Beste atzerriko hizkuntzak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskara eta Gazte Literatura: Historia eta Generoak

Beste atzerriko hizkuntzak3,6 KB

Euskara Diktadurapean (1939-1975)

Frankismoak, gerra bukatuta, debekatu zuen euskara. Euskararen izaera publikoa ukatu egin zuen. Ez eskolan, ez prentsan, ez literaturan, ez herriko plazan... inon ere ez zuen tokirik euskarak. Herritarrek gaztelaniaz hitz egiteko agindua zuten gerra osteko lehen urteetan. Aspaldiko teoria bat zegoen horren azpian: nazio bat, hizkuntza bat.

Isiltasuna Hautsiz: Euskararen Berpizkundea

Gerragatik erbestera joan behar izan zuten euskaldunek, Euskal Herritik urrun, eutsi zioten euskararen gerrari lehenbizi. Amerikara jo zuten euskaldun askok. Argitaletxeak eta aldizkariak sortu zituzten euskaldun haiek. Euzko Gogoa izan zen aldizkari esanguratsuenetako bat, Guatemalan argitaratutakoa.

60ko hamarkadan, diktadurak pixka...

Jarraitu irakurtzen "Euskara eta Gazte Literatura: Historia eta Generoak" »

Nor‑Nori‑Nork euskaraz: orainaldia eta lehenaldia

Beste atzerriko hizkuntzak4,16 KB

NOR

  • Ni - naiteke / ninteke / ninteke
  • Hi - haiteke / hinteke / hinteke
  • Hura - daiteke / liteke / zitekeen
  • Gu - gaitezke / gintezke / gintezkeen
  • Zu - zaitezke / zintezke / zintezkeen
  • Zuek - zaitezkete / zintezkete / zintezketen
  • Haiek - daitezke / litezke / zitezkeen

NOR‑NORI (orainaldia)

NOR                                      NORI

NA                                       DA

HA                                       A/NA

DA             KI(ZKI)       O               KE

GA                                       GU

ZA                                       ZU

ZA                                       ZUE               TE

DA                                       E

4

NOR‑NORI

...
Jarraitu irakurtzen "Nor‑Nori‑Nork euskaraz: orainaldia eta lehenaldia" »

Euskal Ahozko Literatura Tradizionala

Beste atzerriko hizkuntzak1,84 KB

Balada Zaharrak

Narrazio kantu laburrak dira, ahoz transmitituak, gertakariak kontatzeko helburuarekin.

  • Kokapena: Zuberoa, Bizkaia eta Nafarroa.
  • Gaia: Ezinezko maitasunak, heriotza bortitza, hilketa, etab.
  • Doinua eta Estiloa: Estilo zuzena, efektu oldakor dramatikoa. Pertsonaiak ez dira deskribatzen. Izaera lirikoa du.
  • Baliabideak:
    • Paralelismoa: Egitura sintaktiko bat errepikatzen da baliabide espresibo gisa, informazio zehatza emanez.
    • Errima: Amaierako hots berdintasuna da, entzuleari atseginagoa egiteko.

Maite Kantuak

Izaera tristea dute. Helburu nagusia pertsonei maitasunaren arriskuez ohartaraztea da.

  • Kokapena: Ipar Euskal Herrian.
  • Gaia: Maitasuna edo amodioa.
  • Sinboloak:
    • Izarrak: Hotz urruna.
    • Loreak: Maiteminduta egotea sinbolizatzeko.
    • Txoriak (Xoriak)
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Ahozko Literatura Tradizionala" »

XVIII. Mendeko Euskal Literatura: Iparralde eta Hegoalde

Beste atzerriko hizkuntzak3,75 KB

XVIII. mendearen amaieran, Iparraldeko euskal literaturak gainbehera nabarmena izan zuen. Agintari berriek Lapurdik, Nafarroa Behereak eta Zuberoak zeukaten antolamendu tradizionala ezabatu zuten, eta apaiz gehienak beren etxeetatik egotzi eta urrutira deportatu zituzten. Urte nahasi haietan, Iparraldeko jende askok muga igaro eta Hegoaldean nolabaiteko babesa bilatu zuen.

Hegoaldeko Literaturaren Gainbehera eta Jesuitak

Hegoaldean ere testu literarioek garrantzia galdu zuten. Beherakada horren arrazoietako bat Jesuiten kanporatzea izan zen. Garai hartan, kristau ikasbiderako doktrina nagusi zen, eta Asteteren katiximaren itzulpenak, antzekoekin batera, bakarrik kaleratu ziren. Manuel Larramendi hil eta urte bat geroago, 1767an, jesuitak atzerriratu...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. Mendeko Euskal Literatura: Iparralde eta Hegoalde" »

Nikolas Ormaetxea 'Orixe': Bizitza, Obra eta Eragina

Beste atzerriko hizkuntzak2,33 KB

Nikolas Ormaetxea 'Orixe': Bizitza eta Ibilbidea

Nikolas Ormaetxea 'Orixe' Orexan jaio zen, Gipuzkoan, baina Uitzi, Nafarroan, hazi zen. Hamazazpi urtera arte nekazaritzaren munduan bizi ondoren, goitik behera aldatu zuen bizimodua, beste hainbeste denbora jesuita ikasketak egiten igaro baitzuen zenbait kolegiotan.

Ikasketa guztiak amaitu arren, ordena barruan izan zituen arazo batzuengatik, ez zen apaiztu. 1923tik 1931ra Bilbon aritu zen lanean Euzkadi egunkarian eta sortu berria zen Euskaltzaindian. Bost urte beranduago jaioterrira erretiratu zen, Euskaldunak poemak egitera.

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta Iruñean eduki zuten preso hilabete batzuk. Gero Iparraldera eta Biarno aldera ihes egin zuen, eta han Bigarren Mundu Gerrako...

Jarraitu irakurtzen "Nikolas Ormaetxea 'Orixe': Bizitza, Obra eta Eragina" »

Euskal Literaturaren Susperraldia XIX. mendean

Beste atzerriko hizkuntzak2,86 KB

Hegoaldeko Idazleak

Hego Euskal Herriak astindu ederra hartu zuen. Gatazka, gerra, borroka eta altxamenduen sasoia izan zen. Lehertu zen karlisten eta isabelinoen arteko lehenengo gerra zibila (karlistaldia 1833-1839). Bergarako Besarkadak (1839) amaiera eman zion gerrari, baina ez zen izan gustukoa eta foruen aurkako neurriak hartu ziren. Industria iraultzak eragindako marko ekonomikoak estatu mailako merkatua ekarri zuen, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. Foruak erabat kendu aurretik, Hegoaldeko lau probintziek azken gatazka izan zuten (1872-1876). Hizkuntza eta kultura suspertzeko ahaleginak egin ziren.

Prosa

Prosa Erlijiosoa

Frantziako Iraultza izan zen iratzargailurik bortitzena. Kanpotik pentsaera ugari jaso ziren.

Bizkaieraz

  • Joan Antonio Mogel:
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Susperraldia XIX. mendean" »

Manuel Larramendi: Euskararen Defendatzaile eta Idazlea

Beste atzerriko hizkuntzak2,32 KB

Manuel Larramendi

Manuel Larramendi Anoainen sortu zen. Salamancan ikasi zuen, jesuita izan zen eta irakasle gisa ere aritu zen bertan. Jenio biziko gizona, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko lan oparoa utzi zuen.

Bere lan gehienak gaztelaniaz idatzi zituen, baina bi modutara lortu zuen euskararen alde egitea:

  • Euskara gutxiesten dutenak lotsagarri utziz eta euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotera animatuz.
  • Euskara erabili eta lantzeko ardura dutenak lan egitera bultzatuz.

a) Gaztelaniako ekarria

De la antigüedad y universalidad del basquenze en España

Euskararen aldeko defentsa edo apologia suharra da. Honako abantaila hauek nabarmentzen ditu:

  • Espainiako hizkuntza zaharrena da (egia).
  • Gaztelaniako hitz askoren jatorria euskaran dago (gezurra)
...
Jarraitu irakurtzen "Manuel Larramendi: Euskararen Defendatzaile eta Idazlea" »

Lauaxeta eta Orixe: Euskal Literaturaren Bi Zutabe

Beste atzerriko hizkuntzak2,96 KB

Lauaxeta: Bizitza eta Olerkigintza

Bizitza eta Ibilbidea

Lauaxeta, jaiotzez Esteban Urkiaga Basaraz, Laukizen (Bizkaia) jaio zen. Orixerekin batera, Euzkadi egunkariko euskal orrian lan egin zuen. Errepublika aldian asko nabarmendu zen kazetari eta hizlari gisa. Horregatik-edo, Gerra Zibila etorri zenean, komisario politiko izendatu zuten eta karguari zegokion zereginetan aritu zen Bizkaiko frontean.

Horretan ziharduela atxilotu zuten 1937ko apirilaren amaieran, kiskalitako Gernikan. Gasteizera eraman eta hantxe fusilatu zuten ekainaren 26an.

Olerkigintza eta Estiloa

Lauaxeta olerkigintzari esker egin zen ezagun. Lehen Olerti Eguneko zilarrezko abarra irabazi eta laster kaleratu zioten estreinako poema bilduma: Bide Barrijak. Bada alderik bi liburuon...

Jarraitu irakurtzen "Lauaxeta eta Orixe: Euskal Literaturaren Bi Zutabe" »

Euskal Literatura eta Bertsolaritza: Gakoak eta Historia

Beste atzerriko hizkuntzak6,94 KB

Euskal Olerkariak eta Obrak

1. Norena da hain ezaguna den “Aurtxo txikia seaskan dago” kanta? Zer gehiago idatzi zuen egile horrek?

Klaudio Sagartzazu “Satarka” (1895-1971). Gazterik argitaratu zuen Txinpartak izeneko liburua. Poema batzuk itzuliak dira, baina Gabriel Olaizolak musikatu zuenetik, “Aurtxoa seaskan” deituriko poema da obra honetako aletxorik ospetsuena. Beste poema bilduma bat ere plazaratu zigun: Intza begietan.

3. Nortzuk dira Olerkarien Belaunaldikoak? Idazleak eta lan bana.

  • Jose Ariztimuño “Aitzol”: Olerti Egunak.
  • Jose Maria Agirre “Lizardi”: Itz-lauz.
  • Estepan Urkiaga “Lauaxeta”: Arrats Beran.
  • Nikolas Ormaetxea “Orixe”: Santa Kruz Apaiza.

4. Olerkarien Belaunaldikoek talde homogeneoa sortzen dute?

Ez dugu...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura eta Bertsolaritza: Gakoak eta Historia" »

Euskararen Gramatika eta Testu Analisiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Beste atzerriko hizkuntzak4,23 KB

Euskararen Gramatika eta Testu Analisiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Deskribapen Testua: Sailkapena eta Egitura

Deskribapen testuen sailkapena eta ezaugarriak:

  • Zientifiko-teknikoa: zientifikoa, teknikoa, soziala.
  • Literarioa: erretratua, deskribapen fisiko-psikikoa.

Deskribapen Egitura eta Teknikak

Egitura: gaia, azpigaia, hedapenak (kalifikatzaileak, funtzionalak), markoa (denbora eta lekua).

Ordena: Deskribapen ordena.

Testuinguruarekiko lotura: Nork idatzi du? Ikuspegia? Helburua? Nori zuzendua?

Teknikak: estatikoa - dinamikoa, errealista - idealizatua, inpresionista - espresionista, sinesgarria - fantastikoa.

Narrazio Testua: Egitura eta Elementuak

Narrazioaren Oinarrizko Osagaiak

Egitura: hasierako egoera, arazoa, ekintzak, ondorioa, bukaerako egoera....

Jarraitu irakurtzen "Euskararen Gramatika eta Testu Analisiaren Oinarrizko Kontzeptuak" »