ATP, Glukolisia eta Arnas Zelularra: Energia Metabolismoaren Oinarriak
ATP eta Energia Metabolismoa
ATP: nukleotido trifosfatoek energia asko dute fosfato taldeen arteko anhidrido loturetan. Erreakzio katabolikoetan askatutako energia erabiltzen da ADP fosforilatzeko eta ATP sintetizatzeko. Energia behar denean, anabolismoetan, ATP desfosforilatzen da eta energia askatzen du.
Mekanismoa
Oxidazio fosforilazioa: ATP sintesia mitokondrioko elektroien garraioari lotuta dagoenean, katalizatzen duen entzima ATP sintasa da.
Substratu mailako fosforilazioa: Oso exergonikoekin lotuta dago. ATP sintesi hori katalizatzen duten entzimak kinasak dira.
Glukosaren Katabolismoa
Normalean energia-iturri nagusia glukosa da. Beste gluzidoak glukosa bihurtu behar dira katabolizatu ahal izateko.
Glukolisia
Bidezidor kataboliko lineala (10...