Tragedia Tραγωδία
Tragedia Tραγωδία
Trajediaren bilakaera, V. mendean, hiru pertsonaia kementsuk gidatu zuten:
Eskilo, Sofokles eta Euripides.
Hiru pertsonaia horiek honela lotzen dira denboran: 480. urte inguruan, Salaminako guduaren biharamunean,
zeinean Eskilo bera egona baitzen borrokan, Sofoklesek, artean nerabe aroan, guda osteko festako abestaldea
zuzendu zuen ; eta une horretan bertan, Euripides jaio zen Salaminan.
Ditiranbotik -alegia, Dionisosen edo Bakoren omenezko ereserkietatik-, sortu zen trajedia. Jainko horren
ohorezko jaietan satiroz mozorrotutako nekazari talde batek kantatzen zuen, eta zuzendariak edo korifeoak
horien kantuak eteten zituen bere deiadarrekin eta komentarioekin.
Tespis
tragediografoak berrikuntza bat erantsi zion ditiranboari: beste aktore bat gehitu zuen korifeoarekin
aritzen zena, koroaren aurrean. Horrela sortu zen drama.
534. urtean Pisistrato tiranoak Atenasko Dionisoren omenezko jaietan antzezpen dramatikoak egitea agindu
zuen. Hiru trajediek eta pieza satiriko batek osatu behar zituzten antzezpen horiek. Ikusleak harmaila zirkulu-
erdietan esertzen ziren (theatron), Dionisoren tenpluaren parean; orkhestra izeneko zirkulu batean koroa
jartzen zen, eta atzean oihalezko denda moduko bat egoten zen (eskene), eta handik sartzen eta irteten zen
aktorea. Aktoreak pertsonaia bat baino gehiago antzezten zituenez gero, behin baino gehiagotan aldatu behar
izaten zituen jantziak eta mozorroa. Abestaldea, hasieran, hamabi dantzariek osatzen zuten, gero, berriz,
hamabostek. Aktore haiek hiritar aberats batek ordaintzen zituen.
Tragediaren argumentuak mitologiako elezaharretan bilatzen ziren, eta gizakiak patuarekin daukan
borrokaren ondorio tragikoak izaten ziren gai nagusiak.
Eskilo
Eskilo (K.a. 525. Eleusisen, 455. Sizilia) Laurogei lanetik gora idatzi omen zituen, baina zazpi besterik ez dira
gaur egun arte iritsi. Maratoneko (490) eta Salaminako (480) guduetan borrokatu zen. Gazte-gaztetatik poeta
trajikoen lehiaketetan parte hartu zuen, eta 484an eskuratu zuen lehenengo garaipena. Handik aurrera beste
hamabitan irten zen garaile. Baina 468. urtean, hasi berria zen Sofokles gazteak hartu zion aurrea. Hala ere,
urte hartaz geroztik Eskilok trajedia berdingabeak osatu zituen, besteak beste Orestia. 455. urtean hil zen
Sizilian, eta haren hilobia erromes gune bihurtu zen garai hartako poetentzat.
Eskilo lehena izan zen hiru tragedia idazleen artean. Koruaren garrantzia gutxitu eta bi pertsonaia gehiago
gehitu zituen, solasaren mesedetan. Ez zuen argumentu korapilatsurik erabiltzen, eta bere obrak trilogietan
bilduta daude. Haietako batean, La Orestíada, Agamenon heroia hil egin dute Troiatik itzultzean, eta haren seme
Orestesek mendeku hartuko du.
Beste lan aipagarri batzuk: Prometeo encadenado obrako heroiak sua lapurtu zien jainkoei, gizakiei emateko;
Pertsiarrak, Grezia eta Pertsiaren arteko gerren ingurukoa. Zazpiak Tebasen contra.
Poema epikoetako eta elezaharretako heroiak garrantzi handia dute Eskilorengan, eta zentzu berri bat ematen
die, izan ere, Eskilok kontzientzia arazo bat edo zuzenbidezkoa bihurtzen baitu fabula. Eskiloren pertsonaiak
gizakiak baino maila goragokoak dira, baina gizakiaren irizpideen arabera osatuak beti. Arte dramatikoan
ohikoa zen elkarrizketaren teknika hobetu egin zuen Eskilok: bi pertsonaia gehiago jarri zituen abestaldearen
aurrean, eta ondoren, Sofoklesek behartutako hirugarren pertsonaia ere onartu zuen. Eskiloren trajediak,
bestalde, argumentu soila dute, haietan garrantzitsuena ez baita gaia, ikasbide morala baizik, eta gauza guztien
gainetik, beharbada, poesia.
Sofokles
Sofoklesekin (K. a. 496-406) aktoreak hiru izango ziren, eta ekintzak ere pisu handiagoa izango zuen
argumentuan; bere pertsonaiak, idealizatuta badaude ere, gizatiarrago agertzen zaizkigu Eskiloren erdi
jainkoen aldean. Hona bere obra nagusiak:
• Ayax: geroagoko Quijotea bezala, heroiak zoraturik eraso egiten dio ganadu talde bati, etsaiak direlakoan.
• Antigona: protagonistak aurre egiten dio Tebasko erregeari bere neba, aberriaren aurka altxatu zena,
lurperatu ahal izateko.
• Edipo rey: Edipo, gerora Tebasko errege, abandonatua izan zen umetan. Handitan, aita hil zuen eta amarekin
ezkondu. Egia jakin zuenean, begiak erauzi zituen.
Sofokles arrakasta handiko trajikoa izan zen, eta bata bestearen atzetik izan zituen arrakastak. Literatura
karrera ospetsua izateaz gainera, oso bizitza distiratsua izan zuen Sofoklesek : goi mailako kargu publikoak
izan zituen eta estratega lanak ere egin zituen.
Ehun eta hogeita hamar trajedia inguru idatzi zituen, eta gaur egun arte zazpi besterik ez dira gorde.
Sofokles saiatzen zen pertsonaiak pertsona bezala eta ez jainko bezala aurkezten agertokian . Bestalde,
Sofoklesen estiloa Eskilorena baino soilagoa eta argiagoa da, baina beti mintzarazten die bere pertsonaiei
dotoretasunez, seriotasunez eta neurriz.
Euripides
Euripidesek (K. a. 480-406) gizakien parean aurkezten ditu pertsonaiak, gizakiak ala jainkotiarrak izan. Bere
lanak konplexuak eta gertaera ikaragarriz josiak dira, eta pertsonaia grinatsuak dira haietako muina,
emakumezkoak eskuarki:
• Medea: Medea sorginak, senarrak zapuzturik, bere ordezkoa eta bere seme-alabak ere hiltzen ditu mendekua
hartzeko.
• Hecuba: Protagonistak, Troiako erregina zaharrak, seme-alaben heriotza eta hiriaren hondamena ikusten
ditu, ezer ezin eginik.
• Las bacantes: Penteo erregea Dionosos jainkoa gurtzearen aurka azaldu da. Jainkoaren emakume
jarraitzaileek, trantzean, zatikatu egiten dute erregea, haren ama buru dutelarik.
Euripides Eskilo hil eta gutxira hasi zen idazten, Sofokles azken lanak idazten ari zen garaian. Aristotelesek
honela dio: Sofoklesek gizakiak izan beharko luketen bezala aurkezten zituela esaten zuen, eta Euripidesek,
berriz, diren bezala».
Eskilok, Sofoklesek eta Euripidesek gizon eta emakume berberak deskribatu zituzten -Agamenon, Klitemnestra,
Orestes,Ifigenia, Antigona-, eta egoera berdinen aurrean jarri zituzten pertsonaia horiek, elezahar eta mitoak
errespetatu behar baitzituzten . Eskilorengan gizaki horiek guztiak mitikoak ziren eta errealitatetik urrun
zeuden . Sofloklesek, aldiz, gertaerak hurbildu egiten zituen, eta haren obretako gertaerak edozein gizakik
egiteko moduko ekintzak izan zitezkeen. Euripidesen antzerkian, berriz, pertsonaiak gure oso antzekoak
ikusten dira, eta iraganetik ateratako pertsonaiak baino gehiago garai hartan Atenasen bizi ziren gizon-
emakumeak erakusten ditu.
Euripidesek leial jarraitzen die elezaharrei, baina bere lagunek baino era iraultzaile eta pertsonalagoan lantzen
ditu. Euripidesen lanetan jainkoek eta heroiek gizakien akats eta bertute berdinak dituzte, eta, aurkezpenaren
gehiegikeriaz, karikaturaren mailara iristen dira zenbaitetan. Bestalde, haria ez da jadanik soila eta zuzena,
mugimendu oldartsuz eta suspentsez betea baizik.
Sofisten mundua, indar handikoa garai hartan Atenasen, antzerkira hurbildu zuen eta gai erlijioso edo
teologikoek eguneroko filosofiari uzten diote lekua. Trajedia ugari idatzi zituen Euripidesek, besteak beste,
Alzestis, Medea, Hipolito, Hekuba, Troiarrak, Elektra, Orestes.
Komedia Kωμωδία
Aintzinako komedia: Aristofanes (K. a. 445-387) (Komedia politikoa)
Tragediak mitoetatik eta tradiziotik hartzen zituen gaiak, eta ikusleak oso ondo zekien, antzezpena hasten
zenetik bertatik, arazoaren sorrera eta zein izango zen arazoaren bilakaera eta amaiera. Komedian, aldiz,
ikusleak ez zuen argumentua ezagutzen, aurretik ezin antzeman zitezkeen gertaerak eta gorabeherak aurkituko
zituen, eta pertsonaiak ere berriak ziren beretzat.
Pertsonaiak ez dira erabat asmatuak, gehienetan inguruko errealitatetik hartuak baitira.
Tragediak jainkoen eta heroien mundua aurkezten du, eta ekintzak antzinakoak izaten dira; Aristofanesek,
aldiz, ikusleen beren Atenasko kaleetan kokatzen du lana, eta pertsonaia handinahi, erne, irrigarri, zorigaitz eta
abarrez betetzen ditu kale horiek.
Pertsonaiak eta arazoak errealistak dira, haina arazoei ematen dien konponbidea, behin baino gehiagotan,
sinesgaitza da, zentzugabea eta absurduaren antzerkiaren oso hurbilekoa.
Aristofanesek Atenasko lehiaketan lehenengo saria eman zioten "Akarnestarrak" lanari esker. Garai hartan, une
latzak bizi ziren Atenasek Espartarekin zuen gerraren ondorioz, eta izurrite batek are larriago bihurtu zuen
egoera. "Akarnestarrak" laneko protagonista nekazari bat da: nekazaria eta bere familia babesean bizi ahal
izateko, hitzarmen bat izenpetzen du Espartarekin, gerrarekin erabat gogaiturik.
Las aves atenastarrak, zorrez josita, hiri berri bat sortu dute zeruan txoriekin batera. Lisistratan, Greziako
emakumeek, gerraz gogaiturik, senarrak abandonatu dituzte, bakea sinatzen behartzeko.
Lan ugari idatzi zituen eta hainbat sari irabazi: "Zaldunak", "Hodeiak", "Bakea", "Igelak".
Komedia berria Menandro
K. a. IV. mendean, «Komedia Berria» zeritzonak, gizarte eta politika arloetako satira alde batera utzita,
maitasunaren eta ohituren inguruko gaietara jo zuen. Menandro da egilerik adierazgarriena (K. a. 342-293).
Ἀντιγόνη
Sófocles 441 a. C.
Personajes
Antígona: una hija de Edipo. Hermana de Polinices, Eteocles e Ismene. Se enfrenta su tío, al rey Creonte, para
enterrar a su hermano.
Ismene: es la hija de Edipo. Es una muchacha obediente ante la ley, aunque ésta pase por encima de su deber
familiar.
Creonte: hermano de Yocasta, madre de Antígona, y rey de Tebas desde la muerte de sus sobrinos.
Eurídice: esposa de Creonte y madre de Hemón.
Hemón: es el hijo de Creonte y
Eurídice. Está comprometido con Antígona y se quita la vida al enterarse de que
Antígona se ha suicidado.
Corifeo: es el representante del coro de ancianos nobles de Tebas.
Tiresias: es un anciano adivino y ciego que aconseja a Creonte y le advierte de sus errores y de las posibles
represalias.
Mensajero: es el encargado de anunciar la muerte de Antígona.
Argumento
Antígona se lamenta junto a su hermana Ismene por la muerte de sus hermanos Polinices y Eteocles, que han
muerto en una batalla entre ambos por el trono de Tebas.
Creonte, el nuevo rey de Tebas y tío de Antígona, ha ordenado que no se le dé sepultura a Polinices. De esta forma,
su espíritu vagará por la tierra.
Ante esta situación, la protagonista pretende salvaguardar el deber familiar frente al deber del estado y, a pesar de
las recomendaciones de Ismene, decide rendirle culto a su hermano y darle sepultura.
Pronto, lo sucedido llega a los oídos del rey. Este decide mandar a capturar al culpable del hecho, quien pagará por
desafiar las leyes del reino.
Más adelante, la protagonista es capturada cuando intenta enterrar de nuevo el cuerpo de su hermano. Ante el rey,
Antígona confiesa el “delito” y trata de salvar a Ismene, acusada de cómplice.
Argumento2
Hemón, hijo de Creonte y prometido de Antígona, intenta por todos los medios el perdón de su padre para Antígona;
pero, el rey decide enterrar a Antígona viva con suficiente agua y comida para no ser culpable de su muerte.
Tiresias advierte al rey que el cadáver de Polinices ha de ser enterrado, ya que los perros lo están devorando y esto
simboliza el malestar de los dioses. También le dice que debe liberar a Antígona. Creonte lo acusa de engaño y el
vidente se enfada y le advierte de la futura pérdida de su hijo.
Un mensajero entra en palacio para informar de la muerte de Antígona, cuyo cuerpo colgaba del velo de su boda.
También notifica la muerte de Hemón a su madre. Hemón ha muerto al intentar apuñalar a su padre tras la muerte
de su amada.
Finalmente, el rey regresa a palacio cargando con el cuerpo de su hijo. Allí descubre que su esposa también se ha
quitado la vida y se lamenta y se culpa a sí mismo por los hechos.
Conflicto entre leyes humanas y divinas
La dicotomía de esta obra de Sófocles es el enfrentamiento entre moralidad y divinidad. Estos aspectos están
representados por dos personajes esenciales en la obra:
Antígona, como símbolo y defensora de las leyes divinas, cuyos actos se mueven por el respeto a los dioses y el amor
a la familia.
Creonte, como hombre de estado que siente la obligación política. El orden de la ciudad está por encima de todo.
Pero, ¿qué pesa más: el respeto a la ley creada por los hombres o a las normas dictadas por los dioses?
Antígona defiende estas leyes que, aunque no están escritas, se mantienen vigentes desde tiempos remotos. Para
ella, honrar a los dioses debe estar por encima de todo, el camino del amor es el que las deidades desean. Sin
embargo, elegir la ley del estado es seguir los deseos de la comunidad.
Conflicto entre leyes humanas y divinas2
Antígona prefiere morir habiendo sepultado a su hermano porque, a sus ojos, este es el camino del amor, el que
desean los dioses de “abajo”. Los griegos creían que si un cuerpo sin vida no recibía sepultura junto a otros ritos
funerarios, su alma vagaba por la tierra sin rumbo y no conseguía llegar al reino de Hades. Para Antígona es más
doloroso que el cadáver de su hermano quede insepulto que su propia muerte. Cree que, en el mundo de los
difuntos, su acción finalmente será elogiada.
Para Creonte, en cambio, el derecho es primordial. Polinices ha traicionado a su pueblo y no merece sepultura.
Antígona se ha saltado la prohibición.
Antígona como mujer y heroína griega
Se manifiesta el estatus de la mujer en la sociedad griega de la época. La mujer estaba fuera de la política.
Podemos diferenciar en la obra dos “tipos” de mujer. Uno representado por Ismene y el otro por Antígona.
Ismene es el prototipo de mujer de la época. Ella afirma que “son dos mujeres, incapaces de luchar contra hombres”
y que “deben obedecer órdenes” y no “transgredir el poder de los que mandan”. Demuestra que no quiere desafiar
las leyes.
Antígona, se arma de valentía para defender los valores humanos y las leyes de los dioses, aunque para ello tenga
que enfrentarse a su propia muerte. Así, la protagonista no solo es una mujer valiente al vulnerar su papel en la
sociedad, sino que es la única “ciudadana” capaz de enfrentarse al poder y poner en evidencia la tiranía de Creonte.