Urdailaren eta heste lodiaren egitura: geruzak, zatiak eta peritoneoa

Biologia-n eguneratua3,03 KB

Laburpena

Dokumentuak urdailaren hiru geruza (serosa, mukosa eta muskularra) eta heste lodiaren zatiak deskribatzen ditu: itsua, kolona (goranzkoa, zeharkakoa, beheranzkoa eta sigmoidea) eta ondestea. Era berean, sabeleko organoak lotzen dituzten peritoneoaren tolesturak azaltzen ditu, hala nola mesoa, lotailuak eta epiploia.

Funtsezko puntuak

  • Urdailaren hiru geruzak: serosa, mukosa eta muskularra (hiru gihar liso geruzarekin).
  • Heste lodia itsuan hasten da, eta ileonak balbula ileokekalaren bidez lotzen dio.
  • Goranzko eta zeharkako kolonak ura eta elektrolitoak xurgatzen dituzte, besteak beste potasioa eta sodioa.
  • Beheranzko kolonak materia fekalak biltegiratzen ditu uzkitik kanporatu arte.
  • Ondestean barneko esfinterra muskulu laua da eta kanpokoa muskulu estriatua.
  • Mesoa, lotailuak eta epiploia peritoneoaren tolesturak dira, organoak sabeleko hormara lotzen dituztenak.

Frogatu zeure burua

Urdailaren 3 geruza: -Serosoa: mesotelio izeneko geruza batez tapizatutako ehun konektibo laxoz osatuta, urdaila bere hadadura osan biltzen du. -Mukosa: Ehun konjuntibo nahiko trinkoak osatzen du, non odol hodi, hodi linfatiko eta nerbio akabera ugari dauden. -Muskularra: Barruan 3 gihar liso geruza daude: barnekoa, ertaina eta kanpokoa. Tunika muskular gastrikoa gihar gastrikotzat har daiteke, bere uzkurdurei esker.


Heste lodia: Materiala koloneko goranzko, beherazko eta zeharkako zatietan eta sigmoidean zehar igarotzen da eta azkenik, ondoestera. Hortik hondakinak organismotik kanporatzen dira. Heste lodia itsuan hasten da. Itsua barne peritoneoa da eta bermiforma gehigarria ere. Hauek dira bere zatiak: Itsua: -Heste lodiaren zatirk hurbilenean agertzen den peritoneo barneko poltsa.- Ileona, heste meharraren azken zatia, heste lodiari lotzen zaio balbula ileokekalaren bidez, eta irteerarik gabeko heste lodiaren beherazko zati bat utziz egiten du, itsu bezela ezagutzen den zatia dena.
Kolona: koloneko zatiak hauek dira:- Goranzko kolona: Heste lodiaren bigarren sekzioa da, posizio bertikalean dagoena. Bere funtzio nagusia ura eta elektrolitoak xurgatzea da, potasioa eta sodioa adibidez. -Zeharkako kolona: Hirugarren zatiari egiten dio erreferentzia.Kolonaren sekziorik luzeena da eta gehien mugitzen dena. Gutxi gora behera 45cmko luzera du eta goranzko kolonaren antzera, elektrolitoak eta ura xurgatzea da bere funtzio nagusia. -Beheranzko kolona: Zeharkakokoloniaren atzetik doan heste lodiari dagokion zatia da. Ondoren sigmoide kolona dago. Bere funtzio nagusia materia fekalak biltegiratzea da, ondoren uzkitik kanporatzen diren arte. -Kolon sigmoidea: Heste lodiaren azken zatia da, s letraren antza daka eta 40cm inguruko luzera. Paretak muskularrak dira eta uzkurtu egiten dira. -Itsua: Alde honetan itsasoratzen da heste meharra. Puntu horretatik hasten da kolona igotzen, gibelaren eremura iritsi arte.
Ondestea: -Barneko esfinterra: Muskulu laua eta ondesteko mukosaren muskuluaren jarraipena. -Kanpoko esfinterra: Muskulu estriatua eta uzkiaren muskulu jasotzaileen jarraipena.


Peritoneoaren zatiak:
-Mesoa: organoak peritoneoaren atzeko hormara lotzen dituzten tolesturak dira. 3 zati: -Mesenterio: Heste meharraren heldulekuak sabeleko hormaren atzealdera lotzen dituzten tolesturak. -Mesogastrium: Urdaila sabeleko hormarekin batzen duen mesoa. -Mesoduodenoa:Duodenoa fetuaren sabeleko hormarekin lotzen duen ehun peritoneozko tolestura da.
-Lotailuak:Organo bat sabeleko hormara lotzen duten peritoneozko tolesturak dira.
-epiploia: sabeleko 2 organo elkarren artean batzen dituen peritoneoaren tolesturak dira, odol hodi garrantzitsuak pasatzen dira bertatik:- Poltsa omentala. -Hainbat epiploi daude: urdaila eta zeharkako kolonarekin lotzen duen omentum nagusia(gastrokolikoa) eta urdaila gibelarekin lotzen duen omentium txikia(gastrohepatikoa).

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein funtzio du heste lodiaren kolon goranzkoak?

Kolon goranzkoaren funtzio nagusia ura eta elektrolitoak xurgatzea da, adibidez potasioa eta sodioa. Heste lodiaren bigarren sekzioa da eta posizio bertikalean dago.

Zer da itsua?

Itsua heste lodiaren hasierako zatia da, peritoneo barnekoa eta bermiforma gehigarria duena. Ileona heste lodiari lotzen zaio balbula ileokekalaren bidez.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zenbat geruza ditu urdailaren pareta, testuaren arabera?
2. Non hasten da heste lodia?
3. Zein kolonek xurgatzen du ura eta elektrolitoak, zeharkako kolonaz gain?
4. Zein da beheranzko kolonaren funtzio nagusia?
5. Zer lotzen dute mesoek?
6. Zein esfinter da muskulu estriatua?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.