Balantzea eta urteko kontuak: aktiboa, pasiboa eta liburu egunkaria

Ekonomia-n eguneratua4,26 KB

Laburpena

Dokumentu honek kontabilitateko balantzearen egitura azaltzen du: aktibo ez-korrontea eta korrontea, ondare garbia eta pasibo ez-korrontea eta korrontea. Gainera, urteko kontuen osagaiak, kontabilitateko dokumentuen kronologia eta liburu egunkariaren egitura azaltzen dira. Ikasleak balantzearen eta inbentarioaren arteko aldea ulertuko du.

Funtsezko puntuak

  • Balantzea enpresaren ondarea islatzen duen dokumentu sintetikoa da: ondasunak, kobrantzak, zorrak eta finantzaketa propioa jasotzen ditu.
  • Aktibo ez-korrontea epe luzeko ondasunez osatua dago, eta aktibo korrontea epe laburrekoez (izakinak, zordunak, finantza-inbertsioak, eskudirua).
  • Ondare garbia fondo propioek osatzen dute: kapital soziala eta erreserbak.
  • Urteko kontuak balantzea, galdu-irabazien kontua, memoria, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria eta diru-fluxuen egoera-orria dira.
  • Liburu egunkariak eragiketak data-ordenan erregistratzen ditu, eta gutxienez data, kontuen izena, azalpena eta zenbatekoak jasotzen ditu.
  • Enpresaren hasierako balantze xehatua urtarrilaren 1ean egiten da, eta ekitaldi-bukaerako inbentarioa eta urteko kontuak abenduaren 31n.

Frogatu zeure burua

Balantzea

Aktibo ez-korrontea

  1. Materiala: Uki daitezkeen ondasunak: lurrak, eraikinak, makineria, altzariak eta abar.
  2. Ukiezina: Ukitu ezin diren ondasunak: patenteak, jabetza industriala, merkataritza-fondoak, kontzesio edo emakida administratiboak eta abar.
  3. Ondasun higiezinetako inbertsioak: Lurrak eta eraikinak, espekulazio-helburua dutenean, ibilgetu materialean sartu beharrean hemen kokatu behar dira.
  4. Finantza-inbertsioak: Epe luzeko izaera duten finantza-inbertsio guztiak: akzioak, obligazioak, inbertsio-fondoak eta abar.

Aktibo korrontea

  1. Izakinak: Enpresaren trafiko edo ohiko eragiketarako beharrezkoak diren elementuak: salgaiak, lehengaiak, bukatutako produktuak, beste zenbait hornikuntza.
  2. Zordunak edo bihurgarria: Trafiko-eragiketengatik sor daitezkeen kobrantza-eskubideak: bezeroak, kobratzeko merkataritza-efektuak, etab.
  3. Finantza-inbertsioak: Epe laburreko izaera duten finantza-inbertsioak: akzioak, obligazioak, inbertsio-fondoak etab.
  4. Eskudirua: Enpresaren baliabide likido guztiak: enpresako kutxako dirua, kontu korronteetakoa etab.

Ondare garbia

  1. Fondo propioak: Izaera itzulgarria ez duten finantza-iturriak agertuko dira hemen. Iturri horiek bi eratakoak izan daitezke:
    • a) Kapital soziala: Akziodunek egindako ekarpena islatzen duena.
    • b) Erreserbak: Jarduerari esker sortutako aberastasuna islatzen duena.

Pasibo ez-korrontea

Izaera itzulgarria izanik, epe luzekoak direnak.

Pasibo korrontea

Epe laburrekoak.

Elkarren segidako balantzeen eragozpenak

  1. Enpresaren ondarearekin zerikusia duten eragiketa eta egitate kopurua kontuan izanik, ezinezkoa da eragiketa edo egitate bakoitzagatik balantze bat egitea.
  2. Egin behar diren balantze guztiak egitea zilegi izanda ere, horiek ez lukete baliorik izango, erabiltzaileentzat gehiegizkoak izango balirateke.
  3. Balantzeek eragiketen ondorioak islatzen dituzte, baina ez dute islatzen haien jatorriaren zergatia.

Urteko kontu eta inbentarioak

Legegileak aipatzen duen lehendabiziko nahitaezko liburua da. Liburu bakar bat izan arren, dokumentu hauek hartzen ditu barnean:

  1. Enpresaren hasierako balantze xehatua.
  2. Batura eta saldoen egiaztapen-balantzea.
  3. Ekitaldi-bukaerako inbentarioa.
  4. Urteko kontuak:
    • Balantzea.
    • Galdu-irabazien kontua.
    • Memoria.
    • Ondare garbiaren aldaketen egoera-orria.
    • Diru-fluxuen egoera-orria.

Kronologia

  1. Enpresaren hasierako balantze xehatua: urtarrilaren 1ean.
  2. Batura eta saldoen egiaztapen-balantzea: gutxienez, martxoaren 31n, ekainaren 30ean, irailaren 30ean, abenduaren 31n.
  3. Ekitaldi-bukaerako inbentarioa: abenduaren 31n.
  4. Urteko kontuak: abenduaren 31n.

Definizioak

a) Balantzea

Enpresaren ondarea osatzen duten ondasun, kobrantza-eskubide, ordainketa-obligazio eta finantzaketa propio guztiak jasotzen dituen dokumentu sintetikoa da. Balantzearen sorrera kontabilitate-prozesu bati loturik dago.

b) Inbentarioa

Deskribatzaileagoa da, eta bere sorrera ez dago kontabilitate-prozesu bati lotua. Dokumentu honetako informazio-sistema hornitzeko, kontabilitatez kanpoko prozedurak erabili behar dira.

Liburu egunkaria

Liburu egunkariak kontabilitateko egitate guztiak erregistratzen ditu, egitate horiek sortzen diren ordena berean eta dagokien datarekin. Liburu egunkarian, urte ekonomiko batean sortu eta enpresaren ondarean eragina duten eragiketa guztiak hurrenkera kronologikoan erregistratuak daude. Beraz, liburu honetan, eragiketa horien erregistroaz arduratzen diren idazpenak agertuko dira.

Egitura

  1. Data.
  2. Inbertsio eta finantzaketa-elementuak islatzen dituen kontuen izena.
  3. Erregistraturiko egitatearen azalpen laburra.
  4. Kontu bakoitzari dagozkion zenbatekoak.
  5. Behar diren erreferentziak, liburu nagusian kontuei dagozkien orriak eta idazpeneko ordena-zenbakia identifikatu ahal izateko.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein da balantzearen eta inbentarioaren arteko aldea?

Balantzea kontabilitate-prozesu bati lotuta dago, eta enpresaren ondarea sintetikoki islatzen du. Inbentarioa deskribatzaileagoa da eta kontabilitatez kanpoko prozeduren bidez egiten da.

Zein dira urteko kontuak?

Urteko kontuak balantzea, galdu-irabazien kontua, memoria, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria eta diru-fluxuen egoera-orria dira.

Zer erregistratzen du liburu egunkariak?

Liburu egunkariak urte ekonomikoan enpresaren ondarean eragina duten eragiketa guztiak erregistratzen ditu, hurrenkera kronologikoan eta dagokien dataz.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein dira aktibo ez-korrontearen osagaiak testuaren arabera?
2. Zein da ondare garbiaren osagaia testuaren arabera?
3. Zein data da ekitaldi-bukaerako inbentarioa egiteko?
4. Zer erregistratzen du liburu egunkariak?
5. Zergatik ez da balantzerik egiten eragiketa bakoitzeko?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.