XVIII. Mendeko Euskal Literatura
XVIII. Mendeko Euskal Literatura: Egoera Orokorra
Euskal literaturak ez zuen izango aurreko mendean izan zuen garrantzirik. Ez zen idazlerik falta; gehienak elizgizonak ziren. Baina ez zegoen Sarako moduko talde esanguratsurik edo Axular bezalako buruzagirik. Buruzagia Sarako Joanes Etxeberri medikua izan zitekeen, baina orduko agintariek haren lanak ez zituzten erreferentziatzat hartu, eta, beraz, denbora askoan ahaztuta geratu zen, eta bere lanak ez ziren argitaratu.
Iparraldea Borboien agindupean jarraitu zuen. XVIII. mendearen amaieratik aurrera izugarrizko beherakada jasan zuen Frantziako Iraultzaren ondorioz. Gerrak eta liskarrak egon ziren, foruak suntsitu ziren, eta probintziei Frantziako estatuaren antolamendu berria ezarri zitzaien. XVIII. mendeari Argien Mendea deitu zitzaion; Ilustrazioaren garaia izan zen: arrazoiaren nagusitasuna aldarrikatzen zen, gizabanakoaren balioa azpimarratzen zen, zientziaren eta teknikaren ahalmenean sinesten zen. Frantziako Iraultzak eragin handia izan zuen Ilustrazioan. Ideia berriek ez zuten eragin handirik izan Iparraldeko idazleen artean. Obra gehienak elizgizonek moldatuak ziren eta ortodoxia erlijiosoari buruzkoak ziren.
Larramendiren Eragina eta Argitalpen Eragozpenak
Literaturagintzan, Iparraldea Hegoaldearen aurretik egon zen aurreko mendeetan. XVIII. mendean, diferentzia txikitzen hasi zen. XIX. mendean, parekatu ziren, eta XX. mendean, Hegoaldea nagusitu zen.
Manuel Larramendi jesuitak suspertu zuen literatura XVIII. mendearen hasieran. Era askotako lanen bidez, euskararekiko jarrera aldarazi zien bere garaikideei.
1766an Larramendi hil zen, eta 1767an jesuitak kanporatu zituzten. Beherakada literario bat gertatu zen, aurreko arrazoiengatik eta Espainiako Borboiek eragozpenak jarri zituztelako erreinuko hizkuntza ez-ofizialetan (adibidez, euskaraz eta katalanez) idatzitako liburuak argitaratzeko.
Sarako Joanes Etxeberriren Lanak
- Lau-urduri goimendizko karta edo guthuna (1718). Baionan argitaratua (semeek). Etxeberrik, Lapurdiko Biltzarrari laguntza eskatu zion bere hurrengo liburuak argitaratzeko. Ez zioten kasurik egin, baina berak liburu hau bai argitaratu zuen.
- Euskararen jatorria. Ez argitaratua. Euskararen jatorria, garrantzia eta hizkuntza zein altxorra den aldarrikatu zuen. Gorazarre sutsua dugu. Apologista zen.
- Euskarazko hatsapenak latin ikasteko. Ez argitaratua. Latina, kultur hizkuntza zenez, denek ikasten zuten. Horretarako, liburu hau idatzi zuen, euskararen bidez latina ikasteko. Baita ere euskaraz alfabetatzeko.
- Hiztegia. Galdua. Larramendik ezagutu eta erabili zuen. Hiztegia, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz antolatua.
Manuel Larramendiren Lanak
- De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España (1728) - Euskararen apologia. Euskararen aurka zabaltzen ari ziren iritzi eta erasoei aurre egiten die. Euskara Babeleko hizkuntzen nahasmenduan sortu zela zioen (azalpen erlijiosoa).
- El imposible vencido (1729): Euskararen lehen gramatika, inprimatu zen lehena. Helburua euskara arautzea zen.
- Diccionario trilingüe del castellano, bascuence y latín (1745) - Bere lanik handiena. Euskararen beste apologia bat. Apaizei sermoiak ematen laguntzeko.