezur-muinean sortzen dira eta immunitate humoralaren arduradunak dira; zelula plasmatikoek immunoglobulinak sortzen dituzte eta oroimen zelulek antigenoa gogoratzen dute.
- T linfozitoak hezur-muinean sortzen dira baina timoan bereizi eta heltzen dira; immunitate zelularraren arduradunak dira.
- T zitotoxikoek (T8) infektatutako edo tumoral zelulak suntsitzen dituzte, eta T laguntzaileek (T4) zitozinak jariatzen dituzte beste zelulen erantzuna eragiteko.
- NK zelulek ekintza zitotoxikoa dute eta B eta T linfozitoen erantzuna erregulatu dezakete zitozinen bidez.
Eider-Onin 3. Definitu erantzun immunitarioa. Azaldu erantzun immunitario espezifiko motak: zein da B eta T linfozitoen funtzioa?
Erantzun immunitarioa sistema immunitarioak antigenoren bat sartzen denean duen erreakzioa da.
Sistema immunitarioa
Sistema immunitarioa izaki bizidunok defendatzeko eta barruan sartzen diren kanpoko substantziak, antigenoak, ukatzeko ditugun mekanismoen multzoa da. Jarduteko modu berezia du: lehenik kanpoko defentsak aktibatzen dira eta ondoren barrukoak. Barruko erantzunetan bi motatakoak bereizten dira: erantzun ez-espezifikoa eta erantzun espezifikoa.
Erantzun espezifikoa: hirugarren defentsa-lerroa
Erantzun espezifikoa hirugarren defentsa-lerroa da eta hainbat ezaugarri ditu:
- Erantzuna eragin duen antigenoaren aurka bakarrik doa; beraz, inguruko zelulak ez ditu kaltetuko.
- Autotolerantzia du: berea eta ez dena bereizten ditu sistemak, eta horrela bere osagaiak ez ditu kaltetzen.
- Oroimen immunologikoa dauka: antigenoak gogoratzeko gaitasuna duenez, antigeno berdinarekin berriro kontaktuan jarraitzean erantzuna azkarragoa eta eraginkorragoa izango da.
Erantzun espezifikoan parte hartzen duten zelulak
Erantzun espezifikoan hauek hartzen dute parte:
B linfozitoak (immunitate humoralaren arduradunak)
Hezur-muinean sortzen dira eta immunitate erantzun espezifiko humoralaren arduradunak dira. Bi mota nagusi daude:
Zelula plasmatikoak: Immunoglobulinak (antigorputzak, Ig) sortzen dituzte; hauek patogenoetara joan eta inaktibatu edo neutralizatzen dituzte.
Oroimen zelulak: Antigenoa gogoratzen dute; gorputzean mantenduko dira eta antigeno berdinarekin kontaktuan jartzean aktibatuko dira.
T linfozitoak (immunitate zelularraren arduradunak)
Hezur-muinean sortzen dira, baina timoan bereizi eta heltzen dira. Immunitate erantzun espezifiko zelularraren arduradunak dira. Bi mota nagusi daude:
T linfozito zitotoxikoak edo T8: Patogenoek, zelula tumoralek edo bestelako arrotzek infektatutako gorputzeko zelulak suntsitzen dituzte.
T linfozito laguntzaileak edo T4: Zitozinak jariatzen dituzte eta horiek beste zelula batzuen erantzuna eragiten dute.
NK zelulak (natural killer)
NK zelulak bi funtzio nagusi dituzte:
- Ekintza zitotoxikoa: Patogenoekin eta zelula tumoralekin infektatutako zelulen apoptosia eragiten dute.
- Erregulazio-ekintza: B eta T linfozitoen erantzuna errazten edo erregulatzen duten zitozinak askatu ditzakete.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da erantzun immunitario espezifikoa?
Sistema immunitarioak hirugarren defentsa-lerroan ematen duen erantzuna da, antigeno jakin baten aurka soilik jarduten duena. Autotolerantzia eta oroimen immunologikoa ditu.
Zein da B linfozitoen funtzioa?
B linfozitoak immunitate humoralaren arduradunak dira. Zelula plasmatikoek immunoglobulinak (antigorputzak) sortzen dituzte patogenoak inaktibatzeko, eta oroimen zelulek antigenoa gogoratzen dute.
Zein da T linfozito zitotoxikoen eta laguntzaileen arteko aldea?
T zitotoxikoak (T8) patogenoek edo zelula tumoralek infektatutako zelulak suntsitzen dituzte. T laguntzaileak (T4) zitozinak jariatzen dituzte beste zelulen erantzuna eragiteko.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.