Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Europar Batasunaren Eboluzioa: Erromatik Lisboara

Historia2,08 KB

Erromako Ituna (1957)

Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE)

1957ko martxoaren 25ean sortu zen Frantzia, Alemaniako Errepublika Federala, Italia, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgok parte hartuz. EEEren sorrera Europar Batasunaren lehen oinarriak ezarri zituen. Epe laburreko helburuak:

  • Garapen ekonomikoa bultzatzea.
  • Egonkortasun ekonomikoa lortzea.
  • Bizi-maila igotzea.
  • Kideen arteko harremanak hobetzea.

Epe luzerako helburua: merkatu komun bat eraikitzea.

Europako Akta Bakarra (1985-1987)

1985eko abenduan Luxenburgoko Konferentzian onartua. Erromako Itunaren lehen berrikuspen osoa izan zen, Ekonomia eta Diru Batasunerako urrats garrantzitsua. Barne-merkatu bakarra sortzea aurreikusi zen, inolako mugarik gabea. 1987an kohesio funtsak sortu ziren.

Amsterdamgo

...
Jarraitu irakurtzen "Europar Batasunaren Eboluzioa: Erromatik Lisboara" »

Langileon Estatutoa: Lan Arauak eta Kontratuak

Zuzenbidea2,32 KB

Langileon Estatutoa aplikatzen zaie:

Besteren konturako lanei

Lagunarteko lanak dira:

Ez dira lan harremanak eta beraz ez zaie langileon estatutoa aplikatzen

Ez da aplikatzen lan zuzenbidea, eta beraz ez da langileon estatutoa aplikatzen:

Biak dira zuzenak

Lan kontratu baten salaketa:

Dagokion probintziako lan auzitegian

Lan arau hauetatik lerarkia aldetik arau gorena da:

Langileon estatutoa

Gutxieneko arauaren printzipioa da:

Gai bera arautzen duten bi arau edo gehiago daudenean, langilearentzat onuragarriena dena aplikatuko da

Probintzia eremuko hitzarmen kolektibo baten aurkako epai baten errekurtsoak, non jartzen dira:

Auzitegi Gorenean

Lan-harreman bereziak dira:

Artistak, kirolari profesionalak eta goi-zuzendaritzako langileak

Bitartekaritza honako hau

...
Jarraitu irakurtzen "Langileon Estatutoa: Lan Arauak eta Kontratuak" »

Bi Mundu-Gerren Arteko Krisi Sozioekonomikoa

Historia7,92 KB

Bi Mundu-Gerren Arteko Garaia (1918-1939)

Garai hau krisialdi sakona izan zen. Krisi sozioekonomikoa. Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Europako herrialde batzuek euren ekonomia berreraiki behar izan zuten; gatazkatik oso pobretuta atera baitziren.

“20ko Hamarkada Zoriontsua”?

  • Europako ekonomien susperraldi geldoa gertatzen ari zen.
  • AEBen (eta Japoniaren) hedapen nabarmena gertatu zen: industrian teknika berrien erabilpena eta enpresen kontzentrazioa areagotu zen.

Ekonomia Ederto Zihoala

Soldaten eta erosteko ahalmenaren gorakada. Kontsumoa handituz joan zen. Gizartean jarrera euforikoa zabaldu zen (zenbait herrialdetako gizarte talde batzuetan). Baina ekonomiak akats batzuk ezkutatzen zituen (29ko Crack-aren arrazoi nagusiak izango zirenak):...

Jarraitu irakurtzen "Bi Mundu-Gerren Arteko Krisi Sozioekonomikoa" »

Espainiako Konstituzioa eta Euskal Estatutua

Historia2,56 KB

1975an, Sozialki, Testuinguru horretan, Erreformak, Gobernu berriak, Ondoren, Suarezek alderdi, Itunek, Horretaz aparte, Euskadiko Estatutua, Gernikako Estatutuak, Botere legegilea, 1980rako, 1981eko otsailaren 23an Kongresuan. Konstituzioa 1978ko abenduaren 6an onartu zen. Horrek Espainia “zuzenbide estatu sozial eta demokratiko” gisa defendatzen zuen, erabakitako gobernua monarkia parlamentariotzat zehaztuz. Konstituzioak muga zorrotza jartzen zizkion monarkiaren eskumenei eta Gorteei bermatzen zien agintearen erabilera. Testuak estatu akonfesionala definitzen zuen. Zehaztasun handiz zerrendatzen zituen herritarren eskubide indibidualak, nagusitasunera heltzeko hamazortzi urteko adina finkatuz, heriotza-zigorra indargabetuz eta dibortzioa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Konstituzioa eta Euskal Estatutua" »

Ilustrazioa: Antzinako Erregimenaren Aurkako Mugimendua

Historia4,31 KB

Ilustrazioa: Sarrera

Antzinako Erregimena (gizartea, politika eta ekonomia) zegoen bitartean agertutako mugimendu intelektuala izan zen. Bi mugimendu hauek zalantzan jartzen dituzte Antzinako Erregimenaren ideia guztiak.

Argiaren Mendea

Arrazoiaren bidez ulertu behar zen mundua. Argiaren Mendea deituko zaio; lurreko itzalak arrazoiaren argiak argituko zituelako. Hezkuntzari garrantzia handia eman zioten, denek izateko hezkuntza maila gutxienekoa.

Politika

Ideia berriak: botere banaketa.

  • Parlamentu bat: botere legegilea
  • Erregea: botere betearazlea
  • Epailea: botere judiziala

Konstituzioan oinarrituta gobernatuko zen. Herriak boterea izango zuen: subiranotasun nazionala, sufragio bidez, boto eskubidea.

  • Sufragio unibertsala, gizonezkoen sufragio unibertsala
...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Antzinako Erregimenaren Aurkako Mugimendua" »

Iberiar Erresumak eta Euskal Herria: Kronologia Historikoa

Historia2,54 KB

Iberiar Penintsulako Erresumen Garapena

Asturiar-Leondar Nukleoa eta Gaztelaren Hedapena

  • 739: Asturiasko Erresumaren sorrera.
  • 910: Leongo Erresuma sortu zen, Asturiaskoaren oinordeko.
  • 951: Gaztelako Konderria sortu zen, Leongo Erresumaren menpe hasieran.
  • 1035: Gaztelako Konderria Gaztelako Erresuma bihurtu zen.
  • 1072: Leon eta Gaztela bateratu ziren, eta Portugaleko Konderria haien eraginpean geratu zen.
  • 1157: Leongo Erresuma eta Gaztelako Erresuma berriro banandu ziren.
  • 1230: Gaztelako Koroa sortu zen, Leon eta Gaztela behin betiko batuz.

Pirinioetako Erresumak: Nafarroa eta Aragoi

  • 820: Aragoiko Konderria sortu zen.
  • 830: Iruñeko Erresuma (gerora Nafarroako Erresuma) sortu zen.
  • 1035: Bartzelonako Konderria nagusitzen hasi zen Kataluniako beste konderrien
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Erresumak eta Euskal Herria: Kronologia Historikoa" »

Euskal Literaturaren Historia: XVI. mendetik XX. mendera

Beste atzerriko hizkuntzak3,15 KB

XVI. mendea: Euskal Literaturaren Sorrera

Erlijio aldaketak (idazle apaizak nagusi). Bi idazle garrantzitsu:

  • Bernard Etxepare: Euskarazko lehen liburuaren egilea, Linguæ Vasconum Primitiæ (errealismoa, bertsolaritza). Nafarroa Beherakoa. Helburua: euskal letrak mundura zabaltzea. 15 olerki, lau gairekin: erlijioa, maitasuna, presondegiko bizipenak eta euskara.
  • Joannes Leizarraga: Euskal prosaren sortzailea. Erlijio gaia. Testamendu Berria euskaratzeko agindua jaso zuen. Euskarazko lehen itzulpenen bidez, hizkuntza eredu bat finkatu zuen. Obrak: Jesus Christ Gure Jaunaren Testamendu Berria, Kalendrera eta Abc.

XVII. mendea: Sarako Eskola

Sarako Eskola (Lapurdi, lapurtera klasikoa): Erlijio zereginak eta irakaspenak transmititzea zuten helburu....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Historia: XVI. mendetik XX. mendera" »

Euskarazko Hiztegi Txikia: Esanahien Bilduma

Teknologia5,88 KB

1. Atala: Naturako Elementuak eta Pertzepzioak

  • Hasperen: zizpurua.
  • Samin: tristura.
  • Kalatxori: kaioa.
  • Zirkinik ez: mugimendu txikirik ere ez.
  • Arrakala: pitzadura.
  • Dir-dir: diz-diz.
  • Marmarka: ahapeka.
  • Lisatu: zimurrak kendu.
  • Laga: utzi.
  • Sarraila: irekitzeko-ixteko mekanismoa.
  • Olgetan: jolasean.
  • Bits: aparra.
  • Txilio egin: oihu egin.
  • Ozpindu: garraztu.
  • Bat-batean: tupustean.
  • Etsipen: desesperazioa.
  • Bart: aurreko gaua.
  • Sastada: ziztada.
  • Loki: buruaren ezker-eskuin zatiak.
  • Arrotz: ezezaguna.

2. Atala: Emozioak eta Egoerak

  • Tamalgarri: penagarria.
  • Erantzi: arropa kendu.
  • Papar: bularraren goialdea.
  • Samurtasun: biguntasuna.
  • Bortizki: gogor.
  • Galbahe: harea eta aleak bahetzeko tresna.
  • Txintik ere ez: tutik ere ez.
  • Aitatu: aipatu.
  • Ortzemuga: horizontea.
  • Parrastada: piloa.
  • Zurbil: margula.
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Hiztegi Txikia: Esanahien Bilduma" »

Farmakoki Botikak: Gorputzaren Barruan Igarotzeko Prozesua

Biologia2,9 KB

Nola Ematen da?

1- Askatzea:

Sendagaiak gorputzean sartzen eta sustantzia aktiboa askatzen duen prozesua da.

2- Xurgapena:

Drogaren sustantzia aktiboa, odolera igarotzen da zelula-hesien bidez, adibidez hesteetako mukosa. Heste mehean ematen da gehien bat, baina baita gibelean ere.

3- Banaketa:

Sendagaia organismo osora zabaltzeari dagokio.

4- Metabolismoa:

Organismoak entzimenen bidez, administratutako medikamentuan dituen eraginak, sortzen dituen erreakzioen multzoa da. Kanporatzeko beharrezkoak dira osagaiak txikitzea, hau da, metabolitoak sortu.

5- Iraizketa:

Medikamentuak gorputzetik kanporatzea da.

Heste Lodia:

Materiala koloneko goranzko, beheranzko eta zeharkako zatietan eta sigmoidean zehar igarotzen da eta azkenik, ondoestera. Hortik hondakinak
...
Jarraitu irakurtzen "Farmakoki Botikak: Gorputzaren Barruan Igarotzeko Prozesua" »

1898ko Krisia: Kubako Gerra, Inperioaren Amaiera eta Ondorioak

Historia4,19 KB

Errestaurazioaren sistemaren krisiaren hasiera izan zen. Krisiak Primo de Riveraren diktadura arte iraun zuen, eta lehen sintomak XIX. mendearen amaieran agertu ziren.

1898ko Krisia: Kubako Hondamendia

Aurrekariak Kuban

XIX. mendean zehar, Kubako ekonomia azukre, kafe eta tabakoaren produkzioan oinarritzen zen, baina baliabide horiek kubatarrei bizkar emanda kudeatzen ziren. Ondorioz, sektore independentista indartsu bat sortu zen, ekonomiaren jabetza berreskuratzeko asmoz. 1868tik 1878ra iraun zuen lehen gerrak, Zanjongo Bakearekin (edo Hitzarmenarekin) amaitu zen. Aldi berean, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Kuban zituzten interes ekonomikoak sendotu zituzten; izan ere, AEB zen azukrearen erosle nagusia eta kapital handia inbertitu zuen bertan.

...

Jarraitu irakurtzen "1898ko Krisia: Kubako Gerra, Inperioaren Amaiera eta Ondorioak" »