Zelula eukariotikoaren organuluak eta egiturak: laburpena
Zitoplasma (Zitosola, Hialoplasma)
Zitoplasma zelularen barneko ingurunea da, mintz plasmatikoaren eta nukleoaren artean dagoena. Funtzio nagusiak:
- Biskositatea erregulatzen du.
- Disoluzio indargetzailea da (pH-a erregulatzen du).
- Erreakzio metaboliko gehienak gauzatzeko lekua da: glukolisia, hartzidura eta biomolekulen sintesia, besteak beste.
- Organuluen sostengua da.
Erribosomak
Oro har, zelula guztietan daude (espermatozoideetan ez, globulu gorrietan urriak dira). Kokalekua:
- Aske, zitosolean.
- Isolatuta edo taldeetan (polirribosomak).
- EE pikordunean.
- Mintz nuklearraren kanpoaldean ere bai.
- Mitokondrioetan eta kloroplastoetan (70S motakoak).
Lisosomak
Mintz batez inguratutako besikulak dira, eta biomolekulak hidroliza ditzaketen 50 digestio-entzima inguru...