Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Immunitate Mota eta Txertoak: Azalpen Osoa

Biologia3,56 KB

Immunitate Mota eta Txertoak

1. Immunitate Naturala

Sortzetik: jaiotzetik dagoen immunitatea da, agente arrotzei aurre egiten diena.

Hartua: zenbait patogeno jakinekin kontaktuan jartzean lortzen dena.

1.1. Natural Aktiboa

Gaixotasuna pasatzean gertatzen da. Birusa edo bakteria baten antigenoekin kontaktuan jartzean, organismoak immunitatea lortzen du. Mikrobioak bigarren infekzioa garatzean, organismoak lehen defentsa organikoak (antigorputzak eta linfozitoak) erantzun azkarra ematen du patogenoaren aurka.

1.2. Natural Pasiboa

Organismoak behar dituen antigorputzak kanpotik jasotzen dira, ez dira ekoizten. Amarengandik datoz: haurdunaldian ama-antigorputzak zeharkatu egiten dute plazenta eta umea infekzioetatik babesten du. Edoskitzaroan, esnearen...

Jarraitu irakurtzen "Immunitate Mota eta Txertoak: Azalpen Osoa" »

PCR, CRISPR eta Bioteknologia: Oinarriak, Aplikazioak eta Industria

Biologia4,51 KB

PCR, CRISPR eta Bioteknologia: Oinarriak eta Aplikazioak

PCR (Polimerasa Kate-Erreakzioa)

PCR termozikladore batean egiten den teknika da. Prozesua hiru urratsetan banatzen da:

  1. Desnaturalizazioa: tenperatura 95 °C-ra igotzen da, DNA bi kateetan banatzeko.
  2. Lerrokatzea: tenperatura jaitsi egiten da, hasiera-oligonukleotidoak (primers) DNAren kate bakoitzari lotzeko.
  3. Elongazioa: tenperatura berriro igotzen da, polimerasak DNA berria sintetiza dezan.

Zikloak errepikatzean, DNA zati jakin baten anplifikazio esponentziala gertatzen da.

Emaitzen interpretazioa

Elektroforesiaren bidez, anplifikatutako DNA zatia tindaketa fluoreszenteaz ikusten da.

  • Emaitza negatiboa: anplifikatutako DNA zatia ez da detektatzen. Horrek esan nahi du patogenoaren DNA ez dagoela
...
Jarraitu irakurtzen "PCR, CRISPR eta Bioteknologia: Oinarriak, Aplikazioak eta Industria" »

Informazio Genetikoaren Fluxua: DNA, RNA eta Proteinen Sintesia

Biologia4,64 KB

Informazio genetikoaren fluxua (dogma molekularra)

Informazio genetikoaren fluxua DNAtik hasten da. Zelula batek bere DNA bikoiztu behar du, zelula-zatiketan kopia bat jaso dezan. DNA nukleoan dago eta proteinen sintesia zitoplasman ematen da. Tarteko molekula bat behar da: RNAm (RNA mezularia) DNAtik informazioa hartu eta ribosomara eramaten duena. Transkripzioa RNAm sortzeko prozesua da, eta RNA transferitzailea eta ribosomak lagunduta, RNAm-ak duen informazioa aminoazidoen sekuentzia bihurtzen da, hau da, itzulpena.

Hasieran informazio genetikoak noranzko bakarra zuela uste zen. Hala ere, erretrobirusak (HIESA birusa adibidez) aurkitzean dogma aldatu zen. Birus hauek alderantzizko transkriptasa entzima dute, eta horri esker RNA birikoaren...

Jarraitu irakurtzen "Informazio Genetikoaren Fluxua: DNA, RNA eta Proteinen Sintesia" »

Mitosia eta meiosia: zelula-zatiketa, aldakortasun genetikoa eta bere garrantzia

Biologia2,93 KB

Mitosia eta meiosia: zelula-zatiketa eta aldakortasun genetikoa

1. Mitosia

Profasea (15 min)

Hasiera: kromosomak ikusgai daudenean. Kromatidak eratu eta zentromeroaren bidez parean kokatzen dira, kromosoma profasikoa eratuz. Nukleoloa(k) desagertu egiten dira eta zentrosomak bikoiztu egiten dira. Zentrosomak banatu egiten dira, zuntz polarren luzapenaren eraginez.

Metafasea (20 min)

Zuntz polarrak zelularen ekuatorean kokatzen dira. Mikrotubulu polarrek tubulina gehitzen dute amaieran. Kromosomak ekuatorean kokatzen dira, ekuatore-plaka eratuz. Proteina batzuek kromatida senideak lotuta mantentzen dituzte.

Mikrotubulu zinetokorikoak hazi egiten dira, eta kromatida bakoitza polo batera begira geratzen da. Ardatz mitotikoa osatzen da: zentrosoma +...

Jarraitu irakurtzen "Mitosia eta meiosia: zelula-zatiketa, aldakortasun genetikoa eta bere garrantzia" »

Animalien Filo Nagusiak: Poriferoetatik Moluskuetara, Ezaugarri Nagusiak

Biologia3,55 KB

Animalien Filo Nagusiak: Ezaugarri Nagusiak

1. Poriferoak

Hiru eredu (asko, leuko eta siko) dituzte, eta asimetrikoak dira. Bi geruza (pinakodermoa, koanodermoa) eta mesenkima dituzte. Ez dute ehunik, ez dute liseri-aparatu eta ez dute nerbio-sistemarik. Iragazketaz elikatzen dira, sesilak dira, eta koanozitoak elikatzeko erabiltzen dituzte. Hermafroditak dira; ugaltzeko fiio, gemazio eta gemulazioa erabiltzen dute. GEMULA: arkeozito zelula totipotenteak. Sexu-kanpo/barne ugalketa.
Klase nagusiak: Demospongiae, Kalkarea eta Hexactinellida.

2. Platihelmintoak

Triploblastikoak, azelomatuak eta simetria bilateraleko. Saku-ereduko liseri-aparatua dute. Organo sentsorial sinpleak, nerbio-sistema zentralizatua, protonefridioak eta hermafroditismoa dituzte....

Jarraitu irakurtzen "Animalien Filo Nagusiak: Poriferoetatik Moluskuetara, Ezaugarri Nagusiak" »

Gluzidoen, Lipidoen eta Proteinen Katabolismoa Biologian

Biologia4,72 KB

GLUZIDOEN KATABOLISMOA

Glukosaren arnasketa aerobikoa: Glukosa + 6O₂ → 6CO₂ + 6H₂O + 38 ATP (gehienez), benetan 36 dira eta, zitosolean sortutako 2 NADH molekulak mitokondrioan sartzeko 2 ATP gastatzen baitituzte.

Glukolisia

  • Zitoplasman ematen da.
  • Glukosa oxidatzen da pirubatoa, ATP eta NADH lortzeko.

Glukosa + 2 ADP + 2 Pi + 2 NAD⁺ → 2 pirubato + 2 ATP + 2 NADH + 2 H⁺

Krebs-en zikloa

  • Mitokondrioen matrizean ematen da.
  • Pirubatoa deskarboxilatzen da.
  • Azetil-CoA (koentzima) lortzen da.

2 azetil-CoA + 6 NAD⁺ + 2 FAD + 2 ADP + 2 Pi → 4 CO₂ + 2 ATP + 6 NADH + 6 H⁺ + 2 FADH₂ + 2 CoA

Elektroien garraioa edo arnas katea

  • NADH eta FADH₂ molekulen oxidazioa da.
  • Oxigenoa erreduzitu egiten da eta ura ematen du.
  • Oxidazio-erredukzio erreakzio
...
Jarraitu irakurtzen "Gluzidoen, Lipidoen eta Proteinen Katabolismoa Biologian" »

Garraio Pasiboa eta Aktiboa: Zelula Biologiaren Oinarriak eta Organuluak

Biologia4,96 KB

Garraio pasiboa

Garraio pasiboa gradiente elektrokimikoaren alde egiten da (kontzentrazio handienetik txikienera), eta ez du ATPrik kontsumitzen. Bi mota ditu: difusio sinplea eta difusio errazua. Osmosia ere garraio pasibo gisa aztertzen da, ura kasu berezi gisa hartuta.

Difusio sinplea

Ez du proteina laguntzailerik behar eta ez da ATPrik kontsumitzen. Bikapa lipidikoan zehar egiten da. Horrela garraiatzen dira:

  • Molekula polar txikiak: etanola…
  • Molekula hidrofobikoak: bentzenoa…
  • Gasak: O2, CO2

Difusio errazua

Laguntzaile bat behar du: proteinak. Bi mota daude:

  • Garraio proteinak (karrierrak): gluzidoak, aminoazidoak eta nukleosidoak garraiatzen dituzte. Mintzaren alde batean molekulei lotzen zaizkie, konformazioa modu itzulgarrian aldatzen dute,
...
Jarraitu irakurtzen "Garraio Pasiboa eta Aktiboa: Zelula Biologiaren Oinarriak eta Organuluak" »

Zelula bakterianoaren eta mitokondrioaren egitura eta funtzioak: azpiatal laburpena

Biologia2,77 KB

Zelula bakterianoaren egitura eta funtzioak

Kapsula bakterianoa: glukoproteinak eta polisakaridoak ditu. Hiru funtzio ditu:

  • Itsasgarritasuna ematea eta bakterio patogenoari ostalarian itsasten laguntzea.
  • Immunitate sistemaren zelulen jarduera fagozitatzailearen aurrean erresistentzia ematea prokariotoari.
  • Lehortzetik babestea eta bakterioen kontrako agenteen jardueratik babestea.

Bakterioen mintz plasmatikoa

Bakterioen mintz plasmatikoa: hopanoideak ditu, jariakortasunaren erregulatzailea da. Hiru funtzio ditu:

  • Oztopo osmotiko gisa jokatzea.
  • Garraioan, biosintesian eta energiaren transdukzioan jardutea, eta flageloen ainguralekua izatea.
  • Bakterio fotosintetikoetan, fotosintesiaren argiaren fasearen erantzule diren pigmentu fotosintetikoak biltzea.

Flagelo

...
Jarraitu irakurtzen "Zelula bakterianoaren eta mitokondrioaren egitura eta funtzioak: azpiatal laburpena" »

Anabolismoa: Motak, Bide Metabolikoak eta Fotosintesia

Biologia3,53 KB

Zer da anabolismoa?

Anabolismoa molekula bakunetatik molekula konplexuetarako sintesi endergonikoa da, energia behar baitu burutzeko.

Anabolismo motak

  • Anabolismo heterotrofoa: Glukoneogenesia, glukogenogenesia, lipidoen anabolismoa eta proteinen anabolismoa barne hartzen ditu.
  • Anabolismo autotrofoa: Fotosintesia eta kimiosintesia barne hartzen ditu.

Anabolismo heterotrofoa

Gluzidoen anabolismoa

Glukoneogenesia

  • Non: Mitokondrioan hasten da, baina gehienbat zitosolean gertatzen da.
  • Zer: Konposatu ez-organikoetatik (edo ez-gluzidikoetatik) glukosa sintetizatzen da.

Glukogenogenesia

  • Non: Gibelean eta eskeleto-muskuluetan gertatzen da.
  • Zer: Glukosatik glukogenoa sintetizatzen da.
  • Etapak:
    1. 1. etapa: UTPak glukosa aktibatzen du eta UDP-glukosa sortzen da.
    2. 2. etapa:
...
Jarraitu irakurtzen "Anabolismoa: Motak, Bide Metabolikoak eta Fotosintesia" »

Sistema Endokrinoa, Nerbio-sistema eta Drogak

Biologia3,62 KB

Sistema Endokrinoa

Informazio endokrinoa: odoletik xede-zeluletara doazen mezulari kimikoen bidez transmititzen da, hau da, hormonen bidez.

Hipofisiko Hormonak

  • GH (hazkuntza-hormona): hazkuntza sustatzen du.
  • ACTH (hormona adrenokortikotropikoa): giltzurrun gaineko guruinen azalek hormonak ekoiztea estimulatzen du.
  • TSH (hormona tirotropikoa): tiroide-guruina aktibatzen du.
  • ADH (hormona antidiuretikoa): giltzurrunetan ura birxurgatzea eragiten du.
  • FSH (hormona folikulu-estimulatzailea): obarioko folikuluak heltzea, estrogenoak ekoiztea eta espermatozoideak sortzea sustatzen ditu.
  • LH (hormona luteinizatzailea): obulazioa, obarioan gorputz luteoa sortzea eta barrabiletan androgenoak sortzea eragiten ditu.

Beste Guruin eta Hormona Batzuk

  • Tiroidea:
    • Tiroxina:
...
Jarraitu irakurtzen "Sistema Endokrinoa, Nerbio-sistema eta Drogak" »