Beste atzerriko hizkuntzak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Manuel de Larramendi: Obra, Euskararen Defentsa eta Ekarpena

Beste atzerriko hizkuntzak2,56 KB

Larramendiren Obra eta Euskararen Defentsa

Larramendik bere lanik gehienak gaztelaniaz idatzi zituen. Lan horietan, Euskal Herria eta bere izaera, gobernu moldea eta hizkuntza berezia ditu aztergai. Gaztelaniaz idatzitako obrek eragin handia izan dute euskal literaturaren garapenean.

Larramendik bi modutara egiten du lan euskararen alde:

  1. Euskara gutxiesten dutenak lotsagarri jarriz eta euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotera animatuz.
  2. Euskara erabili eta lantzeko ardura dutenak lan egitera bultzatuz.

Gaztelaniazko Ekarpena

Larramendiren lanik gehienak gaztelaniaz idatzi ziren, apologia egitea baitzuen asmo nagusia.

De la Antigüedad y Universidad del Bascuence en España

Euskararen aldeko defentsa edo apologia sutsua da. Hurrengo urtean argitaratuko...

Jarraitu irakurtzen "Manuel de Larramendi: Obra, Euskararen Defentsa eta Ekarpena" »

Axular eta Euskal Literatura XVI-XVII. mendeetan

Beste atzerriko hizkuntzak4,07 KB

Axular izenez ezaguna zen, baina bere benetako izena Pedro Agerre zen, 1556. urtean jaio zen Urdazubin (Nafarroa) eta 1644an hil zen Saran (Lapurdi). Iruñean Teologia ikasketak egin zituen eta Donibane Lohizunen bizi izan zen. Bere libururik ospetsuena Gero da, 1643an argitaratua. Axular izengoitia bere baserriaren izenetik hartu zuen. XVII. mendean bizi izan zen, euskararentzat garai zail batean, idazle gutxik erabiltzen baitzuten euskara idazteko. Kristautasuna oso garrantzitsua zen, eta elizak eragin handia zuen pertsonen bizitzan eta kulturan. Erlijioa gai nagusienetako bat zen garai hartako literaturan. Axularrek bizitzaren zentzua eta betebeharra landu zituen, gizakiaren helburu nagusia Jainkoaren aurrean ondo bizitzea dela azpimarratuz....

Jarraitu irakurtzen "Axular eta Euskal Literatura XVI-XVII. mendeetan" »

Euskal Aditz Trinkoak: Baldintza eta Ahalera Taulak

Beste atzerriko hizkuntzak3,58 KB

Sarrera

Dokumentu honek euskal aditz trinkoen baldintza eta ahalera formen osagaiak eta adibideak biltzen ditu, NOR-NORI-NORK, NOR, NOR-NORI eta NOR-NORK kasuak aztertuz. Taula hauek aditz-formak eraikitzeko oinarrizko elementuak eta haien konbinazioak erakusten dituzte.

1. Aditz Trinkoak: Osagai Nagusiak

Ondorengo taulak euskal aditz trinkoen baldintza eta ahalera formak osatzeko erabiltzen diren aurrizki, erro eta atzizki nagusiak erakusten ditu. Hauek dira aditz-formak eraikitzeko oinarrizko elementuak.

KategoriaBaldintza (BA-)Ahalera (LI-)
AurrizkiaBA-
Aditz-erroaLILI (ZI)
Subjektu-marka (NORK)NI, ZENE, GENE, LINI, ZENE, GENE, LI (ZI)
Objektu Zuzenaren marka (ZER)T/DA, ZU, ZKI, GU, ZUE, (Z)TEDA, ZU, ZKI, GU, ZUE, (Z)TE
Zeharkako Objektuaren marka
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Aditz Trinkoak: Baldintza eta Ahalera Taulak" »

Euskal Literatura: Olerkigintza eta Prosa

Beste atzerriko hizkuntzak5,02 KB

Poesia Europan

Poesia hitza Poiesis hitz grekotik dator, eta sorkuntza, asmakuntza eta fikzioa esan nahi du. Garrantzitsuagoa da nola esaten den, zer esaten den baino. Zehatza eta laburra izan behar du.

  • Erdi Aroan: Erlijioa zen gairik aipagarriena.
  • Errenazimentuan: Mundu grekolatindarrera itzuli ziren.
  • Barrokoan: Poesia ederragoa bihurtu zen. Poeta frantsesek hitzarekiko kultua eta bertsoaren musikaltasuna landu zituzten.

Euskal Olerkigintza

Euskal literaturaren historian, hainbat olerkari nabarmendu dira:

  • Bernart Etxepare (1493-??)

    Linguae Vasconum Primitiae, edo Euskararen hastapenak, Bordelen argitaratu zen 1545ean, euskarazko lehen liburu inprimatua izanik. Apaiza zen Garazin, eta bertan kartzela ezagutu zuen.

  • Joan Perez Lazarraga (1548-1605)

    2004.

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura: Olerkigintza eta Prosa" »

Euskara Batuaren Gramatika eta Ortografia

Beste atzerriko hizkuntzak3,83 KB

Euskara Batuaren Gramatika eta Ortografia

Zenbait Zuzenketa

1. Bat-batean hil omen zen gajoa.

2. Bapateko kontua izan da, antza.

3. Neuk, behinik behin, ez dut deus ere erranen.

4. Lehen deitura, behinik behin, aitarena dauka.

5. Perretxiko horiek Urbasa aldean aurkitzen dira batik bat.

6. Azaroaren 21eko Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita EGA berriaren egitura, ...

7. Ikastetxearen aurreko aparkalekuan daukat autoa.

8. Zubi zaharraren atzeko aldean egoten dira eguzkitan.

9. Niretzako oparia armairuaren goiko aldean dago.

10. Nire ustez, hori ez da, inondik inora ere, jokabide zuzena.

11. Berrogeita bost lagun inguru bildu bide ziren atarian.

12. Bi mila eta berrehun ikaslek hartu zuten parte manifestazioan.

13. Hogeita lau bidarirentzako lekua dauka...

Jarraitu irakurtzen "Euskara Batuaren Gramatika eta Ortografia" »

Tragedia Tραγωδία

Beste atzerriko hizkuntzak15,2 KB

Tragedia Tραγωδία

Trajediaren bilakaera, V. mendean, hiru pertsonaia kementsuk gidatu zuten:

Eskilo, Sofokles eta Euripides.

Hiru pertsonaia horiek honela lotzen dira denboran: 480. urte inguruan, Salaminako guduaren biharamunean,

zeinean Eskilo bera egona baitzen borrokan, Sofoklesek, artean nerabe aroan, guda osteko festako abestaldea

zuzendu zuen ; eta une horretan bertan, Euripides jaio zen Salaminan.

Ditiranbotik -alegia, Dionisosen edo Bakoren omenezko ereserkietatik-, sortu zen trajedia. Jainko horren

ohorezko jaietan satiroz mozorrotutako nekazari talde batek kantatzen zuen, eta zuzendariak edo korifeoak

horien kantuak eteten zituen bere deiadarrekin eta komentarioekin.

Tespis

tragediografoak berrikuntza bat erantsi zion ditiranboari:...

Jarraitu irakurtzen "Tragedia Tραγωδία" »

Pedro de Axular: Euskal Prosagile Handia eta 'Gero' Obra

Beste atzerriko hizkuntzak2,51 KB

Biografia

Pedro de Axular, 1556an Urdaxen (Nafarroa) jaioa eta 1644ko apirilaren 8an Saran (Lapurdi) hil zen, 88 urterekin. XVI. eta XVII. mendeetako euskal prosagile onena izan zen.

Axularren bizitza eta ibilbidea

Axular Salamancako Unibertsitateko ikaslea izan zen. 1596an apaiztu zen, gotzainak errentadun postu edo kargurik eman beharrik izan gabe. Horrela, lehen urteak Lapurdin eman zituen predikatzen. Geroago, sermoiak ematen izandako arrakastaren ondorioz, arlo horretan ospetsu bilakatu zen.

1600. urtean Sarako (Lapurdi) erretore izendatu zuten, bertako titularrak, Juan Douametek, osasun arazoak zirela eta, postua utzi ondoren. Hilabete gutxira, Axular beste apaiz batekin kargua eskuratzeko lehian sartu zen; azkenean, Axularrek lortu zuen...

Jarraitu irakurtzen "Pedro de Axular: Euskal Prosagile Handia eta 'Gero' Obra" »

XVIII. Mendeko Euskal Literatura

Beste atzerriko hizkuntzak3,38 KB

XVIII. Mendeko Euskal Literatura: Egoera Orokorra

Euskal literaturak ez zuen izango aurreko mendean izan zuen garrantzirik. Ez zen idazlerik falta; gehienak elizgizonak ziren. Baina ez zegoen Sarako moduko talde esanguratsurik edo Axular bezalako buruzagirik. Buruzagia Sarako Joanes Etxeberri medikua izan zitekeen, baina orduko agintariek haren lanak ez zituzten erreferentziatzat hartu, eta, beraz, denbora askoan ahaztuta geratu zen, eta bere lanak ez ziren argitaratu.

Iparraldea Borboien agindupean jarraitu zuen. XVIII. mendearen amaieratik aurrera izugarrizko beherakada jasan zuen Frantziako Iraultzaren ondorioz. Gerrak eta liskarrak egon ziren, foruak suntsitu ziren, eta probintziei Frantziako estatuaren antolamendu berria ezarri zitzaien....

Jarraitu irakurtzen "XVIII. Mendeko Euskal Literatura" »

Manuel Larramendi: Bizitza eta Lanak (1690-1766)

Beste atzerriko hizkuntzak3,24 KB

Manuel Larramendi Garagorri (1690-1766)

Bizitza

Aita Manuel Larramendi Andoainen jaio zen. Salamancan ikasi eta jesuita egin zen. Irakasle ere izan zen Salamancan. Euskal Herriak inoiz izan duen pertsonarik argienetakoa eta eztabaidari zorrotza izan zen (azken 30 urteak Loiolan eman zituen).

Obra

Lanik gehienak gaztelaniaz idatzi zituen.

Bi modutara lortu zuen Larramendik euskararen alde lan egitea:

  1. Euskara gutxiesten zutenak lotsagarri utziz eta euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotera animatuz.
  2. Euskara erabili eta lantzeko ardura zutenak lan egitera bultzatuz.

Gaztelaniazko ekarpena

De la antigüedad y universidad del Bascuenze en España: Euskararen aldeko defentsa edo apologia sutsua da. Hurrengo urtean argitara emango zuen gramatikaren iragarpena...

Jarraitu irakurtzen "Manuel Larramendi: Bizitza eta Lanak (1690-1766)" »

Gerra Aurreko Poesia

Beste atzerriko hizkuntzak3,56 KB

GAIA: GERRA AURREKO POESIA

Norena da hain ezaguna den 'Haurtxo txikia sehaskan dago' kanta? Zer

gehiago idatzi zuen egile horrek?

Klaudio Sagartzazu 'Satarka' izan zen idazlea. Kanta hau ezaguna egin zen

Gabriel Olaizolak musikatu zuenean egin zen famatua. Idazle honek, Txinpartak

eta Intza begietan ere idatzi zituen.

Nortzuk dira Olerkiaren belaunaldikoak? Adierazi idazleak eta lan bana.

Lizardi: Bihotz begietan eta Umezurtz olerkia

Lauaxeta: Bide barrijak eta Arrats beran

Orixe: Euskaldunak eta Barne muinetan

Eman Lizardiren 3-4 ezaugarri. Zein alorretako lanak egin zituen

Lizardi legegizona zen eta Tolosako lantegi bateko gerente heriotzara arte.

Gaztetan erdi galdu zuen euskara taxuz eta sakon berreskuratu zuen. Hizlari

gisa merezitako ospea bereganatu...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Aurreko Poesia" »