Euskal hezkuntza-sistema: hizkuntza-ereduak, ebaluazioa eta erronkak
Hezkuntza elebidun motak
Hezkuntza-sistema elebidunak sailkatzeko irizpideak helburuak, ikasleen jatorria eta irakasleen gaitasuna dira. Ereduak sailka daitezke hizkuntza bat irakastea helburu dutenetan (sumertsioa) edo mantentze-ereduetan, non lehen hizkuntza errespetatu eta balioesten den.
Murgiltze-ereduek (D eredua kasu) elebitasun orekatua lortzea dute helburu, irakasle elebidunen eta inplikazio sozial handiaren bidez, ikasleek hizkuntza bat baino gehiago erabil dezaten prestatuz eta eleaniztasun inklusiboa bermatuz.
Murgiltze programen ezaugarriak
Murgiltze-programen helburu nagusia ikasle guztiak elebidun edo eleanitzak izatea da. Programa hauetan, irakasleak elebidunak dira eta ikaskuntza gehitzailea da; ikaslearen lehen hizkuntza errespetatu...