Azido Nukleikoak: Egitura eta Ezaugarriak

Biologia2,23 KB

1. Azido nukleikoak

Azido nukleikoak ADN-a gorde eta transmititzen duten makromolekulak dira. Nukleotido izeneko unitate bakunez osatuta daude.

Nukleotidoen egitura

Nukleotido bat azido nukleikoaren osagai bakuna da eta hiru azpiunitatez osatuta dago:

  • Fosfato taldea: Fosfatoz eta oxigenoz osatuta dago.
  • Bost karbono atomoko gluzidoa (pentosa): Erribosa eta desoxirribosa izan daitezke.
  • Base nitrogenatua: Hauetako bat izan daiteke: adenina (A), guanina (G), zitosina (Z), timina (T) eta uraziloa (U).

Nukleotidoak elkarrekin lotuta daude eta polinukleotido izeneko kate luzeak osatzen dituzte. Nukleotido bakoitzaren azido fosforikoa hurrengoaren pentosarekin lotuta dago.

Azido nukleiko motak

Bi azido nukleiko mota daude: azido desoxirribonukleikoa (ADN-a) eta azido erribonukleikoa (ARN-a). Organismo guztiek bi azido nukleiko motak dituzte beren zeluletan.

ADN-aren ezaugarriak

ADN-an informazio genetikoa dago eta ezaugarri hauek ditu:

  • Molekula bakoitza bi polinukleotido kate luzez osatuta dago, hau da, helize bikoitza osatzen du. Pentosek eta fosfato taldeek helizearen kanpo-egitura osatzen dute, eta base nitrogenatuek barnekoa.
  • Kateak elkarrekin lotuta daude, base nitrogenatuen artean geratzen diren hidrogeno-loturen bidez. Horrez gain, kateak elkarren osagarriak dira. Horrela, kate baten base nitrogenatuaren sekuentziak bestearena zehazten du (A-T, G-C).
  • Bi pertsonaren ADN molekulak base nitrogenatuaren ordenean dira ezberdinak.
  • ADN-a nukleoan dago batez ere, baina mitokondrio eta kloroplastoetan ere bai.
  • ADN-aren bi kateak antiparaleloak eta osagarriak dira:
    • Antiparaleloak: paraleloan daude baina aurkako norantzan.
    • Osagarriak: kate baten sekuentzia jakinik beste katearena jakin daitekeelako.
  • Hidrogenozko loturen bidez lotzen dira ADN-aren kate osagarrien base nitrogenatuak.

ARN-aren funtzioa

Zelula eukariotoetan ARN-a nukleoan eta zitoplasman dago. ARN-ak zelulan proteinak sintetizatzen ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML