Haurren hizkuntza-jabekuntza goiztiarra: garapen etapak
Hizkuntzaren Jabekuntza Goiztiarra
Hizkuntzari dagokionez, gaitasun unibertsala dago; gizaki guztiok jaiotzez daukagu hizkuntza bat ikasteko ahalmena. Umeak bere “sistema” (hizkuntza batez jabetzekoa) martxan jartzeko estimuluak jaso behar ditu. Umeak gai dira bereizteko bai beren hizkuntza bai beste edozein, umea baitator gaiturik munduko edozein hizkuntzaz jabetzeko.
Denborak aurrera egin ahala, umeak unibertsaltasuna galtzen du: batetik, ez da munduko edozein hizkuntzaz jabetzeko gai; bestetik, zezeltzean bere amaren hizkuntzarantz hurbiltzen joaten da poliki-poliki.
1. Lehen Hotsak (0-2 hilabete)
- Haurraren garuna gai da hots bat bi hotsen artean antzemateko.
- Ikusmen bidezko informazioak ere parte hartzen du.
- Haurra hitz bat artikulatzeko