Emakumezkoen eta gizonezkoen ugaltze-aparatuaren atalak eta metodo antisorgailuak

Biologia-n eguneratua2,91 KB

Laburpena

Testuak emakumezkoen eta gizonezkoen ugaltze-aparatuaren organoak deskribatzen ditu, haien egitura eta funtzioak azalduz. Gainera, coitus interruptus metodo antisorgailua aztertzen du, haren eraginkortasun-mugak azpimarratuz.

Funtsezko puntuak

  • Emakumezkoen ugaltze-aparatuan obulutegiak, Falopioren tronpak, umetokia, bagina, klitoria, ezpain handiak eta ezpain txikiak daude.
  • Umetokiaren barrualdea endometrioaz estalita dago, eta obulu ernaldua han ezartzen da.
  • Gizonezkoen ugaltze-aparatuan barrabilak, epididimoa, hodi deferenteak, semen-besikulak, prostata, uretra eta zakila daude.
  • Barrabiletan espermatozoideak garatzen dira, eta epididimoan heltzen dira.
  • Prostatak prostata-likidoa eratzen du, espermatozoideak azidotasunetik babesteko.
  • Coitus interruptus metodoa ez da oso eraginkorra, prostata-likidoan espermatozoideak egon daitezkeelako.

Frogatu zeure burua

Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren atalak

  • Obulutegiak: Arbendola baten forma eta tamaina dute. Lotailu baten bidez umetokiari lotuta daude. Haietan obuluak heltzen dira.
  • Falopioren tronpak: Obulutegi bakoitza umetokiarekin lotzen duten hodiak dira. Barrualdea zilioz estalita dute, obulua bultzatzeko.
  • Umetokia: Organo hutsa da, eta barrualdea odol-hodi ugariko epitelio batez, endometrioaz, estalita dago. Epitelio horretan ezartzen da obulu ernaldua. Umetoki-lepoa deritzon estugune bat du, baginarekin lotua.
  • Bagina: Pareta gihartsuko hodia da, eta umetokia kanpoaldearekin lotzen du. Haren beheko muturra irekigune baginalaren bitartez zabaltzen da kanpoaldera.
  • Klitoria: Nerbio bukaera ugari dituen organoa da; horregatik da hain sentibera. Ezpain txikiek bat egiten duten lekuan dago.
  • Ezpain handiak: Kanpoko sexu-organoak estaltzen dituzten larruazal-tolesak dira, eta bi izterren artean kokatzen dira.
  • Ezpain txikiak: Larruazal mehe eta sentiberako tolesak dira, ezpain handien ondorioz estalita gertatzen dira.

Gizonezkoen ugaltze-aparatuaren atalak

  • Barrabilak: Eskrotoan dauden guruinak dira. Espermatozoideak garatzen dira haietan.
  • Uretra: Kanpoaldera doan hodia da. Hazi-isurketan, uretrako pareta gihartsuak erritmikoki uzkurtzen dira, espermatozoideak kanpora bultzatzeko.
  • Prostata: Uretra biltzen duen guruina da, intxaurraren tamainakoa. Prostata-likidoa eratzen du, espermatozoideak uretrako eta baginako azidotasunetik babesteko.
  • Epididimoa: Hodi luzea da, mehea eta kiribildua, barrabil bakoitzaren gainean kokatua. Haren barruan heltzen dira espermatozoideak.
  • Hodi deferenteak: Epididimoaren jarraipena dira. Uretran amaitzen dira.
  • Semen-besikulak: Semen-likidoa sortzen duten guruinak dira (likido horretan dabiltza igerian espermatozoideak). Hodi deferentean amaitzen dira.
  • Zakila: Zilindro formako organoa da. Muturra, zakil-mokoa, zabalagoa da eta prepuzioa deritzon larruazal atzeragarriaz estalita dago.
  • Eskrotoa: Larruazalez eta mintzez osatutako poltsa da, barrabilak bildu eta sabelaz kanpora kokatzen dituena. Larruazal horrek bilgor-guruin asko ditu.

Metodo antisorgailuak

Metodo antisorgailuen artean fidagarriena coitus interruptus esaten zaiona da, atzera martxa ere deitua. Hazia isuri aurretik zakila baginatik atera eta sexu-egintza etetean datza.

Metodo hau ez da oso eraginkorra. Izan ere, prostata-likidoan, hazia isuri baino askoz ere lehenago jariatzen den horretan, emakume bat haurdun geratzeko adina espermatozoide daude.

Metodo antisorgailuetan zein taldetan sailkatuko zenuke sistema hori?

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer funtzio du umetokiak?

Umetokia organo hutsa da, eta haren barrualdea endometrioaz estalita dago. Obulu ernaldua endometrio horretan ezartzen da.

Zergatik ez da coitus interruptus metodoa oso eraginkorra?

Prostata-likidoan, hazia isuri baino lehen jariatzen dena, emakume bat haurdun geratzeko adina espermatozoide egon daitezke.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Non heltzen dira obuluak?
2. Zein organo garatzen ditu espermatozoideak?
3. Zein da prostataren funtzio nagusia?
4. Zer da coitus interruptus?
5. Non amaitzen dira hodi deferenteak?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.