Haurren hizkuntza-jabekuntza goiztiarra: garapen etapak
Laburpena
Dokumentuak haurrek lehen urteetan hizkuntza nola ikasten duten azaltzen du, jaiotzetik hasita. Hots bereizketa, zezelka, lehen hitzak, holofrase aroa eta lehen perpausak bezalako etapak deskribatzen ditu. Irakurleak hizkuntza-garapenaren hurrenkera eta ezaugarri nagusiak ulertuko ditu.
Funtsezko puntuak
- Gizaki guztiek jaiotzez dute hizkuntza bat ikasteko gaitasun unibertsala.
- Haurrek lehen hilabeteetan hots antzekoak bereizteko gai dira, adibidez /b/ eta /p/.
- Zezelka laugarren eta seigarren hilabete artean hasten da eta urtebete arte luzatzen da.
- Urte bat inguru denean holofrase aroa hasten da, hitz bakarreko ekoizpenekin.
- Bi urte eta erdi inguruan hiru hitz edo gehiagoko perpausak hasten dira sortzen.
- Gaitasun sintaktikoa lehenagokoa dela erakutsi dute esperimentuek, eta haur guztiek garapen-sekuentzia bera jarraitzen dute.
Hizkuntzaren Jabekuntza Goiztiarra
Hizkuntzari dagokionez, gaitasun unibertsala dago; gizaki guztiok jaiotzez daukagu hizkuntza bat ikasteko ahalmena. Umeak bere “sistema” (hizkuntza batez jabetzekoa) martxan jartzeko estimuluak jaso behar ditu. Umeak gai dira bereizteko bai beren hizkuntza bai beste edozein, umea baitator gaiturik munduko edozein hizkuntzaz jabetzeko.
Denborak aurrera egin ahala, umeak unibertsaltasuna galtzen du: batetik, ez da munduko edozein hizkuntzaz jabetzeko gai; bestetik, zezeltzean bere amaren hizkuntzarantz hurbiltzen joaten da poliki-poliki.
1. Lehen Hotsak (0-2 hilabete)
- Haurraren garuna gai da hots bat bi hotsen artean antzemateko.
- Ikusmen bidezko informazioak ere parte hartzen du.
- Haurra hitz bat artikulatzeko gai ez den arren, dagoeneko komunikatzeko gai da.
Hizketa-pertzepzioaren azterketek erakutsi dute umeek hasierako lehen hilabetetik dutela antzeko hotsak bereizteko gaitasuna, adibidez /b/ eta /p/. Hori ez da bakarrik gertatzen bere jatorrizko hizkuntzan, ez bada jatorrizkoak ez diren hizkuntzetan ere.
3-6 hilabete:
- Urrumak deituriko bokal antzeko hotsak.
- Laugarren hilabetean zezeltzen hasten da. Zezelka egitea lau eta sei hilabete artean hasten da eta urtebete izan arte luzatzen da. Ume guztiek dute zezelka egiteko joera berezkoa (hau unibertsala da) eta ezaugarri berberak ditu ume guztiengan, edozein delarik inguruan duten hizkuntza.
- Emozio eta sentimenduak zeinu bidez adierazten ditu.
- Ikusmenaren bidez komunikatu.
- Ama hizkuntzako hainbat hitz ezagutzen ditu baina oraindik ez da gai hauek ekoizteko.
6-10 hilabete:
- Zezelka hotsak helduen hizkuntzako hotsetara egokitzen hasten da.
- Harridurazko hotsak (oh!) eta silaba isolatuak (iau, uau, miau) ere ekoizten ditu.
- Zortzigarren hilabete aldera, haurrak adierazle ugari antzematen ditu.
Hala ere, gaitasun hori lehen urtearen amaierarako galdu egiten da, oso goiz. Hortaz, edozein hizkuntzaz jabetzeko gaitasun unibertsal horrek, soinuen bereizkuntzari begira, oso laburra da. Pinkerrek (2010: 286) darabilen irudia erabiltzearren: hamar hilabeterekin, dagoeneko ez dira fonetikari unibertsalak.
2. Lehen Hitzak
Urte beterekin (gutxi gorabehera) Holofrase aroa hasten da.
Holofrase aroa (12-24 hilabete):
- Hitz bakarreko ekoizpenen aroa. Hitz bakarra erabiltzen du haurrak hainbat eratako funtzio konplexuak adierazteko.
Bi hitzeko aroa (24 hilabete):
- Bi hitzen arteko konbinazioa erabiliz mintzatzen dira.
- Oinarrizko gramatika eraikia dute.
- Umeak urtebete inguru duenean 70 bat hitz ulertzen ditu. Bigarren urtearen amaieran, berriz, hiztegi azkartzea gertatzen da: 200 bat hitz gehitzen dituzte hilabetero.
3. Lehen Perpausak
Hainbat hitzeko aroa (3 urte):
- Bi urte eta erdirekin, gutxi gorabehera, hiru hitz edo gehiagoko esaldiak sortzen dituzte. “Hizketa telegrafikoa” egiten hasten da haurra.
- Dena den, gaitasun sintaktikoa lehenagokoa dela erakutsi dute esperimentuek.
- Haurrak barne-arauak ditu.
- Haurrak perpausak ekoizterakoan akats gramatikal gutxi egiten ditu.
- Haur guztiek eredu berdinei jarraitzen diete eta garapen-sekuentzia beretatik igarotzen dira.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Noiz hasten da haurra zezelka egiten?
Zezelka laugarren eta seigarren hilabete artean hasten da, eta urtebete arte luzatzen da. Ume guztiek dute zezelka egiteko joera berezkoa, edozein hizkuntza inguruan duten.
Zer da holofrase aroa?
Holofrase aroa urte bat inguruan hasten da eta hitz bakarreko ekoizpenen aroa da. Haurrak hitz bakar batekin funtzio konplexuak adierazten ditu.
Noiz hasten dira haurrak hiru hitzeko esaldiak egiten?
Bi urte eta erdi inguruan hasten dira hiru hitz edo gehiagoko esaldiak sortzen. Lehen hizketa telegrafikoa egiten da.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.