Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

DNA erreplikazioa eta transkripzioa: prokariotoak eta eukariotoak

Biologia-n eguneratua2,82 KB

Erreplikazioa zelula prokariotoetan

1. Hastea: Helize bikoitzaren irekiera

Erreplikazioa oriC deritzon DNAko puntu zehatz batean hasten da. Puntu horretan erreplikazio-burbuila sortzen da eta erreplikazio-urkilak eratzen dira. DNA kate bakoitza molde gisa erabiltzen da kate osagarri bat sintetizatzeko. Prozesu honetan helikasa entzimak helize bikoitza irekitzen du.

2. Luzatzea: DNA kate berrien sintesia

Lehenik, RNA polimerasak (primasak) RNA zati bat gehitzen du abiapuntu gisa. Ondoren, DNA polimerasak erreplikazioa luzatzen du:

  • Harizpi jarraitua: 3’→5’ noranzkoko helizea modu jarraituan kopiatzen da.
  • Harizpi etenak: 5’→3’ noranzkoko helizea kontrako noranzkoan dagoenez, zati txikitan kopiatzen da; hauek Okazaki zatiak dira.

DNA polimerasa...

Jarraitu irakurtzen "DNA erreplikazioa eta transkripzioa: prokariotoak eta eukariotoak" »

Ekosistemetako harremanak eta elika-kateak: gida laburra

Biologia-n eguneratua3,33 KB

Ekosistemetako Harremanak eta Elika-Kateak

Espezieen Arteko Harremanak

Komentsalismoa: Espezie batek probetxua ateratzen du, eta besteak ez du onurarik ateratzen, baina ezta kalterik jasotzen ere harreman honetatik. Adibidez: marrazoa eta erromeroa. Erromeroa marrazoaren hondakinez elikatzen da, baina marrazoari ez dio eragiten.

Parasitismoa: Espezie bat (bizkarroia, parasitoa) beste baten (ostalaria) bizkar bizi da, eta kaltea eragiten dio ostalariari.

  • Endoparasitoak: Ostalariaren gorputzaren barruan sortutako bizkarroiak. Adibidez: tenia eta beste zizareak.
  • Ektoparasitoak: Ostalariaren gorputzetik kanpo daude hauek. Adibidez: eltxoak, onddoak.

Harraparitza: Animalia batzuk beste batzuk janez bizitzen datza. Populazio batek elikadura lortzeko beste...

Jarraitu irakurtzen "Ekosistemetako harremanak eta elika-kateak: gida laburra" »

Bizidunen sailkapena eta ugalketa: protozooak, algak eta landareak

Biologia-n eguneratua4,19 KB

Protozooak: Zelula Bakarreko Organismoak

Protozooak zelula bakar batez osatutako organismoak dira.

Sailkapena:

  • Zoomastigiloak

    Flageloak dituzte, eta horri esker mugitzen dira. Bizitza askekoak edo parasitoak izan daitezke.

  • Errizopodoak

    Pseudopodoen bidez mugitzen dira. Bizitza askekoak edo parasitoak izan daitezke.

  • Ziliatuak

    Zilioak erabiltzen dituzte mugitzeko, eta bizi askekoak dira.

  • Esporozoak

    Mugitzen dira, baina ezin dute mugimenduaren norabidea aukeratu.

Algak: Uretako Bizitzaren Oinarria

Algak landareen erreinuarekin antzekotasun handiak dituzte.

Ezaugarri Orokorrak

Uretako inguruneetan bizi dira eta fotoautotrofoak dira. Horretarako, pigmentu fotosintetikoak behar dituzte. Ohikoenak klorofilak eta karotenoideak dira.

Sailkapena

Zelulabakarrak

  • Fitoplanktona

    Uretan

...
Jarraitu irakurtzen "Bizidunen sailkapena eta ugalketa: protozooak, algak eta landareak" »

Histologia: ehunak, organoak eta organismoen antolaketa mailak

Biologia-n eguneratua4,06 KB

Histologia: Sarrera

Histologiak ehunen egitura mikroskopikoa aztertzen du. Azterketa horiei esker, hainbat egitura eta funtzio ezagut daitezke.

Azterketa horien emaitzak funtsezkoak dira medikuntzarako eta biologiarako, ehunen propietateak, patologien presentzia, bilakaera eta diagnostiko egokiak egiteko.

Organismoen Antolaketa Mailak

Izaki zelulabakarrak

Organismo hauek zelula bakar batez osatuta daude, eta zelula horrek funtzio guztiak betetzen ditu.

Adibideak dira:

  • Bakterioak
  • Protozooak
  • Zenbait alga
  • Zenbait onddo

Izaki zelulanitzak

Zelula bat baino gehiagoz osatuta daude:

  • Forma desberdinetako zelulak dituzte (zelulen bereizketa).
  • Zelulek funtzio desberdinak betetzen dituzte (lanaren banaketa).

Izaki zelulanitzen zelulak bi modutan antolatuta egon daitezke:...

Jarraitu irakurtzen "Histologia: ehunak, organoak eta organismoen antolaketa mailak" »

Odola eta sistema inmunea: funtzioak eta osagaiak

Biologia-n eguneratua8,92 KB

Odola eta Sistema Inmunea

Sarrera:

Odola zelulen bizitzarako beharrezkoak diren elementu guztiak garraiatzen dituen likidoa da. Likido hau, odol-hodi guztietan zehar ibiltzen da, elikagaiak gorputz osora eraman ahal izateko eta metabolismo osteko hondakinak gorputzetik ateratzeko. Odolak bere funtzioak ondo bete ahal izateko, bere ezaugarri fisiko-kimikoak konstante mantendu behar ditu.

  1. Isotonia: presio osmotikoa konstante mantentzea (0,9% gatz-disoluzio bati dagokiona).
  2. Isohidria: pH-a konstante mantendu behar da. Aldatze-tartea 7,38-7,44 bitartekoa da.
  3. Likatasuna: konstante mantentzea oso garrantzitsua da. Handitzen denean, bihotzak uzkurdura-indarra handitu egin behar du, ehunetara behar adina odol hel dadin. Gainera, handiegia bada, tronboak
...
Jarraitu irakurtzen "Odola eta sistema inmunea: funtzioak eta osagaiak" »

Erizaintzako glosarioa: EAP fasiak eta zelula eta ehun kontzeptuak

Biologia-n eguneratua3,46 KB

  • Gaixo eta familiakoen datu bilketa: Anamnesia
  • Eskuak edo hatzaparrak erabiliz aztertzea: Haztatzea
  • Erizaintza Arretarako Prozesuaren (EAP) azken fasea: Ebaluazioa
  • Erizain laguntzaileak betetzen duen dokumentua: Bizi Konstateak
  • Behatzea, hurrengo faseari dagokionez: Balorazioa
  • Gaixoari aurkitutako arazoak zehaztea: Diagnostikoa
  • Gaixoaren ospitaleratzea: Programaturikoa
  • Erizain laguntzailearen eginkizuna: Planifikazio etaparen ondoren
  • Erizain laguntzaileak fase honetan burutzen du: Gauzatzea
  • Historia klinikoa: Medikuak bakarrik idazten du
  • EAPri erantzuna emateko: Zainketak burutzeko metodoa
  • Helburuak lortzeko burutzen dena: Ekintza Plana
  • Arazoaren identifikazioa: Diagnostikoa
  • Infekzio nosokomialak ekiditeko: Aurreko kasu guztiak
  • Eboluzio fasean kontuan hartu
...
Jarraitu irakurtzen "Erizaintzako glosarioa: EAP fasiak eta zelula eta ehun kontzeptuak" »

Giza ugalketa: prozesua, etapak eta laguntza-teknikak

Biologia-n eguneratua7,14 KB

Gizakiaren Ugalketa

Gizakiaren ugalketa prozesu konplexu bat da, hainbat etapa dituena:

  1. Gametoen sorrera: Gametoak (obuluak eta espermatozoideak) ugaltze-organoetan sortzen dira.
  2. Ernalketa: Obulu bat eta espermatozoide bat elkartzen direnean, ernalketa gertatzen da eta zigotoa sortzen da.
  3. Zigotoaren garapena: Zigotoa zatitzen hasten da eta enbrioi bihurtzen da.
  4. Enbrioiaren garapena: Enbrioia umetokian garatzen da eta fetu bihurtzen da.
  5. Erditzea: Haurdunaldiaren amaieran, fetua umetokitik kanporatzen da erditzearen bidez.
  6. Umearen garapena: Umea jaio ondoren, hazi eta garatzen jarraitzen du.

Sexu-Heldutasuneranzko Aldaketak

Pubertaroan eta nerabezaroan, aldaketa garrantzitsuak gertatzen dira gorputzean:

  • Haurtzaroa: Ugaltze-aparatua garatuta dago, baina
...
Jarraitu irakurtzen "Giza ugalketa: prozesua, etapak eta laguntza-teknikak" »

Ugalketa: motak, prozesuak eta giza ugalketa sistemaren funtzionamendua

Biologia-n eguneratua17,66 KB

Ugalketa: Kontzeptua eta Motak

Izaki bizidunek ugalketaren bitartez beren antzeko izakiak sortzen dituzte, espeziea iraunaraziz. Oinarrizko bi ugalketa mota daude: asexuala eta sexuala edo sexu bidezkoa. Ugalketa asexualean ez dago gametorik eta oso prozesu bakuna da: organismoaren zati batek indibiduo osoa, jatorrizkoaren berdina genetikoki, birsortuko du. Ugalketa sexualean, aldiz, gameto deritzen zelula espezializatuek hartzen dute parte. Zelula horiek espezie bereko baina sexu ezberdineko indibiduotik etorri ohi dira. Gametoak elkartu egiten dira ernalkuntza deritzan prozesuan, zigotoa emanez, eta horren garapenaz indibiduo berria sortzen da. Prozesuan guraso bien material hereditarioa konbinatzen denez, sexu bidezko ugalketak genetikoki...

Jarraitu irakurtzen "Ugalketa: motak, prozesuak eta giza ugalketa sistemaren funtzionamendua" »

Seroterapia eta txertoak: immunizazio pasiboa eta aktiboa

Biologia-n eguneratua2,3 KB

Seroterapia

Immunizazio Pasiboa

Seroterapia immunizazio pasiboa lortzeko metodo bat da. Sendatzeko balio du, eta lehendik eratutako antigorputzak (IgG) dauzkan seruma ematean datza. Premia larrikoa denean soilik erabili behar da tratamendu hau, besteren seruma hartzen duen gaixoarengan erantzun immunitarioak sor baitaitezke.

Lehendik eratutako antigorputzak dauzkan seruma beste animalia batena bada, hala nola zaldiarena, gerta daiteke hartzaileak IgE espezifikoak eratzea gaixotasuna sendatzeko balio izatea nahiko genukeen antigorputzen kontra. Zaldiaren serumeko IgE-antigorputz konplexuek bitartekari kimikoak askatzea eragin dezakete, adibidez histamina, eta, hala, erreakzio anafilaktiko bat sortu: sentikortasun gehiegiko erreakzio bat.

Alde horretatik,

...

Jarraitu irakurtzen "Seroterapia eta txertoak: immunizazio pasiboa eta aktiboa" »

Osasun eta zainketa teknikak: higienea, UPP, inkontinentzia eta infekzioak

Biologia-n eguneratua19,26 KB

Higiene Pertsonaleko Teknikak

Higiene pertsonala aplikatzeko teknikak: Pazientearen ezaugarriak jakin (mendekotasuna badu, adibidez). Intimitatea babestu (kortinak, leihoak eta ateak itxi, dauden pertsonak atera). Aseo materiala prestatu eta gelan sartu. Higienea egingo dugun gorputz atala soilik utzi agerian. Segurtasun neurriak mantendu. Korrontea ekidin eta tenperatura mantendu. pH neutroko xaboiak erabili pHa mantentzeko. Ura 36-38 ºC-tan. Garbienetik zikinetara (goitik behera) garbitu, sonda eta sueroak kontuan hartuta.

Oheko Higienea: Materiala

  • Eskularruak
  • 2 ontzi (palangana)
  • Esponja
  • Eskuohial ertaina eta txikia
  • Gasa edo konpresa
  • Pijama
  • Krema
  • Oheko arropa garbia
  • Arropa zikinaren saskia
  • Orrazia

Diabetes Mellitus

Diabetes Mellitus (DM) trastorno metaboliko...

Jarraitu irakurtzen "Osasun eta zainketa teknikak: higienea, UPP, inkontinentzia eta infekzioak" »