Gluzidoen, Lipidoen eta Proteinen Katabolismoa Biologian

Biologia4,72 KB

GLUZIDOEN KATABOLISMOA

Glukosaren arnasketa aerobikoa: Glukosa + 6O₂ → 6CO₂ + 6H₂O + 38 ATP (gehienez), benetan 36 dira eta, zitosolean sortutako 2 NADH molekulak mitokondrioan sartzeko 2 ATP gastatzen baitituzte.

Glukolisia

  • Zitoplasman ematen da.
  • Glukosa oxidatzen da pirubatoa, ATP eta NADH lortzeko.

Glukosa + 2 ADP + 2 Pi + 2 NAD⁺ → 2 pirubato + 2 ATP + 2 NADH + 2 H⁺

Krebs-en zikloa

  • Mitokondrioen matrizean ematen da.
  • Pirubatoa deskarboxilatzen da.
  • Azetil-CoA (koentzima) lortzen da.

2 azetil-CoA + 6 NAD⁺ + 2 FAD + 2 ADP + 2 Pi → 4 CO₂ + 2 ATP + 6 NADH + 6 H⁺ + 2 FADH₂ + 2 CoA

Elektroien garraioa edo arnas katea

  • NADH eta FADH₂ molekulen oxidazioa da.
  • Oxigenoa erreduzitu egiten da eta ura ematen du.
  • Oxidazio-erredukzio erreakzio kateatuak dira.
  • Eukariotoetan mitokondrioen barne-mintzean eta prokariotoetan mintz plasmatikoan.
  • NADH + H⁺ bakoitzeko: 3 ATP
  • FADH₂ bakoitzeko: 2 ATP

Fosforilazio oxidatzailea

ADParen fosforilazioa ATPa sintetizatzeko: ADP + Pi → ATP

Glukosaren hartzidura (oxigenorik gabe)

Hartzidura alkoholikoa

  • Edari alkoholikoak edo ogia egiteko erabiltzen da.
  • Pirubatoa etanol (alkohol etilikoa) bihurtzen da baldintza anaerobioetan.
  • CO₂ askatzen da.
  • Saccharomyces generoko legamiek egiten dute.

Hartzidura laktikoa

  • Gaztak, jogurtak eta abar egiteko erabiltzen da.
  • Pirubatoa baldintza anaerobikoetan azido laktiko (laktato) bihurtzen da.
  • Lactobacillus eta Streptococcus generoko bakterio askok egiten dute.
  • Muskuluetan ere gertatzen da, metaturiko azido laktikoak uzkurdurak sortzen dituelarik.

LIPIDOEN KATABOLISMOA

  • Lipido energetikoenak triazilglizeridoak dira.
  • Erabilgarriak izateko hidrolisatu egin behar dira zitosolean:
  • Triazilglizeridoa + H₂O (lipasa entzimak lagunduta) → glizerola + gantz-azidoak
  • Glizerolak fosforilazioa jasan → glizerol 3-fosfatoa lortzen da.
  • Glizerol 3-fosfatoa oxidatu → NADH eta dihidroxiazetona ematen ditu glukolisia egiteko.

Gantz-azidoen bide metabolikoa

  1. Aktibazioa: gantz-azidoa + A koentzima = azetil-CoA (mitokondrioaren kanpo-mintzean).
  2. Garraioa: Azetil-CoA + karnitina = azil-karnitina (azil-karnitinaren garraiatzailearen laguntzaz barneko mintz mitokondriala zeharkatzen du).
  3. Beta-oxidazioa: Peroxisometan eta matrize mitokondrialean ematen da:
    • Azil-CoA-ren beta karbonoa oxidatzen da.
    • Alfa eta beta karbonoak banatzen dira, azetil-CoA molekula bat eta beste azil-CoA bat eratuaz.
    • Prozesu ziklikoa da, azil-CoA guztia azetil-CoA molekulan zatitu arte errepikatzen dena.
    • Bira bakoitzean 1 NADH eta 1 FADH₂ lortzen dira.
  4. Krebs-en zikloa: Beta-oxidazioan lortutako azetil-CoA Krebs-en zikloan sartzen da.
  5. Arnas katea: 3. eta 4. pausoetan sortutako NADH eta FADH₂ guztiak arnas katean sartzen dira ATP sintetisatzeko.

PROTEINEN KATABOLISMOA

Proteinak proteasa entzimez hidrolisatzen dira jatorrizko aminoazidoak lortzeko. Lisosometan gertatzen da. Bi prozesu nagusi ematen dira:

1. Transaminazioa

  • Aminoazido baten amino taldea + azido α-zetoglutarikoa (zetoazidoa) + transaminasa = azido glutamikoa.
  • Zitosolean eta matrize mitokondrialean gertatzen da.

2. Desaminazioa

Transaminazioaren ondoren, aminoazido gehienak glutamato eran aurkitzen dira eta desaminazio-prozesua jasan behar dute:

  • Glutamato deshidrogenasak, ur-molekula bat sartuz, azido glutamikoari amino taldea kenduko dio amonio modura (NH₄⁺) askatuko delarik.
  • NAD⁺ erreduzitu egiten da (NADH bihurtuz).
  • Amonio ioia oso toxikoa denez, urean transformatu behar da urearen zikloaren bidez.
  • Prozesu hauek gibelean gertatzen dira.

3. Karbono-kateen patua

Aminoazidoen amino taldea kentzen denean, luzera desberdineko karbono-kateak (zetoazidoak) sortzen dira:

  • Hogei aminoazido daudenez, hogei zetoazido sortzen dira. Bide metaboliko ezberdinak har ditzakete:
  • Aminoazido glukogenikoak: azido pirubikoa edo Krebs-en zikloan sartzen dira (glukosa sintetisatzeko).
  • Aminoazido zetogenikoak: azetil-CoA molekulan eraldatzen dira (Krebs-en zikloan degradatuak izateko edo gantz-azidoak sintetizatzeko).

Deskargatu

PDF Word HTML