Metabolismoa: Katabolismoa, Anabolismoa eta Prozesuak

Biologia2,68 KB

Katabolismoa eta Anabolismoa

Katabolismoa

Degradazio-fasea. Ezaugarriak: prozesu exergonikoak dira, ATP molekulak sintetizatzeko. Elektroiak askatzen dituzte eta konbergenteak dira, konposatu kopuru handitik abiatuta.

Anabolismoa

Eraikuntza-fasea (biosintesia). Ezaugarriak: prozesu endergonikoak dira, ATPren hidrolisitik datorren energia askea behar dute. Molekulen erredukzioa eragiten dute, elektroietan eta protoietan oinarrituz. Bide dibergenteak dira, azken produktuen aniztasun handia sortzen da, aurrekari kopuru txikian oinarrituta.

Bitarteko Garraiatzaileak

Katabolismoaren eta anabolismoaren prozesu metabolikoen arteko energia-transferentziak energia-bitartekarien bidez gertatzen dira.

  • Elektroien eta taldeen garraiatzaileak: Elektroiak garraiatzen dituzten koentzimak (NAD+ eta NADP+) eta beste talde batzuk garraiatzen dituzten koentzimak (A).
  • Energia-garraiatzaileak (ATP): Beste nukleotido trifosfato batzuek ere parte hartzen dute, hala nola guanosina trifosfatoak (GTP). ATPren hidrolisi eta sintesi prozesuak (ATP-ADP energia-trukeko zikloa).

ATParen hidrolisian askaturiko energiaren erabilera

  • Biomolekulen sintesirako (anabolismoa).
  • Lan mekanikorako (muskuluen uzkurdura).
  • Garraio aktiborako (mintz plasmatikoa).
  • Mintzeko proteinen sorrerarako eta beroaren zein beste energia mota batzuen sorrerarako.

Prozesu Katabolikoak

Zelulak eta elektroi-hartzaileak

  • Aerobikoa: Zelula gehienek oxigeno molekularra erabiltzen dute azken elektroi-hartzaile modura.
  • Anaerobikoa: Oxigenorik gabe bizi dira, azken elektroi-hartzaile modura molekula organikoa erabiliz.
  • Fakultatiboak: Adibidez, legamia. Oxigenoa erabiltzen dute azken hartzaile modura, baina oxigeno gutxi dagoenean, bide anaerobikoa erabiliz oxidatzen dute.

Glukosa: erregai nagusia

Katabolismoan erabilitako glukosaren jatorria askotarikoa da:

  • Organismo heterotrofoek elikagaiekin lortzen dute.
  • Organismo autotrofoek fotosintesian sintetizatzen dute.
  • Beste molekula batzuk aldatuta ere lor daiteke.

Glukosaren oxidazioa

Ez da zuzen egiten, erreakzio batzuen bidez eta bi fasetan:

  1. Glukolisi: Glukosa oxidatu egiten da bide metaboliko honetan. ATP formako energia askea eta azido pirubikoko bi molekula sortzen dira.
  2. Azido pirubikoaren oxidazioa: Bi modutan gertatzen da: baldintza anaerobioetan (hartzidura) eta baldintza aerobikoetan (arnasketa zelularra).

Deskargatu

PDF Word HTML