Metabolismoa: Glukolisia, Kreps Zikloa eta Proteinen Katabolismoa
Glukolisi aerobikoa eta anaerobikoa
O2 kantitatea nahikoa dagoenean ez da azido laktikorik metatzen, azido pirubiko gehiena sistema aerobikoan sartzen baita.
Kreps zikloa: Prozesuaren hastapena
Glukosaren arnasketa aerobikoan azido pirubikoa osatzen da eta, ondoren, azetil-CoA bihurtzen da; hau da Kreps zikloaren hastapena. Bide metaboliko honen emaitzari esker, NADH eta FADH2 asko ekoizten dira. Koentzima hauek elektroiak ematen dituzte energia sortzeko ATP osaketan.
Azetil-CoA-ren eraketa
Egoera aerobikoetan, glukolisiaren azken produktua azido pirubikoa da. Hurrengo urratsa azetil-koentzima A-ren osaketa da. Azetil-koentzima A-ren molekula pirubikotik, gantz-azidoetatik edo zenbait aminoazidotatik etor daiteke. Azido pirubikoa mitokondrioaren matrizean sartzen da eta, pirubato deshidrogenasa (PDH) entzima konplexuaren bitartez, karbono bat galtzen du.
Iskemia eta Miokardioa
Iskemia
Organo batean odol-fluxua desegokia denean gertatzen da. Oxigenoaren askapena ez da nahikoa arnasketa aerobikoa mantentzeko.
Miokardio-iskemia
Aterosklerosiagatik bihotzak ez du odol-fluxu nahikorik jasotzen. Bularreko angina pairatzen dute, azido laktikoa metatuz.
Proteinen metabolismoa
Proteinen funtzioak gorputzean
Proteinek honakoak ematen dituzte:
- Proteinen sintesirako aminoazidoak.
- Nitrogenoa duten osagaietarako nitrogeno-atomoak.
- Energia, lipidoak eta karbohidratoak (CHO) erabilgarri ez daudenean.
Proteinen katabolismoa
Aminoazidoak (AA) oxidatzeko bi mekanismo bereizten dira: transaminazioa eta desaminazio oxidatiboa.
Urearen zikloa
Proteinen katabolismotik amoniakoa sortzen da:
- AA ez-esentzialak sintesirako N-iturri bezala erabiltzen dira.
- Maila altuak toxikoak dira.
- Gibelak amoniakoa urea bihurtzen du, hain toxikoa ez dena.
Proteinak energia-iturri gisa
- Gorputzak energiaren sorkuntzarako (ATP) CHO eta gantzen erabilera nahiago du.
- Proteinak beste batzuek garatu ezin duten funtzio metabolikoetarako gordetzen dira: ehunen bilketa eta konponketa.
- Iturri energetikoak baxuak direnean edo CHO-en ahorakina eskasa denean, proteinak sustratu nagusi bezala erabiltzen dira.
Gantzen digestioa eta oxidazioa
Kilomikroia
Heste mehearen zelulek ekoiztutako lipoproteina da.
Gantz-azidoak zelula-arnasketan
- Gantz-azidoak mitokondrioaren barruan garraiatzaile baten bitartez (karnitina-anezka) garraiatzen dira.
- Gantz-azido hauek, mitokondrioaren barruan oxidatzen direnak, azetil-CoA bihurtzen dira, baldin eta karbono nahikorik ez badago oxalazetatoa sortzeko.