Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Herriko Hiztegia - Gako-hitzak eta euskalizazioa

Magisteritza2,69 KB

Lekua: gune, toki, alde, espazio, esparru

Mamiz: tinkoa, sendoa, lodi, gizen

Ageri: agertu, aurkeztu, nabari, azaldu, bistakotu

Lurruna: bapore, lurrin, gandu, ganduduna

Uholdea: uraldi, uhaldi, uhar, joaira

Ahalmena: botere, fakultate, gaitasun, kapazitate, ahal

Goiak: zeruak, ortziak

Gabi: oskardi, irekita, klaru, argi, zabalduta

Baina: baizik, baino, baizen, halaere, ostera, ordea

Gailurrean: goian, erpinean, gainean, buruan

Laster: segituan, bizkor, atoan, pronto, fite, agudo

Kolperik: zartada, ukaldi, muturreko, danbada

Ihes: ospa-egin, hanka-egin

Zapalduei: oinperatu, zanpatu, azpiratu

Erorketa: eropen, jausketa, jausialdi

Izugrri: egundoko, sekulako, itzel

Gogoan: gogoratu, oroitu, akordatu, buruan-hartu

Esnatu: itzartu, iratzarri, ernetu

Oheetan: ohantze,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Hiztegia - Gako-hitzak eta euskalizazioa" »

Musika Bizitza Ulertzeko Modu Berezi Bat

Magisteritza2,23 KB

Argi dago musikak bakoitzarentzat esanahi ezberdinak dituela eta honetik abiatuz, esan dezakegu musika bizitza ulertzeko modu berezi bat dela.

Nire ustean, musikak erakusten duena ez da mundua aldarazi nahi duela, hala nola, jendeak musika talde eta estilo desberdinak entzuten dituelako aldi berean. Mundua aldatzeko, pentsatzen dut musika estilo bakarra egon beharko zela denok ideia berdinak izateko eta horrela, guztiak norabide berdinean arraun egiten, mundua aldatzea posiblea izango zen. Musika, mundu honetan adierazpen askatasuna dagoela ulertzeko modu bat bezala hartu dezakegu, hainbat artista musikan oinarritzen baitira beraiek nahi dutena adierazteko eta modu ona dela pentsatzen dut.


Nik musikaren indarra honek duen boterea bezala ulertzen

...
Jarraitu irakurtzen "Musika Bizitza Ulertzeko Modu Berezi Bat" »

Giza Zirkulazio-Aparatua eta Homeostasia

Biologia3,19 KB

Zirkulazio-Aparatua

Odol-hodiak

Sistema kardiobaskularra bihotzak eta odol-hodiek osatzen dute.

  • Arteriak: Odola bihotzetik organoetara eramaten dute, oxigenoa daramatela. Ez dute balbularik.
  • Zainak: Odola organoetatik bihotzera eramaten dute, CO2 daramatela. Balbulak dituzte.
  • Kapilarrak: Organoen barruan daude eta arteriak eta zainak lotzen dituzte. Oso diametro txikia dute.

Bihotza

Bihotzaren paretak miokardio izeneko muskulu-ehunez osatuta daude. Barnealdea hutsa da eta lau zati ditu:

  • Bi aurikula: Goiko zatiak dira. Zainek odola aurikuluetara eramaten dute.
  • Bi bentrikulu: Beheko zatiak dira. Arterieek odola bentrikuluetatik ateratzen dute.

Ezkerreko aurikula ezkerreko bentrikuluarekin konektatuta dago balbula mitralaren bidez, eta eskuineko aurikula...

Jarraitu irakurtzen "Giza Zirkulazio-Aparatua eta Homeostasia" »

Bideo eta Audio Transmisioaren Oinarriak

Teknologia3,72 KB

Sarrera eta Oinarrizko Kontzeptuak

  • Sistema analogiko batean, informazioa parametroen aldaketa jarraituen bidez transmititzen da, tentsioa eroale batean bezala. Distortsioa sistemaren transferentzia-funtzioa lineala ez denean gertatzen da.
  • Bideo batek segundoko dituen fotograma-maiztasunak: 30 (AEB) eta 25 (Europa).

Bideo Estandarrak eta Kolore Sintesia

  • Bideo estandar nagusiak: PAL, SECAM eta NTSC.
  • Kolore-sintesi motak: RGB eta CMY.

Seinale Digitalak eta Transmisio Motak

  • Start Active Video (SAV) eta End Active Video (EAV) lerro digitaleko lehen eta azken kode bitarrak dira.
  • Telebistaren trama-transmisioaren banda-zabalera 8 MHz-koa da.
  • Transmisio motak: transmisio paraleloa eta serieko transmisioa.
  • Transmisio paraleloak trama bitan zatituta bidaltzen
...
Jarraitu irakurtzen "Bideo eta Audio Transmisioaren Oinarriak" »

Izakinen Kudeaketa: Industri eta Merkataritza Enpresetan

Ekonomia2,41 KB

Industri Enpresen eta Merkataritza Enpresen Zikloen Desberdintasunak

Industri enpresa baten zikloan, ekoizpen-enpresak ekoizpenerako behar dituen materialak erosten ditu lehendabizi, eta biltegian gordetzen ditu erabili bitartean. Salmentarako produktuak ekoitzitakoan ere biltegiratzen ditu. Merkataritza enpresetan, hornidura-zikloan mugimendu gutxiago daude, enpresaren jarduera produktua merkaturatu eta banatzea baita. Zikloak bi mugimendu ditu: erosketak eragindako sarrerak eta salmentek eragindako irteerak.

Izakinekin Lotutako Kostuak

  • Eskabide-kostuak: Eskabideak egiteak dakartzan kostuak.
  • Erosketa-kostuak: Hornitzaileari erosten diogun produktuaren kantitatea bider haren prezioa eginda ateratzen den kopurua.
  • Inbentarioaren mantentze-kostua:
...
Jarraitu irakurtzen "Izakinen Kudeaketa: Industri eta Merkataritza Enpresetan" »

Egunkaria auzia: itxiera bidegabea eta ondorioak

Historia3,48 KB

2003ko otsailaren 20an, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaitegi batek Euskaldunon Egunkaria ixteko kautelazko neurria hartu zuenean, herritar askok harridura eta sinesgogortasuna azaldu genituen. Hasiera batean, epaitegiaren erabaki hark ezustean harrapatu ninduen, eta horrela esan nuen: alde batetik, neurri haren aurrean nire errespetua adierazi nuen; bestalde, oso delitu larriekin lotuta egongo zela eta guztiz ezinbesteko neurria izango zela pentsatu nuen, nahiz eta jakin informazioa emateko eta jasotzeko oinarrizko eskubidea murrizten ari zela; azkenik, euskara hutsez argitaratzen zen egunkari bakarra izanik, epaileak bereziki aztertuko zuelakoan nengoen.

Lehen erreakzioa eta itxaropenak

Hori izan zen nire lehen-lehenbiziko erreakzioa. Horrekin...

Jarraitu irakurtzen "Egunkaria auzia: itxiera bidegabea eta ondorioak" »

Euskal Literaturaren hastapenak: Etxepare eta Leizarraga

Beste atzerriko hizkuntzak2,39 KB

Bernat Etxepare

Gutxi dakigu Bernat Etxepareren bizitzari buruz. 1470-1480 urteen artean jaio zela pentsatzen da, Nafarroa Beherean. Apaiza izan zen eta Eiheralarreko elizan aritu zen lanean, Donibane Garazi ondoan, Nafarroa Beherean bertan. Preso egon zen, Gaztelaren aldekoa zela leporatuta segur asko. Berak errugabea zela idatzi zuen bere poemetako batean. Ez dakigu noiz hil zen.

Linguae Vasconum Primitiae

Liburu txiki bat da, prosazko sarrera batez eta 15 poemaz osatua. Etxepare harro eta alai agertzen da poemetan, euskarazko lehenengo liburua argitaratzeagatik.

Poemak kantatzeko egin zituen, bertsolaritza teknikak erabiliz eta tradizio luze baten ondorengoa izango zen, horrelako poemak ez baitira bat-batean sortzen.

Lau gai nagusi

  • Poema gehienak
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren hastapenak: Etxepare eta Leizarraga" »

Hidroterapia: Bainu motak, onurak eta kontraindikazioak

Biologia4,04 KB

11 Bainu partzialak

Gorputzaren zati bat uretan sartzean gertatzen da, non ura barealdian edo mugimenduan dagoen. Efektu termiko eta mekanikoek estimulazio mekanikoa larruazalera transmititzen dute. Hainbat mota bereizten dira:

a) Mobilizazio tankeak

Forma desberdinetako tankeak dira, forma desberdineko bainuak ahalbidetzen dituztenak, eta batez ere errehabilitazio tekniketan erabiltzen dira. Horrela, fisioterapeutak erraztasun handiz heldu dezake, uraren propietateak erabiliz. Bainuaren tenperatura patologiaren arabera desberdina da, baina 36-38ºC artekoa izaten da normalean.

b) Korridore bideak

Sakontasun desberdineko bideak dira, non itxurazko pisu minimoa aprobetxatuz martxa berrezten duten.

c) Gorputz-adarreko bainuak: manilubioak eta pedilubioak

  • Bainu
...
Jarraitu irakurtzen "Hidroterapia: Bainu motak, onurak eta kontraindikazioak" »

Platonen filosofia: dialektika, bertuteak eta hiri ideala

Filosofia eta etika3,66 KB

Dialektika - Ezagueraren teoria

Filosofiaren egiteko nagusia ezagutza lortzea da: ideiak ezagutzea, ongia ezagutzea. Era berean, ezagutzak giza portaera baldintzatzen du, eta jokaera okerra ezjakintasunari dagokio. Platonek, haitzuloaren alegoriaren bitartez, bi mundu bereizten ditu: mundu fisikoa (mitoko kobazuloa) eta ideien mundua (kobazulotik kanpo dagoena). Beraz, bi mundu bereizten dituenez, bi ezagutza maila bereizten ditu.

Alde batetik, entzumenen bidez lortzen den ezagutza dago. Honen bitartez ez da benetako ezagutza eskuratzen, izan ere, zentzumenen bidez hautemandakoa etengabe aldatzen da eta, beraz, ez da inoiz izatearen mailara iritsiko. Beste alde batetik, arrazoimenaren bidez eskuratzen den ezagutza dago. Platonen ustez, hau da...

Jarraitu irakurtzen "Platonen filosofia: dialektika, bertuteak eta hiri ideala" »

Filosofiaren Jatorria eta Historia Laburra

Filosofia eta etika4,45 KB

Filosofia = Jakituriarekiko (sofia) maitasuna (filo)

Mendebaldeko filosofia Grezian sortu zen k.a. VI. mendean. Aristotelesentzat gizakiak harridurak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen. Ezjakintasunagatik filosofatu zuten eta ez beste inongo baliagarritasunarengatik. Gizakiak aspalditik izan du bere ezjakintasunaren berri, badu ezjakintasun horren kontzientzia, eta jakintza eta egiaren bila abiatu da. Platonen ustez eros (maitasuna) eta logos (arrazoia) jakintzaren bilaketan elkartzen dira: jakituriarekiko maitasuna = filosofia.

Berez, gizakia egiaren bila abiatzen da, badakielako halako gertakarien atzetik badagoela sakoneko arrazoi bat.

Filosofiaren Aro Nagusiak

Aroa kosmologikoa edo presokratikoa (k.a. VII-V)

Lehenengo...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Jatorria eta Historia Laburra" »