Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Nerbio sistema: egitura eta funtzioak

Biologia-n eguneratua2,88 KB

Telentzefaloa (Garuna)

Gero eta konplexuagoa da, eta garun-azala garatzen joan da. Ugaztunetan dago garatuen, eta gizakietan barruko espazio gehiena okupatzen du. Azalera oso biribilkatuta dago, eta zirkunboluzioak eta zisurak eratzen ditu.

Mesentzefaloa

Ikusmenarekin eta entzumenarekin lotutako tuberkulu batzuk dira.

Erronbentzefaloa (Zerebeloa)

Mesentzefaloaren eta bizkarrezur-muinaren artean dago. Metentzefaloak (zubia eta zerebeloa) eta mielentzefaloak (bizkarrezur-erraboila) osatzen dute. Bizkarrezur-erraboilak metentzefaloa eta bizkarrezur-muina lotzen ditu.

Bizkarrezur-muina

Entzefaloaren oinarritik bigarren gerri-ornora bizkarrezurraren barrutik doan nerbio-hodia da. Ependimo izeneko erdiko hodi txiki bat dauka, materia grisarekin inguratuta,...

Jarraitu irakurtzen "Nerbio sistema: egitura eta funtzioak" »

Ekosistemaren oinarrizko kontzeptuak eta egitura trofikoa

Biologia-n eguneratua2,7 KB

Ekosistemaren oinarrizko kontzeptuak

  • Ekosistema: leku batek izaten dituen baldintzak eta han bizi diren izakiak eta haien arteko harremanak.
  • Biotopoa: lekua eta haren baldintzak.
  • Biozenosia: leku jakin batean bizi diren izaki bizidunen multzoak eta haien harremanak.
  • Faktore biotikoak: biotopoan dauden izaki bizidunekin eta haien arteko harremanekin lotutako faktoreak; izaki bizidunek egokitzen dira.
  • Faktore abiotikoak: leku horretan izaki bizidunengan eragina duten faktoreak (adibidez, tenperatura, hezetasuna, argia, etab.).
  • Tolerantzia mugak: espezie baten jasan ditzakeen baldintzen mugak — gehienezkoak eta gutxienekoak.
  • Eremu optimoa: espezie baterako baldintza onenak.
  • Populazioa: ekosistema bereko eta espezie bereko organismoen taldea, elkarrekin
...
Jarraitu irakurtzen "Ekosistemaren oinarrizko kontzeptuak eta egitura trofikoa" »

Giza aparatuak eta funtzioak: digestioa, arnasketa eta nerbio sistema

Biologia-n eguneratua2,81 KB

Giza Aparatuak eta Funtzioak

Nutrizio Funtzioa

Digestio Aparatua

Funtzioa:
Mantenugaiak eta energia eskuratzea.
Deskribapena:
Janaria digeritzen dugu, eta janariko mantenugaiak zeluletara iristen dira.

Arnas Aparatua

Funtzioa:
Gasak trukatzea.
Deskribapena:
Oxigenoa hartzen dugu mantenugaiak erretzeko; karbono dioxidoa botatzen dugu, kaltegarria delako.

Zirkulazio Aparatua

Funtzioa:
Hainbat gai garraiatzea.
Deskribapena:
Mantenugaiak, oxigenoa eta hondakinak garraiatzen ditu. Bihotza da motorra.

Iraitz Aparatua

Funtzioa:
Hondakinak kanporatzea.
Deskribapena:
Hondakinak kanporatzen ditugu, giltzurrunen eta maskuriaren laguntzarekin, baita izerdiaren bidez ere.

Erlazio Funtzioa

Nerbio Aparatua

Funtzioa:
Gainerako sistemak zaindu eta koordinatzea.
Deskribapena:
Nerbioen
...
Jarraitu irakurtzen "Giza aparatuak eta funtzioak: digestioa, arnasketa eta nerbio sistema" »

Giza ugaltze-aparatua: emakumearen eta gizonaren egitura eta funtzioak

Biologia-n eguneratua2,34 KB

Emakumearen Ugaltze-Aparatua

Obulutegiak

Gonada emeak dira. Tamaina arbendol baten antzekoak dira. Obulu heldugabe ugari dituzte; oraindik sabelean dagoenean eratzen dira. Gainera, obulutegiek sexu-hormona emeak jariatzen dituzte, hala nola estrogenoak eta progesterona.

Falopioren Tronpak

Bi hodi dira, eta obulutegiak eta umetokia lotzen dituzte. Zabalgune bat dute, obulua jasotzeko luzakinekin. Bertako zilioek obulua umetokira eramaten laguntzen dute.

Umetokia edo Uteroa

Tamaina udare baten antzekoa da. Pareten epitelioari endometrio deritzo. Haren barruan enbrioia ezartzen eta elikatzen da.

Bagina

Horma malguak dituen konduktu bat da, eta umetokia kanpoaldearekin lotzen du.

Umetoki-lepoa edo Zerbixa

Umetokia eta bagina lotzen dituen atal estuagoa da....

Jarraitu irakurtzen "Giza ugaltze-aparatua: emakumearen eta gizonaren egitura eta funtzioak" »

Osasuna eta genetika: oinarrizko kontzeptuak, gaixotasunak eta ADNa

Biologia-n eguneratua3,19 KB

Osasuna

Osasuna: Definizioa

Osasuna (OMEren arabera): ongizate fisiko, mental eta sozial osoko egoera da.

Osasun Egoeraren Faktoreak

  • Herentzia (faktore genetikoak)
  • Ingurunea (ingurumen-faktoreak)
  • Portaera (faktore pertsonalak)
  • Osasun sistema erabiltzeko aukera

Osasunaren Faktore Erabakigarriak

  • Bizitzeko era eta osasun-ohiturak
  • Ingurunea
  • Biologia
  • Osasuna zaintzeko sistema

Arrisku Faktoreak

Arrisku faktorea pertsona edo pertsona-talde batean hautematen den egoera edo ezaugarria da, gaixotasun bat garatu edo sortzeko probabilitatearekin erlazionaturik dagoena. Egoera edo ezaugarri hauek ez dira derrigorrez gaixotasunaren kausa izan behar, gertakariarekin erlazionaturik daude soilik.

Arrisku Faktore Aldagarriak

Pertsonen portaerari dagozkionak.

Arrisku Faktore

...
Jarraitu irakurtzen "Osasuna eta genetika: oinarrizko kontzeptuak, gaixotasunak eta ADNa" »

Emakumezkoen eta gizonezkoen ugaltze-aparatuaren atalak eta metodo antisorgailuak

Biologia-n eguneratua2,91 KB

Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren atalak

  • Obulutegiak: Arbendola baten forma eta tamaina dute. Lotailu baten bidez umetokiari lotuta daude. Haietan obuluak heltzen dira.
  • Falopioren tronpak: Obulutegi bakoitza umetokiarekin lotzen duten hodiak dira. Barrualdea zilioz estalita dute, obulua bultzatzeko.
  • Umetokia: Organo hutsa da, eta barrualdea odol-hodi ugariko epitelio batez, endometrioaz, estalita dago. Epitelio horretan ezartzen da obulu ernaldua. Umetoki-lepoa deritzon estugune bat du, baginarekin lotua.
  • Bagina: Pareta gihartsuko hodia da, eta umetokia kanpoaldearekin lotzen du. Haren beheko muturra irekigune baginalaren bitartez zabaltzen da kanpoaldera.
  • Klitoria: Nerbio bukaera ugari dituen organoa da; horregatik da hain sentibera. Ezpain txikiek
...
Jarraitu irakurtzen "Emakumezkoen eta gizonezkoen ugaltze-aparatuaren atalak eta metodo antisorgailuak" »

Gantz azidoen metabolismoa: β-oxidazioa eta energia

Biologia-n eguneratua2,46 KB

Gantz Azidoak eta Haien Metabolismoa

Gantz-azidoak matrize mitokondrialean degradatzen dira β-oxidazioa izeneko bide metabolikoaren bidez. Gantz-azido katearen erabateko degradazioa lortu arte errepikatzen diren lau erreakzioen sekuentzia da:

  • Deshidrogenazioa
  • Hidratazioa
  • Oxidazioa
  • Tiolisia

Prozesu honetan, bi karbono atomoko unitateak askatzen dira: azetil-CoA molekulak, hain zuzen ere. Azetil-CoA horiek ondoren Krebsen zikloan sartuko dira; eta, erreduzitu diren koentzimak, aldiz, arnas katean oxidatuko dira. Azil-CoA molekula berriak beste β-oxidazio bati ekiten dio, eta berriro bi karbono galtzen ditu. Prozesu horrek gantz-azidoa guztiz degradatu arte jarraitzen du. Horretarako, zenbait β-oxidazio edo helize-bira beharko dira, eta bira horien...

Jarraitu irakurtzen "Gantz azidoen metabolismoa: β-oxidazioa eta energia" »

Ugalketa-aparatuaren fisiologia eta glukosaren metabolismoa

Biologia-n eguneratua2,54 KB

Ugalketa-aparatuaren fisiologia

29. Aukeratu baieztapen faltsua:

  1. Umetokian aldi proliferatiboa eta aldi jariatzailea daude.
  2. Obulategian aldi folikularra eta aldi luteinikoak daude.
  3. Obulazioan, 14. egunean gutxi gorabehera, obulua obulutegitik askatzen da.
  4. LH eta FSH-ren pikoak izaten direnean obulazioa gertatzen da.
  5. Fase luteinikoan folikulua eraldatzen da gorputz luteo bilakatzeko.

30. Hazkunde hormonaren ekintza hauen artean zein da zuzena?

  1. Anabolismo proteikoa sustatzen du.
  2. Lipolisia estimulatzen du.
  3. Hazkuntza sustatzen du.
  4. Glukosaren kontsumoa gutxitzen du.
  5. Denak dira hazkunde hormonaren eraginak.

Metabolismoa

Koentzimak redox erreakzioetan:

  • FAD (flabina eta adeninaren dinukleotidoa)

Molekula hauek hidrogenoaren garraiatzaile moduan aritzen diren koentzimak...

Jarraitu irakurtzen "Ugalketa-aparatuaren fisiologia eta glukosaren metabolismoa" »

Animalia ornogabeak: anelidoak, moluskoak, artropodoak eta ekinodermoak

Biologia-n eguneratua3,62 KB

Anelidoak

Metazoo erreinuko ornogabe eta benetako organodunak dira anelidoak. Gorputza eraztun itxurako segmentu ugariz dute osatuta. Anelidoek bi bizimodu mota dituzte: bata egunekoa, bestea ilunekoa. Honen arabera, barruko antolamendua aldatzen da, hiru klase bereiziz: oligoketoak (lur-zizareak), poliketoak (itsas zizareak) eta hirudineoak (izainak).

Azalaren bitartez arnasten dute, eta gas-trukea gerta dadin, ezinbestekoa da azala hezea egotea. Zirkulazio-aparatu itxia dute; hau da, odolak hodien barnealdetik zehar zirkulatzen du.

Moluskoak

Moluskoak animalia ornogabe, organodun eta kanpo-eskeletodunak dira. Bigunak dira eta burua, erraiak eta oina dituzte. Batzuek oskoleta ere badute.

Gasteropodoak

Kanpo-oskola duten, oinak sabelean dituzten...

Jarraitu irakurtzen "Animalia ornogabeak: anelidoak, moluskoak, artropodoak eta ekinodermoak" »

Urdailaren eta heste lodiaren egitura: geruzak, zatiak eta peritoneoa

Biologia-n eguneratua3,03 KB

Urdailaren 3 geruza: -Serosoa: mesotelio izeneko geruza batez tapizatutako ehun konektibo laxoz osatuta, urdaila bere hadadura osan biltzen du. -Mukosa: Ehun konjuntibo nahiko trinkoak osatzen du, non odol hodi, hodi linfatiko eta nerbio akabera ugari dauden. -Muskularra: Barruan 3 gihar liso geruza daude: barnekoa, ertaina eta kanpokoa. Tunika muskular gastrikoa gihar gastrikotzat har daiteke, bere uzkurdurei esker.


Heste lodia: Materiala koloneko goranzko, beherazko eta zeharkako zatietan eta sigmoidean zehar igarotzen da eta azkenik, ondoestera. Hortik hondakinak organismotik kanporatzen dira. Heste lodia itsuan hasten da. Itsua barne peritoneoa da eta bermiforma gehigarria ere. Hauek dira bere zatiak: Itsua: -Heste lodiaren zatirk hurbilenean
...
Jarraitu irakurtzen "Urdailaren eta heste lodiaren egitura: geruzak, zatiak eta peritoneoa" »