Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako Independentzia Gerra

Historia3,88 KB

Gerraren bilakaera

FASEA (MAIATZA-EKAINA 1808)

1808ko ekainean, Napoleonen 116.000 soldadu gutxi gorabehera zituen Espainian. Espainiarren erresistentziak Bonaparteren plana hondatu zuen. Medina de Riosecon, Napoleonen ejertzitoak irabazi zuen. Bestetik, Dupont jenerala Cadizera abiatu zen hiri horretan ainguratuta zeuden Frantziako itsasontziak defendatzeko. Napoleonek bere tropak hutseginkorrak zirela ikusi zuen, Madril abandonatu zuten Gasteizera abiatuz, Junotek Cintrako Hitzarmena sinatu zuen Wellington Dukearekin eta Zaragozako setioa amaitu zen.

FASEA (AZAROA 1808-1812)

azaroan, Napoleon Espainian sartu zen 250.000 soldaduekin. Egun gutxitan, Jose I.a Madrilera bueltatu zen eta Batzorde Zentrala Sevillara eta gero Cadizera abiatu zen. Frantsesek...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Independentzia Gerra" »

Hizkuntzaren Garapena Lehen Hezkuntzan: Gida Praktikoa

Magisteritza9,32 KB

1. Sarrera

Hizkuntza bizitza osoan zehar garatzen den tresna da. Haatik, berau erabiltzeko gaitasunak ongi menperatzea faktore garrantzitsua da garapen psikologikorako. Gainera, ezinezkoa da hizkuntzaren eboluzioa azaltzea, berau alderdi sozialarekin, kognitiboarekin, motorearekin... erlazionatu gabe.

2. LHn Hizkuntza Ikasi eta Garatzeko Prozesua

Hizkuntza, osagai edo azpisistema batzuen interakzioaren emaitza da:

  • Maila lexikoa: Hizkuntzaren elementu lexikoak edo hitzak; hiztegia.
  • Maila morfosintaktikoa: Esanahi konplexudun estrukturen elaborazioa.
  • Maila fonologikoa: Hizkuntza jakin baten soinuak.
  • Maila diskurtsiboa: Ahozko zein idatzizko ulermen eta adierazpena planifikatzen denean.
  • Maila pragmatikoa: Hizkuntzari ematen zaion erabilera.

Ikasleak LHra...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntzaren Garapena Lehen Hezkuntzan: Gida Praktikoa" »

Bizkaiko Meatzarien Borroka: Perezagua eta Industria Iraultza

Historia4,43 KB

Testua, "La Lucha de Clases" Bilboko astekari sozialistan argitaratutako artikulu baten pasartea da. Beraz, testu narratiboa da. Artikulua 1896ko maiatzean argitaratu zen, hau da, Errestaurazioaren garaian, Maria Kristinaren erreginaordetzan, hain zuzen ere. Artikulua ez dago sinatuta, baina ustezko egilea Facundo Perezagua da, euskal sozialismoaren aitzindaria. Perezagua Bizkaiko langileei zuzentzen zaie, Bizkaiko meatzariek jasaten ari ziren zapalkuntza salatzeko.

Perezaguaren Salaketa: Meatzarien Zapalkuntza

Perezaguak adierazten du Bizkaiko meatzariek maiatzaren 1ean manifestazioak egin zituztela Gallartan, derrigorrezko kuartel eta denden aurka. Ondoren, 1890eko greba (Greba Handia) aipatzen du, esanez greba hartan ere meatzariak kuartel...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Meatzarien Borroka: Perezagua eta Industria Iraultza" »

Kalitatea eta Ekitatea Hezkuntzan

Psikologia eta soziologia3,84 KB

Kalitatea; bikaintasuna eta ekitatea

Kalitatezko hezkuntza da, irakaskuntza eta ikaskuntza esperientziak eskaintzen dituena, non ikasleek beren ahalmenak ahalik eta gehien garatzen baitituzten. Hala ere, garapenaren bilaketan, bikaintasunagatik, ez da osatua ikasle guztiek hezkuntza maila hori modu integratuan gozatzen ez badute.

Ekitatea

Hezkuntza inklusiboak ekitatea azpimarratzen du, ekitate gabe ezin baita kalitatezko hezkuntzarik eskaini. Hezkuntza inklusiboaren helburu orokorra ikasle guztientzat ahalik eta garapen maila altuena bilatzea eta lortzea da. Rawls-en esanetan, ekitatea gizarte desberdintasunak konpontzeko zuzenduta egon behar da, aukera berdinak eskaintzen (eta ez aukera berdintasunean).

Grissay-ren esanetan

Hezkuntzaren ekitatea
...
Jarraitu irakurtzen "Kalitatea eta Ekitatea Hezkuntzan" »

Espainiako Trenbidearen Hedapena eta Berrezarkuntza

Historia3,26 KB

Espainiako Trenbidearen Hedapena XIX. Mendean

4. TESTUA: Espainian, trenaren hedapena XIX. mendearen bigarren erdian hasi zen, Europako ipar-mendebaldeko herrialde aurreratuak baino beranduago. Atzerapen honen arrazoi nagusiak erliebearen orografia menditsua, gerrak, estankamendu ekonomikoa, atzerapen teknologikoa eta inbertsioetarako kapital eza izan ziren.

Trenbidearen Hastapenak

Lehenengo trena Kuban eraiki zen 1837an, koloniako administrazio publikoak ordainduta eta Ingalaterra eta AEBko teknologiarekin. Penintsulan, Espainiako lehen trenbidea Bartzelona-Mataró izan zen (1848). Ondoren, Madril-Aranjuez (1851). Bi hiri edo hiri bat portuarekin lotzeko eraiki ziren trenbide labur hauek Espainiako trenbidegintzaren lehenengo etapa osatu zuten....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trenbidearen Hedapena eta Berrezarkuntza" »

Cadizko Konstituzioa eta Independentzia Gerra: Espainiaren Eraldaketa

Historia3,08 KB

Cadizko Konstituzioa Espainiako Antzinako Erregimenaren krisi garaian kokatzen da, Independentzia Gerraren garaian, hain zuzen ere (1808-1813), Frantziako armadak, Napoleon buru zela, Cadiz izan ezik beste hiri nagusi guztiak menperatu zituenean. Espainian, Antzinako Erregimenaren krisia Karlos IV.aren azken urteetan eta Fernando VII.aren erregetza-aldian gertatu zen.

Lehen hausturak Fontainebleauko Itunarekin (1807) hasi ziren eta areagotu egin ziren Aranjuezeko Matxinadarekin (1808), Baionako Abdikazioekin eta Madrilgo Maiatzaren 2ko altxamenduarekin. Fusilamenduek (Goyaren margolan historikoetan irudikatuak) erresistentzia mugimendua indartu eta hedatu egin zuten Penintsula osora. Fernando VII.ak utzitako Behin-behineko Gobernuaren eraginkortasun...

Jarraitu irakurtzen "Cadizko Konstituzioa eta Independentzia Gerra: Espainiaren Eraldaketa" »

1876ko Konstituzioa eta Joaquín Costaren Kritika

Historia4,72 KB

1876ko Konstituzioa (Alfontso XII.aren erregealdian)

Testuingurua

Isabel II.a 1868an tronutik kendu zuen "La Gloriosa" iraultzak eta ondorengo Seiurteko Liberalean aldarrikatutako errepublikek ez zuten egonkortasun sozial eta politikorik lortu. Hori dela eta, jende asko monarkia borbondarraren alde azaldu zen. Gainera, gerra ugariek egoera are gehiago okertzen zuten. Egoera horretan, Canovasek Alfontso XII.aren aldeko hitzarmena egin zuen (Sandhursteko adierazpena), legearen barruan dinastia borbondarraren berrezarkuntza lortzeko. Hala ere, Martinez Camposek pronuntziamendu bat egin zuen Sagunton 1874an, Alfontso errege aldarrikatuz, eta Canovas gobernuburu izendatu zuten hura itzuli arte. Bere itzulerak Berrezarkuntzaren hasiera suposatu zuen....

Jarraitu irakurtzen "1876ko Konstituzioa eta Joaquín Costaren Kritika" »

Burdinbidearen Lege Orokorra eta "El Intruso" testuinguru historikoan

Historia4,14 KB

Burdinbidearen Lege Orokorra (Isabel II.aren erregealdian)

Testuingurua

Moderatuen aurkako oposizioa handituz joan zen, moderatu asko ere oposizio mugimendu honetan sartu zirelako. Azken urteetan erregimena geroz eta kontserbadoreago bihurtu zen, diktadura baten moduan gobernatuz eta populazioarengandik urrunduz. Senatuak gobernuari bere kexak azaldu zizkion eta gobernuak senatariak beren kargutik bota zituen. Honen ondorioz, militar moderatu batzuk (O'Donnell) pronuntziamendu bat egin zuten Vicalvaron, 1854ko iraultzari hasiera emanez. Pronuntziamenduak arrakasta izateko aurrerakoien laguntza ere behar zuen eta haiek erakartzeko Manzanareseko Adierazpena aldarrikatu zuten. Mugimenduaren hedapena zela eta, Isabel II.ak aurrerakoiei boterea eskaini...

Jarraitu irakurtzen "Burdinbidearen Lege Orokorra eta "El Intruso" testuinguru historikoan" »

Frankfurteko Eskolaren Kritika: Arrazoi Instrumentala vs. Arrazoi Komunikatiboa

Filosofia eta etika3,64 KB

Giza eskubideak arrazoi instrumentalaren aurrez aurre. Gizakiaren ikuspegi berri bat. Frankfurteko Eskolako filosofoek modernitatearen proiektu ilustratua eta ilustrazioaretzat oinarrizkoak ziren arrazoimenaren, askatasunaren eta justiziaren ideiak indarberritu nahi izan zituzten. Horretarako, subjektuan zentratuta dagoen arrazoi autonomoaren alde egin zuten, baina ikuspegi horren zenbait gabezia gainditu nahi izan zituzten. Haien ustez, arrazoimenak soilik justifika ditzake kanpo esperientzia eta askatasuna gidatu behar duten legeak (lehena zientziaren bidez, eta bigarrena moralaren, zuzenbidearen eta politikaren bidez). Alabaina, egia-irizpide bakartzat natur zientzien arrazionaltasuna hartu duen positibismoaren erruz, arrazoimen zientifiko-...

Jarraitu irakurtzen "Frankfurteko Eskolaren Kritika: Arrazoi Instrumentala vs. Arrazoi Komunikatiboa" »

Frankismoaren Kontsolidazioa eta Garapen Ekonomikoa Espainian

Geografia3,58 KB

A. Kontsolidazioa

Hamarkada honetan Frankoren erregimena kontsolidatu egin zen, bai nazioarte mailan, bai barruan, Espainian. Kanpo kontsolidazioa, Vatikanoaren eta AEBren laguntzarekin, Nazio Batuen Elkartean sartu ondoren (1955) hasi zen gauzatzen. NBEan sartzeak ateak ireki zizkion beste erakunde internazionaletan eta, aldi berean, diktaduraren aurkako kanpo interbentzio baten aldeko iritziak ere itzali egin zituen.

Barneko kontsolidazioa urte hauetako gorakada ekonomikoari esker lortu zen. Guda osteko autarkia urteetan bizitako estankamendu ekonomikoa eta teknologikoa gainditu egingo da eta aurreratu ezinean zegoen. Bigarren Industria Iraultzaren garapena burutu zen (petroleoa eta elektrizitatea, automobilgintza eta industri sektorearen garapena,...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Kontsolidazioa eta Garapen Ekonomikoa Espainian" »