Gerra Aurreko Poesia

Beste atzerriko hizkuntzak3,56 KB

GAIA: GERRA AURREKO POESIA

Norena da hain ezaguna den 'Haurtxo txikia sehaskan dago' kanta? Zer

gehiago idatzi zuen egile horrek?

Klaudio Sagartzazu 'Satarka' izan zen idazlea. Kanta hau ezaguna egin zen

Gabriel Olaizolak musikatu zuenean egin zen famatua. Idazle honek, Txinpartak

eta Intza begietan ere idatzi zituen.

Nortzuk dira Olerkiaren belaunaldikoak? Adierazi idazleak eta lan bana.

Lizardi: Bihotz begietan eta Umezurtz olerkia

Lauaxeta: Bide barrijak eta Arrats beran

Orixe: Euskaldunak eta Barne muinetan

Eman Lizardiren 3-4 ezaugarri. Zein alorretako lanak egin zituen

Lizardi legegizona zen eta Tolosako lantegi bateko gerente heriotzara arte.

Gaztetan erdi galdu zuen euskara taxuz eta sakon berreskuratu zuen. Hizlari

gisa merezitako ospea bereganatu zuen. Honez gain, prosaz eta idatzi zuen eta

antzerkian ere lan egin zuen. Sarritan izadia agertzen da, urtaroen arabera

aldatuz doan natura du idazgai. Biotz-begietan eta Umezurtz olerkiak.

Biotz begietan eta Lizardiren poesiaren ildo nagusiak.

Biotz begietan testuan betiko gaiak hartzen ditu, hala nola, euskara,

aberria,heriotza...) reinbentatu egiten ditu hauek, hausnartu hauei buruz eta

berarentzat transmititzen duena idazten du, esanez errealitatea gainditzen

duela. Honez gain, Lizardik Sabino Aranaren metrika jarraitzen du eta oso

trinkoa da. Esaldi laburrak eta zehatzak erabiltzen ditu figura literario askorekin,

batez ere pertsonifikazioak.

'Izotz ondoko iguzki' testua. azaldu naturaren irudia.

Euskara eta natura beti lotuta joango dira. Behe mailetan euskara izoztuta

dago, hiltzen ari da eta aldiz goi mailatan badago norbait euskararen alde

ekintzak egiten ari dena. Beraz esperantza txiki bat dago.

Eman Estepan Urkiaga 'Lauaxetaren' datu biografiko batzuk.

Lauaxetaren poesia liburuen izenak eman.

Lauaxetak ikasketak Durangon eta Loiolan egin zituen jesuitetan. Hala ere ez

zen apaiz izan. 1928an Orixerekin batera EUZKADI egunkariko euskal orrian

lan egitera hasi zen. Honez gain kazetari lanetan aritu zen, teatro lan laburrak

moldatu zituen eta olerkigintzari esker egin zen ezagun. Lan ezagunenak Bide

barrijak eta Arrats beran ditugu. Gerra etorri zenean, komisario politiko izendatu

zuten eta karguari zegokion zereginetan aritu zen Bizkaiko frentean. !837ko

apirilaren amaieran kiskalitako Gernikan atxilotu zuten. Handik Gasteizera

eraman zuten eta bertan fusilatua izan zen.

Adierazi Orixeren biografia zure ustez daturik garrantzitsuenak.

Orixe gipuzkoarra dugu. Honek ere apaiz ikasketak burutu zituen baina ez zen

apaiztu. Bilbon aritu zen lanean sortu berria zen Euskaltzaindian eta EUZKADI

egunkarian. Aitzolen aginduz euskal kulturarako epikoa izan behar zen poema

idatziz zuen Euskaldunak. Beste lan ezagun bat barne-muinetan dugu. 1950-

1954 bitartean Amerikatik ibili zen eta bertan lanak enkarguz egiten zituen.

Azkenik 1961ean hil zen.

Zer ekarpen egin zion Jose Ariztimuño Aitzolek euskal poesiari?

Aitzol izan zen 1930etik aurrera Euskaltzaleak elkartearen eragilerik

sutsuenetarikoa. Beste zenbait euskaltzaleren laguntzarekin, Aitzolek eratu

zituen ekintzen artetik Olerki Egunak nabarmenduko genituzke. Izan ere, jai-

lehiaketa hauen bitartez, ordura arte jorratu gabeko sailak eta moduak ireki

zitzaizkion euskarazko poesiari. Une hartan mamitzen den poeta taldeari

olerkiaren belaunaldia deitu ohi zaio.

Deskargatu

PDF Word HTML