Enpresa formen gida: enpresa indibiduala, sozietateak eta kooperatibak

Ekonomia-n eguneratua15,21 KB

Laburpena

Dokumentuak enpresa-forma juridikoen gida laburra ematen du: enpresa indibiduala, sozietate zibilak, merkataritza-sozietateak (kolektiboa, komanditarioa, erantzukizun mugatukoa, anonimoa eta laborala) eta gizarte interesekoak, kooperatibak barne. Bakoitzaren ezaugarri nagusiak, erantzukizuna, kapital minimoa, eraketa, organoak eta fiskalitatea azaltzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Enpresa indibidualak ez du nortasun juridikorik; jabea pertsona fisiko bat da eta erantzukizun mugagabea du.
  • Sozietate kolektiboan bazkide guztiek elkartasunez eta mugagabean erantzuten dute zorrei.
  • Sozietate anonimoaren gutxieneko kapitala 60.000 € da, eta gutxienez %25 ordaindu behar da eraketan.
  • Erantzukizun mugatuko sozietatean erantzukizuna inbertitutako kapitalera mugatzen da eta partizipazioak ezin dira negoziagarri titulu bihurtu.
  • Kooperatiba lehen graduko (gutxienez 5 bazkide) edo bigarren graduko izan daiteke, eta soberakinen %30 erretserba fondoetara bideratu behar da.

Frogatu zeure burua


ENPRESAREN FORMA JURIDIKOAK enpresa indibiduala nortasun fisikoa duen enpresa da,hau da,enpresaren jabea pertsona bat da.enpresaburu indibiduala: merkataritza,industria edo profesional jarduera egiten duen pertsona fisiko bat da.ENPRESA INDIBIDUALAB):kontratu batean oinarritzen da.Kontratu horren bidez bi pertsonek edo gehiagok komunean dirua,ondasunak edo industria jartzea adosten dute honela lortutako onurak elkarren artean banatzeko asmoarekin.Nahiz eta sozietateak pertsona batek baino gehiagok osatu,enpresa indibidualtzat jotzen dira ez dutelako nortasun juridikorik,hau da, nortasun fisikoa dute.Horretaz gain,enpresa horiek definitzen dituen beste ezaugarri batzuk honakoak dira: kideen artean paktu sekretuak dituzten enpresak dira,bere jarduteak indibidualak dira,objetu lizitu bat izan behar dute, bazkideen interes komunean ezarri behar dira eta sozietatean paktuak adierazitakoa irauten du.Sozietate mota honek besteen aurrean erantzukizun mugagabea eta pertsonala du.Sozietatea dokumentu pribatu baten arabera sortzen da eta ondasun elkargoaren xedapenek arautzen dute.Ez dago kapital mugarik era honetako sozietateak eratzeko.Enpresen izena bazkideek erabakitako edozein izan daiteke.Bazkide zibilek zergak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren bidez pagatzen dituzte,izan ere, sozietatearen onura indibidualtzat jotzen da pertsona fisikoak bezala lan egiten dutelako.ENPRESAREN SOZIETATEAenpresa juridikoa duen enpresa mota da, hau da, enpresak jabeek ez beste nortasun bat hartzen du.Sozietate guztiek merkataritza erregistroan eman behar dute izena.Honela banatzen dira:1sozietate zibil publikoa.2merkataritza sozietateak.3gizarte intereseko sozietateak.A)Sozietate zibil publikoa:sozietate honek sozietate zibil pribatuak dituen helburu eta ezaugarri berak ditu baina bazkideen arteko paktuak publikoak dira eta notario aurrean sinatutako eskritura publikoaren bidez sortzen dira.Honek sozietate zibil pribatuetatik desberdintzen duen nortasun juridikoa ematen dio.Nortasun juridikoa duten enpresa guztiak bezala,sozietate hauek ere merkataritza  erregistroan eman behar dute izena.B)merkataritza sozietatea:Sozietate hau osatzen duen enpresaren ustiaketan laguntzeko ondare fondo bat komunean jartzen duen pertsona multzo batek.Hauen helburua da onura izan eta onuren banaketan parte hartzea.Merkataritza sozietate guztiak bere sorkuntza eskritura publikoaren eta merkataritza erregistroan izena ematearn bidez formalizatzen dira.Honako eran sailkatu ditzakegu:1sozietate pertsonalistak:Enpresa hauetan bazkideei dagokie enpresaren kudeaketa eta, ondorioz,bazkide bakoitzaren dimentsio pertsonala kapitala baino garrantzitsuagoak izaten dira.Talde honen barruan honako enpresa mota hauek aurki ditzakezu:1.1sozietate kolektiboa1.2sozietate komanditario sinplea.2Sozietate kapitalistak:enpresa hauetan kapitalaren ekarpena bazkideen ezaugarri pertsonalak baino garrantzitsuagoa da.Enpresaburu hauetan kudeaketak ez du zertan bazkideen batek egin behar,izan ere, enpresaburu profesional bat kontrata dezakete horretarako.Talde honen barruan,honako enpresa motak ditugu:2.1sozietate komanditarioa akzioengatik2.2erantzukizun mugatuko sozietatea2.3sozietate anonimoa2.4sozietate laborala.C)gizarte intereseko sozietatea:onura lortzea bilatzen ez duen enpresa da.Bilatzen dutena da bere kideen behar komunak asetzea.Talde honetan sartutako enpresa arruntenak sozietate kooperatibak dira.MERKATARITZA SOZIETATEAK.A)Sozietate kolektiboa: Ezaugarri orokorra:1sozietatea sortzeko bazkide kopuru minimoa bi da eta ez dago gehiengorik.Hala ere,bazkide kopuru murriztu baterako sozietate aproposa da.2bazkide guztiek parte haartzen dute enpresaren kudeaketan.Hala ere,bazkideak lana bakarrik ekartzen badu ezin du kudeaketan parte hartu.3Bazkideek hirugarren pertsonen aurrean gizarte zorrei egin behar diete aurre era pertsonalean,elkartasunekoa eta mugagabean.4ez dago kapital sozial minimorik era honetako sozietatea eratzeko.5bazkide izaera ezin da nahi bezala transmititu,horretarako gainerako bazkideen baimena behar da.6enpresaren izena,bazkide guztien izena,bazkide batzuen izena edo bazkide bakar baten izena izan behar du eta ondoren”eta konpainia”espresioa joan behar du.Bi kasuetan ondoren “sozietate kolektiboa”edo honen laburpena joan behar du.7sozietate honek sozietateen gaineko zergaren bidez ordaintzen ditu bere zergak.B)sozietate komanditario sinplea: Ezaugarri orokorrak:Bi bazkide mota existitzen dira.A)bazkide kolektiboak, sozietatearn kudeaketan zuzenean parte hartzen dutenak.B)bazkide komanditarioak,sozietateari aportazio ekonomikoa egiten dizkiete eta emaitza ekonomikoetatik bakarrik parte hartzen dutenak dira.1sozietateetan gutxieneko bazkide kopurua bi da eta horietatik bat kolektiboa izan behar du eta bestea komanditarioa.2bazkide izaera ezin da libreki transmititu gainerako bazkideen oniritzirik gabe.3ez dago gutxieneko gizarte kapitalik sozietate hau sortzeko.4enpresaren izena osatuko du bazkide kolektibo guztien izena edo horietako batzuen izena edo bakar baten izena eta jarraian “eta konpainia” eta “sozietate komenditarioa” adierazpenak agertu behar dute, edo bestela euren zeinuak.5sozietate komanditario sinpleak sozietateen gaineko zergaren bidez pagatzen ditu bere zergak.

C)sozietate komanditarioa akzioengatik Sozietate kapitalisten multzoan sartzen da,izan ere bazkide batzuentzako kapitalak bazkideen ezaugarri pertsonalek baino garrantzi handiagoa dute.Ezaugarri orokorrak:Sozietate mota honetako ezaugarriak sozietate komanditario sinpleekin komunak dira, honela desberdintzen dira:1bazkide komanditarioen parte hartzea akzioek ordezkatzen dute.Hauek kapitalaren zati alikuotak(berdinak)dira.2bazkide komanditarioen kopurua gutxienez hirukoa izan behar du eta gutxienez,bazkide kolektibo bat.Bazkide kolektiboa izango da enpresaren kudeaketaz arduratuko dena.3enpresaren izena bazkideek aukeratzen duten edozein izan daiteke eta jarraian “sozietate komanditarioa akzioengatik”.4sozietate honek sozietateen gaineko zergaren bidez ordaintzen ditu bere zergak.D)erantzukizun mugatuko sozietatea: Ezaugarri orokorrak:1sozietate hau eratzeko bazkide kopurua bat edo gehiago da.Sozietate hauek bazkide bakar batek osatzen dutenean sozietate pertsona bakarrak dira.Kasu honetan,bazkidea pertsona naturala edo juridikoa izan daiteke.Gerta daiteke sozietatea bazkide batek baino gehiagok sortzea eta bazkide hauen partizipazioak bazkide bakar baten esku egotea.2bazkideen erantzukizuna egindako aportazioaren arabera dago mugatuta,hau da,inbertitutako kapitalaren arabera egiten diete zorrei aurre.3kapital soziala partizipazioetan dago banatua.Partizipazioak erantzukizun mugatuko sozietate bateko kapital sozialaren zati berdin eta zatiezinak dira.Partizipazioak ezin dira titulu negoziagarriekin bat egin.Transmisioa murriztua da eta ezin dute akzio izena hartu.3Enpresaren izenak izena eta atzetik honakoa izan behar du:”erantzukizun mugatuko sozietatea” edo “sozietate mugatua”.4gizarte transmisiorako administratzaileei honako informazioa eman behar zaie:aldaketa egiteko intentzioa,besterendu nahi diren partizipazioen kopurua,partizipazioak erosten dituenaren nortasuna eta adostutako prezioa.5sozietate honek sozietateen gaineko zergaren bidez ordaintzen ditu bere zergak//ERaketa:merkataritza sozietate guztiak bezala,mota honetako sozietateak eskritura publikoaren bidez eratu behar dira.Eraketa eskristuran beste datuen artean sozietatearen estatutuak egon behar dute.Honako elementuak:1sozietatearn izena.2gizarte objetua,berau osatzen duten sozietateak zehaztuz.3egoitza soziala.4kopital soziala,partizipazio kopurua,beren balio nominala eta zenbakitze korrelatiboa.5administrazioa antolatzeko modua edo moduak,legeak ezartzen dituen terminoetan.6bazkideek ezarri behar direla urte duten legezko paktuak eta baldintza bereziak.//SOzietatearen organoak:Sozietatearan kudeaketa eta administrazioa gizarte organo bati agintzen zaio.Zuzendaritza organo hau akziodunen batzar nagusiak eta administratzaileek osatzen dute.1batzar nagusia:Deliberamndu eta ebaki organoa da.Batzarrak landu ditzakeen gaiak honakoak dira:gizarte kudeaketaren zentsura,urteko kontuen eta ekitaldiaren emaitzaren aplikazioaren onarpena,administratzaileen izndapena eta kargutik kentzea eta estatutuak aldatzea.2administratzaileak:enpresaren administrazioa administratzaile bakar bati edo administrazio batzorde bati egotzi dakiokegu.Administratzaileek baldintza batzuk bete behar dituzte:1.1ezingo dute sozietatearen beraren merkataritza generoan lan egin,besteren kontura.1.2eskritura sozialak ezartzen duen denboran lan egin beharko du eta batzar nagusiak edozein unetan kendu ahal izango du kargutik.1.3urteko kontuak aurrera eraman ahal izateko,sozietate anonimoen arauak jarraitu beharko ditu.1.4ez du zertan bazkide izan behar//BAzkideak:Eskubideak:1lortutako onuren banaketan eta sozietatearn likidazioa dagoenean ondarearen banaketaren parte hartzeko eskubidea.2ateratzen diren bazkideen partizipazioen erosketan tanteo eskubidea.3gizarte erabakietan parte hartzeko eta administratzaile aukeratua izateko eskubidea.4eskrituretan ezarritako epeetan informazioa jasotzeko eskubidea.E)SOZIETATE ANONIMOA 1) Guztiz kapitalista da. Bazkideen ezaugarri pertsonalek ez dute inolako garrantzirik eta elementu garrantzitsu bakarra kapitala da. Enpresa handiei egokitzen zaie hobeto. 2) Bazkide kopuru minimoa = 1 edo gehiago. Gainera pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke. 3) Erantzukizuna: mugatua, bere aportazioen arabera. 4) Gutxieneko kapitala: 60.000 €. Kapital Soziala akzio izendunetan edo eramaile akzioetan banatuta dago. Kopuru hau sozietatea eratzeko momentuan guztiz harpidetuta eta %25a ordainduta egon behar du gutxienez. 5) Partizipazioen Transmisioa librea da. 6) Enpresaren izena: Bazkideek aukeratzen dutena eta ondoren “Sozietate Anonimoa” edo “SA” laburtzapena joan behar du. 7) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du. AKZIOEI DAGOKIEN OINARRIZKO KONTZEPTUAKBalio nominala: Akzio bakoitzak lehenengo salmentan duen balioa da eta tituluan edo kontuan egindako oharpenetan agertzen da. = kapital soziala zati akzio kopurua Balio eraginkorra: Salerosketa momentuan akzioak merkatuan duen balioa. Eskaintzaren eta eskariaren menpe dago eta normalean ez dator bat balio nominalarekin 1Parearen gainetik dago → Balio eraginkorra > Balio nominala 2Parean → Balio eraginkorra = Balio nominala 3Parearen azpitik → Balio eraginkorra < balio="" nominala="">Balio teorikoa: ondasun garbia zati akziokopuruHarpidetza-eskubidea: Enpresak dirua behar duenean, akzioak igorri ditzake, hau da, kapitalaren zabalpena egin. Kasu honetan akzionistek lehentasuna dute lehen zuten proportzio bera mantentzeko. Harpidetza eskubidearen balioa= balio teorikoa – kotizazioa/ hapidetza eskubidearen balioa = (zabalpenaren aurreko kotizazioa – balio nominla) x azkio berrien kopurua zati akzio kopuru osoa.Errenta eta errentagarritasuana: Errenta → Epe batean inbertsio batek eskaintzen duen diru sarreren kopurua. Tituluaren errenta garbia errenta gordinari deskontu guztiak kendu eta gero ateratzen da. Errentagarritasun tasa= epearen errendimendua x100 zati egindako inbertsioa LAN SOZIETATEA Kapitalista da. Kapital sozial gehiena (%51 baino gehiago) langileena da. Ezaugarri orokorrak: 1) Bazkide kopuru minimoa = 4 edo gehiago. Horietatik 3 langile bazkideak izan behar dute. A. Bazkide batek ezin du kapitalaren herena ordezkatzen duen akzio kopurua eduki. B. Erakunde publikoak %49raino irits daitezke. C. Kapitalaren %51 langile bazkideena da. 2) Erantzukizuna: mugatua, bere aportazioen arabera.

GIZARTE INTERESEKO SOZIETATEA A)sozietate kooperatiboak: komunean interes eta beharrak dituzten eta enpresaren jarduera zehatz bat garatzen duten pertsona fisiko eta juridikoen elkarte bat da.Emaitza ekonomikoak bazkideei egozten zaizkie,behin fondo komunak asetu direnean egiten duten jarduera kooperatiboaren arabera.Sozietate hauen transmisioan zailtasunak dituzte eta irabazi asmorik gabeko ondare komun bat sortzen dute.Ezaugarri orokorrak:1.)kooperatiba lehen gradukoa,bigarren gradukoa edo geroko gradukoa izan daiteke.Lehen gradukoan gutxiengo bazkide kopurua 5 da.Normalean pertsona fisikoak izaten dira.Bigarren gradukoetan kopurua 2 da kooperatibez osatuta egoten dira.Bazkideak sartzea edo ateratzea boluntarioa eta librea da. Kooperatibak ere kapitala ematen duten,beren ekarpenengatik interesak kobratzen dituzten eta gizarte zorrei pertsonalki erantzuten ez dieten bazkideak izan ditzake.2.)bazkideek kooperatibak dituen zorrengatik duten erantzukizuna beren gizarte ekarpen kopuru nominalari atxikita gelditzen da.Hala ere,sozietatearen estatutuek beste erantzukizun bat ezar dezakete,eta hau mugagabea izan daiteke.3.)kooperati bakoitzaren gutxieneko kapital soziala estatuetan ezartzen da eta sozietateetan alta edo baja ematen duten bazkideen kopuruaren arabera malgua da.Bazkideak ezin du lehen graduko sozietateetan kapitalaren %25 baino gehiago izan.Bigarren gradukoetan,berriz,kopurua %45a da.Kapitala sozietatearen eraketa unean guztiz izenpetua egon behar du eta totalaren %25ordainduta egon behar du.4-)enpresaren izenak “sozietate kooperatiba”izena eraman behar du orokorki.5.)Kooperatibek lortutako soberakinen %30a beharrezko erretserba fondoan eta hezkuntza eta sustapen fondoan sartu behar dira.//Eraketa:Nortasun juridikoa har dezan,sozietate kooperatiboak honako baldintza formalak bete behar ditu:eraketa eta estatutu eskriturak idaztea,eskritura notarioaren aurrean sinatzea eta kooperatiben erregistro orokorrean izena ematea.//Sozietatearen organoak:lau gizarte organo daude:1.)Batzar nagusia:bazkideen eta bere kasuan,kideen bilera da.Bertan biltzen dira deliberatzeko eta akordioak hartzeko,bera baita erabakiak hartzeko organo gorena.Batzarraren helburua da kudeaketa soziala aztertzea,urteko kontuak onartzea,soberakinaren egozpena onartzea eta kooperatibaren politika orokorra ezartzea.2.)Artezkari batzordea:kooperatibaren gobernua,kudeaketa eta ordezkaritza da.Batzorde honek gutxienez hiru kide izan behar ditu eta zuzendaria izendatu dezake.3.)Errekurtso batzordea:organo hau lehen graduko kooperatibetan bakarrik existitzen da,estatutuek horrela aurreikusten dutenean.Bere funtzioa da bazkideek aurkeztutako zigorrak tramitatu eta horiei buruz ebaztea.4.)kontu hartzaileak:bere funtzioa da urteko kontuen zentsura.Bazkide bat eta hiru artean izan behar dute eta guztiz pertsona fisikoak.//Bazkideak:Eskubideak:1.)kooperatibaren jardueretan parte hartzea.2.)bere eskubideak erabiltzeko eta beren betebeharrekin aurrera egiteko beharrezkoa den informazioa jasotzea.3.)itzulkin kooperatiboa,soberakina banatzea.Bere betebeharren artean:1.)batzar nagusiaren eta parte hartzen duen gainerako batzordeetako bileretara joatea.2.)organo sozialek onartutako balizko akordioak betetzea.3.)prestakuntza jardueretan parte hartzea.//Kooperatiba motak:-elkarlanekoak-kontsumokoak-etxebizitzakoak-nekazaritzakoak-zerbitzuetakoak-itsasokoak-aseguruenak...

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein da enpresa indibidualaren ezaugarri nagusia?

Enpresa indibidualaren jabea pertsona fisiko bat da, eta ez du nortasun juridikorik. Horren ondorioz, erantzukizuna mugagabea eta pertsonala da.

Zer da sozietate anonimoaren gutxieneko kapitala?

Sozietate anonimoaren gutxieneko kapitala 60.000 € da. Eraketa unean gutxienez %25 ordaindu behar da.

Nola ordaintzen dituzte zergak sozietate kolektiboek?

Sozietate kolektiboek sozietateen gaineko zergaren bidez ordaintzen dituzte zergak.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein enpresa-forma ez du nortasun juridikorik?
2. Zenbat bazkide gutxienez behar dira lehen graduko kooperatiba batean?
3. Zein da sozietate komanditario sinpleko bazkide motak?
4. Zein da erantzukizun mugatuko sozietatearen izenaren atzizkia?
5. Zer da balio nominala akzioetan?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.